Oinarrietatik gizarte zentroetako praktiketara
1. eta 2. mailak: Gizarte Lanaren oinarri nagusiak ikasiko dituzu, eta pertsonaren, bere ingurunearen eta besteekiko harremanen inguruko alderdi guztiak.
3. maila: gizartean esku hartzeko teknikak landuko dituzu, arazo psikosozial nagusiak ezagutuko dituzu, eta teknikarik garrantzitsuena erabiliko duzu: gizarte diagnostikoa.
4. maila: esparru jakin batean sakonduko duzu, hautazkoen bidez; praktikak egingo dituzu gizarte zentro batean, ikasturte osoan zehar; eta Gradu Amaierako Lana egingo duzu. Gainera, lehenengo seihilekoan, nazioarteko unibertsitate batean ikasi ahal izango duzu.
Pertsonetan sakontzea
Hautazkoen bidez, ondoko bi sakontze esparruetako bat aukeratu ahal izango duzu:
- Gizarteko esku hartze espezializatua haurrekin eta nerabeekin, desgaitasunak dituzten pertsonekin, buru osasuneko arazoak dituzten pertsonekin eta adinekoekin.
- Gizarte inklusioa eta giza garapena, gizarte bazterkerian bizi diren talde eta komunitateekin lan egitea eskatzen duena.
Irakasgaiak 3 hizkuntzatan ikasi ahal izango dituzu
Graduko 240 ECTSak hainbat motatakoak dira: oinarrizko irakasgaiak, derrigorrezkoak, hautazkoak, kanpoko praktikak eta Gradu Amaierako Lana.
Gaztelaniazko, euskarazko edo ingelesezko irakasgaiak bateratu ditzakezu, eta aukera hauek emango lizkizuke:
Gizarte Laneko gradu elebiduna aukeran (euskara-gaztelania): Kredituen % 40 behintzat euskaraz eginez gero eta C1 agiria duzula ziurtatuz gero, Deustuko Unibertsitateak hizkuntza horretako ibilbide linguistikoa ziurtatuko dizu.
Irakasgaiak gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz egin ditzakezu. Euskarazko kreditu nahikoa eginez gero, C1 hizkuntza eskakizunaz salbuesteko aitorpena eskuratu ahal izango duzu (EHAA, 2012ko apirilaren 16a). Ikasketa planean ikusi ahal izango duzu zein hizkuntzatan eskaintzen den irakasgai bakoitza.