Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Komunikazioa + Ikus-entzunezko eta Multimedia Komunikazioko Teknologiak

Ikasketa plana

Nolakoak dira eskolak?

Gradu honek aukera ematen die ikasleei «eginez ikasteko».Telebistako platoa eta bi irrati estudio erabili ahal izango dituzu. Bietan, mota askotako saioak —elkarrizketak, mahai inguruak, bideo artea, albistegiak edo erreportajeak— egiteko behar den guztia dago.

  • Telebistako platoak bi kamera profesional, errealizazio mahaia eta sabaian errailekin instalatutako fokuen bidezko argiztapen sistema ditu. Gainera, potentzia handiko zerbitzariari esker, egiten ari den programa streaming bidez eman daiteke.
  • Irratiko estudioek bi eremu dituzte: eremu teknikoa eta mintzalekua. Estudioak campuseko zerbitzariarekin lotuta daude. Horrela, estudioetako produkzio guztia Unibertsitateko edozein tokitatik erabil daiteke.
  • Berriki, ikasleek, irakasleen laguntzaz, Deusto Irratia sortu dute. Irrati honek edukiak podcast formatuan sortzen eta editatzen ditu eta online entzun daiteke. Gainera, Duestuko Unibertsitatea Irratien Elkartean sartu da, Espainia osoan hamarnaka irrati biltzen dituen elkartean.
  • Eskoletan talde lana sustatzen da; eta jendaurrean hitz egiteko, testuak idazteko eta informazioa erabiltzeko eta egokiro antolatzeko gaitasunak garatzen dira, tresna informatikoak erabiliz eta ikasleen parte-hartzea eta inplikazioa bilatuz.
  • Ikasleak harremanetan egon daitezen, behar diren espazioak eta tarteak zaintzen ditugu, bai titulazio bereko ikasleen artean, bai beste titulazio eta herrialde batzuetako ikasleekin, jakintza adar eta lan molde desberdinen arteko truke aberasgarria egon dadin.
  • Europako unibertsitate ereduari jarraiki, kasuaren metodoa, eskolako eztabaidak, enpresetako proiektuak, mintegietan parte-hartzea eta talde lanak beharrezkoak dira; horiek lanbiderako gaitasuna ematen baitute goi-mailan.
  • Graduan zehar, hedabideetara bisitak antolatzen dira eta hitzaldiak eta mahai inguruak egiten dira profesionalekin, enpresa edo erakundeetako komunikazio arduradunekin eta hedabideetako kazetariekin.