Tutoretza plana Unibertsitatera egokitzen laguntzeko pentsatuta dago. Ikasturte bakoitzean tutore bat izango duzu. Oro har, Fakultatean dedikazioa duen eta zu zauden mailan eskolak ematen dituen irakasle bat izaten da. Besteak beste, tutorea(k)..
- Aholkularitza emango dizu taldean edo banaka, arlo akademiko, pertsonal eta/edo profesionalei buruz.
- Saileko zuzendaritza, idazkaritza eta gainerako irakasleekiko harremanetarako ordezkaria izango da.
- Fakultatean hobetzeko ekintzak kudeatzen ditu eta horietarako laguntza ematen dizu.
Azken batean, edozein eratako arazo edo kezkaren bat duzunean (ikaskuntzakoa, eskolako errendimenduari eragiten dion arazo pertsonalen bat, ekimen berriak, hobetzeko proposamenak, etab.), tutorearengana jo dezakezu.
Fakultateko tutoreen taldea
Izena | ||
---|---|---|
1.Maila | Ana Isabel Recalde Delgado | arecalde@deusto.es Despacho: 226 P. Arrupe |
María Jesús Korkostegi | María Jesús Korkostegi Despacho: 205 P. Arrupe | |
1.Maila | ||
2.Maila | Esther Zulaika Ijurko | esther.zulaika@deusto.es Despacho: 221 P. Arrupe |
3.Maila | José Antonio Marín | jmarin@deusto.es Despacho: 215 P. Arrupe |
4.Maila | Begoña Sanz Garrido. Medios de Comunicación | begona.sanz@deusto.es Despacho: 209 P. Arrupe |
4.Maila | Xabier Barandiaran Irastorza. Itinerario Comunicación Empresarial e Institucional | xabier.barandiaran@deusto.es Despacho: 210 P. Arrupe |
Tutoretza Akademikoak
Tutoretza akademikoak irakasgai bakoitzaren irakasle arduradunak egiten ditu eta helburua da gaiak ulertzeko dauden zalantzak edo zailtasunak argitzea eta egin beharreko jardueren gaineko orientazioa eta jarraipena ematea.
Irakasle bakoitzaren fitxan duzu ikasleak hartzeko duen ordutegiari eta bulego zenbakiari buruzko informazioa.
Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua
Arazoren bat duzunean, Fakultateak eskura jartzen dizkizun tutoreez gain, Unibertsitateak badu Orientazio Zerbitzua ere. Zerbitzu horrek laguntza ematen dizu eskolako errendimenduari eta ongizate pertsonalari dagozkion erabakiak hartzeko orduan.
Era berean, Deustuko Orientazio Zerbitzuak kontsulta psikologikoak egiteko aukera ematen dizu. Edozelako arazo edo kezka –afektiboa, soziala zein akademikoa– izan daiteke kontsultara jotzeko arrazoi, baita norbera hobetu eta garatu nahia ere. Bertan, Psikologiako doktore batek hartuko zaitu; kontsulta doan eta modu anonimoan egingo da eta erabat konfidentziala izango da.
Hezkuntzako premiak dituzten ikasleen arreta
Unibertsitateak ezin ditu begiak itxi barneko eta inguruko gizarte arazoen aurrean; hori dela eta, zenbait neurri bultzatzen ditu, premia bereziak dituzten pertsonen egiazko integrazioa eta aukera-berdintasuna errazte aldera; eta, gainera, ekintzak gauzatzen ditu, pertsona horiek aukera izan dezaten goi mailako hezkuntza izateko gainerako ikasleen baldintza berberekin, eta guztiz integratzeko unibertsitateko elkartean.
Argibide gehiago