Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gizarte Lana

Gradua

Gizarte Laneko Graduak, batetik, pertsonenganako interesa duten eta, bestetik, eguneroko ingurunean dauden arazo aldakorrei kalitatez erantzuteko gaitasuna duten profesionalak prestatzen ditu.

Gizarte Laneko Graduak, gizarte langilearen lanbiderako gaitzen zaitu.

Zer eskaintzen dizu Deustuko gradu honek?

  • Pertsonei tratua ematen ikasteko sistema berritzailea; horretarako, laguntza prozesuak arrakastaz egiteko beharrezko gaitasun eta trebetasunak lortzeko prestakuntza emango dizugu, bai eta gizarteko talderik ahulenei laguntzeko ere.
  • Irakaskuntzarekin eta ikerketarekin batera, bere lan profesionala egiten duen irakasle taldea; taldeak eguneroko ikaskuntza prozesuaren jarraipena egingo du eta zure interes eta motibazioetara egokituen dagoen lan eremurantz bideratuko.
  • Balioetan oinarritutako giza eta gizarte prestakuntza, oinarrizkoa baita gizarte justizia, giza eskubideak eta laneko zuzentasuna sustatzeko.
  • Programan derrigorrezko praktikak daude (12 ECTS) eta hitzarmena dugun 200 enpresa eta erakundetan garatu beharko dira.
  • Irakasgaiak aukeratu ahal izango dituzu, gizarteko esku hartze arloaren ezagutzan aurrera egin ahal izateko, eskari gehien duten bi eremu aintzat harturik:

I. Gizarteko esku hartze espezializatua: ume eta nerabeak, desgaitasunak dituzten pertsonak, buru osasuneko arazoak dituzten pertsona eta adinekoak.

II. Gizarte inklusioa eta giza garapena: hainbat arrazoirengatik gizarte bazterkerian bizi diren talde eta komunitateekin lan egitea; hori dela eta, giza eskubideak, aniztasuna eta kulturartekotasuna eta tokiko garapena landuko dituzu.