Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Hizkuntza Modernoak. Aipamenak: Ingeles Ikasketak; Hispaniar Ikasketak; Literatura Ikasketak ;eta Hizkuntzalaritza Ikasketak

Ikasketa plana

Zure prestakuntza - Aipamenak

Gure Hizkuntza Modernoetako Graduak Eusko Jaurlaritzaren (Unibasq) Nazioarteko Titulu aitormena du. 4 urtetan zehar zenbait hizkuntzatan ematen den prestakuntzari esker, hizkuntzetan eta haien kulturetan adituak prestatzen ditu.

UNIBASQ 
Hizkuntzetako eta kulturako adituak

1. eta 2. mailak: hizkuntzak ikasten dira, bai eta gaur egungo gizartearentzako funtsezko ezagutza humanistikoak ere. Halaber, hizkuntza aditu batek erakutsi behar duen kultura arteko bitartekariaren profila ere ikasten da. 

3. maila: itzulpengintzan, hizkuntza espezializatuetan edo hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntzen prozesuetan oinarritutako irakasgaiak egingo dituzu. Gainera, gure nazioarteko mugikortasun programari esker, ezagutzak eta gaitasunak sendotu ahal izango dituzu atzerriko herrialde batean.

4. maila: aipamen batean edo bitan sakonduko duzu (Ingeles Ikasketak, Hispaniar Ikasketak, Literatura Ikasketak, Hizkuntzalaritza Ikasketak), eta praktikak egin ahal izango dituzu.. Ikasturte horretan, gradu amaierako lana ere egingo duzu.  

Aipamenak

Laugarren mailan aukeratuko duzu zein esparrutan sakondu nahi duzun. Horretarako, hautazko irakasgaien eskaintzatik, 30 ECTS aukeratu behar dituzu. Horrela aipamen bat eskuratuko duzu, tituluaren Europako aipamenera erantsi eta arlo horretako espezialitatea ziurtatuko dizuna.

  • Ingeles Ikasketak: bertan, ingeles hizkuntzako herrialdeetako hizkuntzan eta literaturan prestatuko zara.
  • Hispaniar Ikasketak: mundu hispaniarreko hizkuntzan eta kulturan sakonduko duzu.
  • Hizkuntzalaritza Ikasketak: ingeles eta espainiar hizkuntzak eta mekanismoak landuko dituzu.
  • Literatura Ikasketak: helburua da ingeles edo espainiar literatura jorratzea.

Aipamen bat edo bi aipamen desberdinetako irakasgaiak bateratu ahal izango dituzu, bi aipamen eskuratzeko. Konbinazioak hauek dira:

  • Ingeles Ikasketak + Hizkuntzalaritza Ikasketak
  • Ingeles Ikasketak + Literatura Ikasketak
  • Hispaniar Ikasketak + Hizkuntzalaritza Ikasketak
  • Hispaniar Ikasketak + Literatura Ikasketak

Gradua amaitutakoan, beste aipamen bat ikasteko aukera eskaintzen dizugu.

Zein hizkuntza maila espero da nik izatea?

Gradua osatzen duten 240 ECTSak honela banatzen dira: oinarrizkoak, nahitaezkoak, hautazkoak, kanpoko praktikak eta gradu amaierako lana. Ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz izango dituzu irakasgaiak eta laugarren hizkuntza bat edukiko duzu (alemana, frantsesa, txinera edo arabiera). Gainera, hizkuntza bakoitzeko klaseez gain, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz ematen diren irakasgaiak aukeratu ahal izango dituzu. Ikasketa planean ikusiko duzu zein hizkuntzatan eskaintzen zaizun irakasgai bakoitza.

Gradu bikoitzera sartzeko maila

  • Espainiera eta euskara: B2
  • Ingelesa: B1

Ikasketen amaierako maila

  • Espainieraz, euskaraz eta ingelesez: C1-C2

Laugarren hizkuntzarena (alemana, frantsesa, txinera edo arabiera), aukeratu den hizkuntzaren araberakoa izango da, A2tik B1era bitartekoa.

Gradu elebiduna (ingelesa-gaztelania) aukerakoa: Kredituen % 40 behintzat ingelesez eginez gero eta C1 agiria duzula egiaztatuz gero, Deustuko Unibertsitateak hizkuntza horretako ibilbide linguistikoa ziurtatuko dizu.

Euskaratik salbuestea: EAEtik kanpoko ikasleek edo bidezko arrazoiengatik eskatzen duzuenok, Euskal Hizkuntzako kredituen ordez, kreditu kopuru bera duen hizkuntza horren eta berorren kulturaren sarrera orokorreko irakasgai bat egingo dute.