Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Komunikazioa + Ikus-entzunezko eta Multimedia Komunikazioko Teknologiak

Lan-irteerak

Ikasketa hauek eginda, gai izango zara lanbide esparru hauetan aritzeko:

  • Atarien kudeatzailea eta edukien editorea: eduki batez ere digitalen tratamendua, kudeaketa eta edizioa.
  • Kazetaritzako informazioaren erredaktorea: Kazetaritzako profesionala edozein euskarritan (prentsa, irratia, TB, Internet), kazetaritzako edukiak sortzen lan egiten duena. Erredaktore, erreportari, aurkezle eta zuzendari zereginak egiten dira.
  • Publizitateko eta harreman publikoetako arduraduna: Publizitateko eta/edo harreman publikoetako kontuen arduraduna agentziaren batean. Publizitate eta/ edo harreman publikoetako agentzia batean lan egiten duen profesionala, plan sortzaileak eta/edo bitartekoen planak prestatzen.
  • Gidoilaria: Batez ere ikus-entzunezko eduki komunikatiboen sortzailea hainbat formatutan (fikzioa, dokumentala, entretenigarriak, etab.) eta euskarritan (zinema, bideoa, telebista, irratia, multimedia).
  • Komunikazioko aholkularia: Komunikazio prozesuen aholkularia (publizitatea, harreman publikoak, marka irudia, korporazio identitatea), era guztietako erakunde publiko eta pribatuetan, beste batzuentzat. Komunikazioko zerbitzuak komunikabideei, enpresei eta erakundeei eskaintzen dizkien profesional independentea.
  • Komunikazioko arduraduna erakundeetan: Erakunde edo enpresa batean lan egiten duen profesionala, barne eta kanpo komunikazio planak eta kanpainak planifikatzen, antolatzen, gauzatzen eta kontrolatzen.
  • Prentsa arduraduna: Erakunde publiko edo pribatu bateko prentsa kabineteko profesionala, erakundeak behar dituen informazio edo komunikazio lanak koordinatzeaz eta/edo prestatzeaz arduratzen dena.
  • Komunikazio korporatiboko kudeatzailea: Korporazio irudiaren eta komunikazioaren kudeaketa estrategikoaren arduraduna (ikusizko identitatea, kultura korporatiboa, ospe korporatiboa).

Lan bilaketan lagunduko zaitugu

Deustura enpresetatik zuzenean heltzen diren eskaerez gain (profil jakin bateko ikasleak eskatuz), badaude lan-merkatuan sartzeko beste baliabide batzuk:

  • Deusto Alumni elkarteak lan merkaturako sarrera errazten du, bai eta enplegu arloko orientazioa eta legezko aholkularitza eman ere. Elkartean, zure ekintzaile sena garatzen laguntzen dizugu, eta, nahi izanez gero, daukazun enpresa proiektua gauzatzen laguntzen dizugu.
  • Gainera, DeustuLan Laneratzeko Zentro Integralak laguntza emango dizu lehen enpleguetan eta aholkuak emango dizkizu zure interes eta prestakuntzetara egokitzen den lan eremuaren gainean. Hemen laneko elkarrizketa bat egiteko, curriculum vitaea prestatzeko eta enplegua bilatzean jakin beharreko hainbat alderditan laguntza jasoko duzu.
  • Osagarri gisa, Enplegu Foroa antolatzen dugu urtero. Espazio horretan, enpresekin jar zaitezke harremanetan, CVa entrega dezakezu, aurkezpen, mintegi eta lantegietara joan zaitezke eta, nahi izanez gero, hautaketa prozesuetan parte har dezakezu.