Tutoretza plana Unibertsitatera egokitzen laguntzeko pentsatuta dago.
- Lehenengo mailan harrera eta egokitzapen taldea izango duzu.
- Mailako tutore bat edukiko duzu, zeure gauzez hitz egiteko, halakorik behar baduzu.
- Aholkularitza emango dizute arlo akademiko, pertsonal eta/edo profesionalei buruz.
Tutoretza akademikoak ere edukiko dituzu irakasgai bakoitzeko irakasle arduradunarekin, behar izanez gero. Gai horretako zalantzak edo zailtasunak konpontzeko izaten dira tutoretza horiek eta zeure jarduera eta lanetan orientatzeko balio dute.
Zure tutorea
Ikasturte bakoitzean tutore bat izango duzu. Oro har, Fakultatean dedikazioa duen eta zu zauden mailan eskolak ematen dituen irakasle bat izaten da.
Fakultateko tutoreen taldea
Izena | Ext. | Bulegoa | ||
---|---|---|---|---|
1. Maila | Iñigo Arbiol | i.arbiol@deusto.es | +34 944139000 2126 | 326 |
2. Maila | Edurne Bartolomé | edurne.bartolome@deusto.es | ||
4. Maila | Iñigo Arbiol | i.arbiol@deusto.es |
Ordutegia: 9 - 11; edo zitaz aurrekoa helbide elektronikoak
Tutoretza Akademikoak
Tutoretza akademikoak irakasgai bakoitzaren irakasle arduradunak egiten ditu eta horien helburu da gaiak ulertzeko dauden zalantzak edo zailtasunak argitzea eta egin beharreko jardueren gaineko orientazioa eta jarraipena ematea.
Irakasle bakoitzak ikasleari arreta emateko duen ordutegiari eta bere bulego zenbakiari buruzko informazioa eskura duzu.
Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua
Behar duzunean Fakultateko tutoreengana ez ezik, Unibertsitateak zuon eskura jartzen duen Unibertsitateko Orientazio Zerbitzura ere jo ahal izango duzu. Zerbitzu honen helburua da zure errendimendu akademikoari eta ongizate pertsonalari eragiten dioten erabakiak hartzen laguntzea.
Era berean, Deustuko Orientazio Zerbitzuak kontsulta psikologikoak egiteko aukera ematen dizu. Edozelako arazoa edo kezka –afektiboa, soziala zein akademikoa– izan daiteke kontsultara jotzeko arrazoi, baita norbera hobetu eta garatu nahia ere. Bertan, Psikologiako doktore batek hartuko zaitu, eta kontsulta doan eta modu anonimoan egingo da eta erabat konfidentziala izango da.
Premia bereziak dituzten ikasleen arreta
Unibertsitateak begiak zabaldu behar ditu barneko eta inguruko gizarte arazoen aurrean; hori dela eta, zenbait neurri bultzatu behar ditu, premia bereziak dituzten pertsonen egiazko integrazioa eta aukera-berdintasuna errazte aldera; eta, gainera, ekintza egokiak gauzatu behar ditu, pertsona horiek aukera izan dezaten goi mailako hezkuntza izateko gainerako ikasleen baldintza berberekin, eta guztiz integratzeko unibertsitateko elkartean.
Argibide gehiago