Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizarte Lana

Zertan datza gradua?

Aurkezpena

Gizarte sentiberatasuna duten pertsonentzat

Pertsonei beren gizarte arazoak gainditzen laguntzea gustatzen bazaizu eta bidegabekerien kontra borroka egin nahi baduzu, gradu honek gizartearen ongizatea handitzen eta gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa eraikitzen laguntzeko prestatuko zaitu 

Ikuspegi kritikoa eta jarrera etikoa

Gradu honen helburu nagusietako bat da jakiteak, jardunbide egokiak, gaitasun teknikoa, ikuspegi kritikoa eta jarrera etikoa eskuratzea, ondoren zure lanbide bizitzan erabiltzeko eta, horrela, pobrezia eta bazterkeria egoeran bizi diren taldeen bizitza eta elkarbizitza hobetzeko.

Gradua amaitutakoan, gai izango zara:

  • pertsonek bere ingurunearekin elkar eragiterakoan gertatzen diren gizarte gatazketan eta beharretan esku hartzeko eta egoera horiek ebaluatzeko, ikertzeko eta diagnostikatzeko.
  • pertsonei orientazioa eta laguntza emateko, zuzeneko eta banakako arretaren bidez
  • gizarte baliabideak kudeatzeko

Prestakuntza berritzailea, gizarte balioetan oinarritzen dena

  • Aurrez aurre ikasiko duzu.
  • Role playak egingo dituzu, gizarteko talde zaurgarrienei laguntzeko eta haien ondoan egoteko prozesuetan esku hartzeko teknikak lantzeko.
  • Lantegietan parte hartuko duzu, gizarte trebetasunak lantzeko, besteak beste, entzutea, ulertzea edo bitartekotza.
  • Ikasgelan kasu praktikoak landuko dituzu, herritarrentzako arrisku egoeren inguruan, giza eskubideen inguruan edo zuzeneko eta banakako arretaren inguruan, besteak beste.
  • Galdesortak eta gizarte ebaluaziorako tresnak erabiltzen ikasiko duzu.
     
Kontsulta itzazu landuko dituzun gaitasunak 

Graduaren osagarri, titulu propio bat

Graduaren osagarri, Berrikuntza eta Ekintzailetzako titulu propioa egin dezakezu. Ikus xehetasun guztiak www.innovandis.deusto.es webgunean.