Ikusi unibertsitatea beste begi batzuekin, mundura begira
Ekonomiako prestakuntzako ibilbidea aukeratzen baduzu, horretarako hitzartutako atzerriko unibertsitate batean egin ahal izango duzu ikasturtea. Bestelako kultura eta ekonomia bertatik bertara ezagutzeak kultura arteko gaitasunak garatzeko aukera emango dizu, eta pertsona moduan hazteko esperientzia ere bai, inguru berrietara egokitu beharra duzulako.
Ekonomiako prestakuntza ibilbidea
Gertaera ekonomikoak ulertzeko behar diren gaitasunak eta trebetasunak ikasiko dituzu. Sistema ekonomikoaren funtzionamendua, enpresaren papera nazioarteko testuinguruan, Estatuaren rola eta erregulazioa edo eskualde eta ingurumen ikuspegia hausnarketa ekonomikoan txertatzea ulertzera dago bideratuta ibilbidea.
Ekonomia ingurua ez da gizarte anitza eta etengabe aldatzen ari dena eratzen duen aldagai bakarra, baina bai funtsezko alderdietako bat. Hortaz, Ekonomiako ibilbideak indartu egingo du ibilbidea ikasten duten pertsonek errealitatearen ikuspegi zabala eta sistematikoa izatea.