Euskal Filologiako Graduan primeran ikasiko duzu euskaraz hitz egiten eta idazten, hizkuntza barietate guztietan. Gainera, hainbat testu mota zuzentzen, aztertzen eta egiten ikasiko duzu. Hizkuntzalaritzako eta literaturako analisi teknika nagusiak ondo ezagutuko dituzu, eta hizkuntza ugariko egoerez jabetzen ikasiko duzu. Trebetasun horien bidez, euskararen kultura eta ezagutza bere balioak oinarri hartuta transmitituko dituzu.