Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nazioarteko Harremanak

Ikasketa plana

Zure prestakuntza - Hizkuntzak

Gradu elebiduna (ingelesa - gaztelania)

Gradua osatzen duten 240 ECTSak honela banatzen dira: oinarrizkoak, nahitaezkoak, hautazkoak, kanpoko praktikak eta gradu amaierako lana.

Gradu honetan, kredituen % 40 baino gehiago ingelesez dira. Beraz, ikasketak amaitzean, C1 maila duzula egiaztatzen baduzu, Deustuko Unibertsitateak hizkuntza horretako ibilbide linguistikoa ziurtatuko dizu.

Ikusi zein hizkuntzatan ikasten den irakasgai bakoitza. Hizkuntzak lan-tresnak izango dituzu; hori dela eta, gradua amaitu aurretik, atzerriko hirugarren hizkuntza batean B1 maila ziurtatu beharko duzu (frantsesean, alemanean, txineran edo arabieran).

Ikasketa planean ikusiko duzu zein hizkuntzatan ikasiko duzun irakasgai bakoitza.
Hizkuntzak lan-tresnak izango dituzu; hori dela eta, atzerriko hirugarren hizkuntza baten B1 maila ziurtatu beharko duzu (frantsesean, alemanean, txineran edo arabieran). 

Nola daude antolatuta ikasketak? 

Ikasketa planak ibilbidea markatzen du esparrurik orokorrenetatik, lehenengo mailan, gai zehatz eta teknikoetara, maila aurreratuetan. Modulu hauen arabera dago antolatuta:

  • Nazioarteko Harremanetako oinarriak: Nazioarteko gizartearen funtzionamendua ulertzeko oinarrizko kontzeptuak ezagutuko dituzu.
  • Nazioarteko gizartearen teoria, antolaketa eta dinamika: nazioarteko harreman sistemaren konplexutasuna ulertuko duzu, jatorria, bilakaera eta egungo egoera, eragileak, zein faktore eta gatazkatan sortzen diren, baita zein planteamendu teorikoren arabera interpretatzen diren ere.
  • Komunikazioa atzerriko hirugarren hizkuntza batean: frantsesa, alemana, txinera edo arabiera aukeratu ahal izango dituzu.
  • Munduko eskualdeak: munduko eskualde batean (Afrikan, Amerikan, Asian edo Europan) bizi eta prestatuko zara ikasturte batean.
  • Ikasketa arloak eta inguru profesionalak: zure ezagutzak hainbat esparrutan aplikatuko dituzu: giza eskubideak, ekintza humanitarioa, garapenerako lankidetza, nazioarteko merkataritza, diplomazia, etab. Gainera, ikerketa, negoziazio, lidergo eta proiektuen kudeaketarekin lotutako trebetasunak garatuko dituzu.
  • Balioei buruzko giza prestakuntza: hainbat balio defenditzen ikasiko duzu: justizia, bakea, berdintasuna, demokrazia, elkartasuna eta kooperazioaren printzipioa nazioarteko harremanen eragile gisa balioztatzea.