Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Hizkuntza Modernoak. Aipamenak: Ingeles Ikasketak; Hispaniar Ikasketak; Literatura Ikasketak ;eta Hizkuntzalaritza Ikasketak

Zertan datza gradua?

Ikaskuntzako gidaria

Tutoretza plana
Unibertsitatera egokitzen laguntzeko pentsatuta dago.

  • Lehenengo mailan harrera eta egokitzapen taldea izango duzu.
  • Mailako tutore bat edukiko duzu, zeure gauzez hitz egiteko, halakorik behar baduzu.
  • Aholkularitza emango dizute arlo akademiko, pertsonal eta/edo profesionalei buruz. 

Tutoretza akademikoak ere edukiko dituzu irakasgai bakoitzeko irakasle arduradunarekin, behar izanez gero. Gai horretako zalantzak edo zailtasunak konpontzeko izaten dira eta zeure jarduera eta lanetan orientatzeko balio dute.
 
Zure tutorea

Ikasturte bakoitzean tutore bat izango duzu. Oro har, Fakultatean dedikazioa duen eta zu zauden mailan eskolak ematen dituen irakasle bat izaten da.

Besteak beste, tutoreak:

  • Aholkularitza ematen dizu taldean edo banaka, arlo akademiko, pertsonal eta/edo profesionalei buruz.
  • Dekanotzarekin, Idazkaritzarekin eta gainerako irakasleekin duzun bitartekoa da.
  • Fakultatean egiten duzuna hobetzera bideratutako ekimenak kudeatzen laguntzen du.

Azken batean, edozein eratako arazo edo kezkaren bat duzunean (ikaskuntzakoa, eskolako errendimenduari eragiten dion arazo pertsonalen bat, ekimen berriak, hobetzeko proposamenak, etab.) tutorearengana jo dezakezu.

Zure titulazioko tutoreen taldea

tabla
  Izena Email
1. Maila Isabel Parrondo  mariaisabel.parrondo@deusto.es 
2. Maila Donna Fernández donna.fernandez@deusto.es 
3. Maila Manuela Álvarez Álvarez manuela.alvarez@deusto.es
4. Maila Mª Jesús Pando mpando@deusto.es

Tutoretza Akademikoak

Tutoretza akademikoak irakasgai bakoitzaren irakasle arduradunak egiten ditu eta horien helburu da gaiak ulertzeko dauden zalantzak edo zailtasunak argitzea eta egin beharreko jardueren gaineko orientazioa eta jarraipena ematea.

Irakasle bakoitzak ikasleari arreta emateko duen ordutegiari eta bere bulego zenbakiari buruzko informazioa eskura duzu. 

Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua

Behar duzunean Fakultateko tutoreengana ez ezik, Unibertsitateak zuon eskura jartzen duen Unibertsitateko Orientazio Zerbitzura ere jo ahal izango duzu. Zerbitzu honen helburua da zure errendimendu akademikoari eta ongizate pertsonalari eragiten dioten erabakiak hartzen laguntzea.

Era berean, Deustuko Orientazio Zerbitzuak kontsulta psikologikoak egiteko aukera ematen dizu. Edozelako arazoa edo kezka –afektiboa, soziala zein akademikoa– izan daiteke kontsultara jotzeko arrazoi, baita norbera hobetu eta garatu nahia ere. Bertan, Psikologiako doktore batek hartuko zaitu, eta kontsulta doan eta modu anonimoan egingo da eta erabat konfidentziala izango da.  

Premia bereziak dituzten ikasleen arreta

Unibertsitateak begiak zabaldu behar ditu barneko eta inguruko gizarte arazoen aurrean; hori dela eta, zenbait neurri bultzatu behar ditu, premia bereziak dituzten pertsonen egiazko integrazioa eta aukera-berdintasuna errazte aldera; eta, gainera, ekintza egokiak gauzatu behar ditu, pertsona horiek aukera izan dezaten goi mailako hezkuntza izateko gainerako ikasleen baldintza berberekin, eta guztiz integratzeko unibertsitateko elkartean.

Argibide gehiago