Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Komunikazioa + Ikus-entzunezko eta Multimedia Komunikazioko Teknologiak

Zertan datza?

Zure gidaria

Tutoretza plana Unibertsitatera egokitzen laguntzeko pentsatuta dago. Ikasturte bakoitzean tutore bat izango duzu. Oro har, Fakultatean dedikazioa duen eta zu zauden mailan eskolak ematen dituen irakasle bat izaten da. Besteak beste, tutorea(k)...

  • Aholkularitza emango dizu taldean edo banaka, arlo akademiko, pertsonal eta/edo profesionalei buruz.
  • Saileko zuzendaritza, idazkaritza eta gainerako irakasleekiko harremanetarako ordezkaria izango da.
  • Fakultatean hobetzeko ekintzak kudeatzen ditu eta horietarako laguntza ematen dizu.

Azken batean, edozein eratako arazo edo kezkaren bat duzunean (ikaskuntzakoa, eskolako errendimenduari eragiten dion arazo pertsonalen bat, ekimen berriak, hobetzeko proposamenak, etab.), tutorearengana jo dezakezu.

Tutoretza akademikoak

Tutoretza akademikoak irakasgai bakoitzaren irakasle arduradunak egiten ditu eta helburua da gaiak ulertzeko dauden zalantzak edo zailtasunak argitzea eta egin beharreko jardueren gaineko orientazioa eta jarraipena ematea.

Irakasle bakoitzaren fitxan duzu ikasleak hartzeko duen ordutegiari eta bulego zenbakiari buruzko informazioa.

Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua

Arazoren bat duzunean, Fakultateak eskura jartzen dizkizun tutoreez gain, Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua ere baduzu. Zerbitzu horrek laguntza ematen dizu eskolako errendimenduari eta ongizate pertsonalari dagozkion erabakiak hartzeko orduan.

Era berean, Deustuko Orientazio Zerbitzuak kontsulta psikologikoak egiteko aukera ematen dizu. Edozelako arazoa edo kezka –afektiboa, soziala zein akademikoa– izan daiteke kontsultara jotzeko arrazoi, baita norbera hobetu eta garatu nahia ere. Bertan, Psikologiako doktore batek hartuko zaitu; kontsulta doan eta modu anonimoan egingo da eta erabat konfidentziala izango da.

Hezkuntzako premiak dituzten ikasleen arreta

Unibertsitateak ezin ditu begiak itxi barneko eta inguruko gizarte arazoen aurrean; hori dela eta, zenbait neurri bultzatzen ditu, premia bereziak dituzten pertsonen egiazko integrazioa eta aukera-berdintasuna errazte aldera; eta, gainera, ekintzak gauzatzen ditu, pertsona horiek aukera izan dezaten goi mailako hezkuntza izateko gainerako ikasleen baldintza berberekin, eta guztiz integratzeko unibertsitateko elkartean.

Argibide gehiago