Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Komunikazioa + Ikus-entzunezko eta Multimedia Komunikazioko Teknologiak

Zertan datza?

Ikus-entzunezko eta Multimedia Komunikaziorako Teknologiak

Zer da Ikus-entzunezko eta Multimedia Komunikaziorako Teknologiak programa?

Ikus-entzunezko eta Multimedia Komunikaziorako Teknokogien berezko titulu bat da. Deustuko Unibertsitateak Komunikazioko Graduarekin konbinatuta eskaintzen du, Donostiako campusean. Komunikazioko graduko prestakuntzari komunikazio produktuak garatzeko eta kudeatzeko teknologien erabilerari lotutako ezagutza gehituko diozu.

Zergatik Ikus-entzunezko eta Multimedia Komunikaziorako Teknologien berezko titulu hau?

Hedabideek, enpresek eta erakundeek, gero eta maizago, ikus-entzunezko eta multimedia mezuak erabiltzen dituzte ikus-entzuleengana iristeko.
Horregatik, ezaugarri jakin batzuk dituzten profesionalak eskatzen dituzte:

  • Mezu horiek ekoizteko behar diren teknologiak eraginkortasunez eta sormenez erabiltzeko gaitasuna, bai jasotze eta erregistro fasean eta bai postprodukzio eta emisio fasean.
  • Teknologiek, gaur egun, komunikazioaren sektorean eskaintzen dituzten komunikazio eta negozio aukerak identifikatzeko eta garatzeko ahalmena.

Nola uztartzen dira Komunikazioko gradua eta Ikus-entzunezko eta Multimedia Komunikaziorako Teknologietako programa?

Berezko titulu honek 36 ECTS ditu, lau urtetan banatuta, Komunikazioko Graduko ikasketen osagarri. Eskolak Komunikazioko eta Ingeniaritza Fakultateko irakasleek ematen dituzte, baita sektoreko profesionalek ere.

Ikasteko egin

Ikus-entzunezko eta Multimedia Komunikaziorako Teknologiak programa bost arlotan egituratzen da:

Multimedia Digitala
Bideo eta audio digitala / Grafikoak eta Datuen Bistaratzea / Eduki digitalen industria

  • Audio eta bideo digitalak sortu eta postproduzituko dituzu.
  • 3Dko teknologia grafiko digitalak erabiliko dituzu, datuen bistaratze interaktiboa lortzeko (mapa kontzeptualak, mapa animatuak, grafiko interaktiboak).
  • Eta teknologia multimedia digitalak erabiliko dituzu, komunikazio proiektu bat ekoizteko.

Ikus-entzunezko ekoizpena
Telebistako errealizazioa platoan / Ikus- entzunezko proiektuak
Ikus-entzunezko teknologiak erabiliko dituzu:

  • Telebista platoan (Adobe Premiere bideo editorea, kamerak eta errealizazio mahaia), hainbat informazio tarte ekoizteko, esate baterako, elkarrizketak, tertuliak eta albistegiak.
  • Enpresentzako eta erakundeentzako kanpo komunikazioko ikus- entzunezko proiektuen ekoizpenean.

Multimedia interaktiboa
Multimedia interaktiboa eta bideojokoak
Plataforma anitzetako estrategia jokoak diseinatuko dituzu, arcade edo shooterrak, programazio bisualerako teknologiak erabiliz animazioko 2D edo 3D-ko inguruneetan, jokalari batentzat baino gehiagorentzat modelatze, animazio eta komunikazio prozesuak integratuz, eta denbora errealean bistaratzeko aukera emanez

Internet

Interneteko teknologiak eta tresnak
Edukiak banatzera bideratutako webguneak diseinatu eta kudeatuko dituzu, eduki horiek gizarte sareen bidez biral bihurtzeko, eta audientziak denbora errealean neurtuko dituzu.

Praktikak
Eskuratutako ezagutza eta trebetasunak lanbideko benetako egoeretan aplikatuko dituzu eta ingurune digitaletan lan egiten duten ikus-entzunezko industria enpresen eguneroko lanean parte hartuko duzu.