Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Turismoa

Zertan datza gradua?

Aurkezpena

50 urtetik gorako esperientzia unibertsitateko prestakuntzan

Beste herrialde batzuk ezagutzea gogoko baduzu, bidaiak eta turismoko esperientziak dinamizatzen ikusten baduzu zeure burua, enpresak kudeatzen, ekitaldiak antolatzen, nazioarteko ikuspegia baduzu eta sortzeko eta berritzeko gaitasuna baduzu, Turismoko Gradua zeuretzako egina da.

Prestakuntza sendoa sektorean

Gradu honen helbururik nagusienetariko bat da turismo arloan esku hartzeko behar dituzun gaitasunak eskuratzea eta arlo horretan planteatzen diren beharrizanei erantzutea. Turismoa oso sektore zabala da, era askotako industriak eta jarduerak biltzen dituena: pertsonen garraioa (lurrez, airez, itsasoz), zerbitzuen erreserbako jarduerak, kultura jarduerak, kirolak eta jolasak, edo elikagaien eta edarien hornikuntzako jarduerak, besteak beste.

Turismoko Graduan hainbat gauza ikasiko duzu:

  • Turismo arloko erakundeak eta enpresak kudeatzen.
  • Sektoreko lege eta ekonomia alderdirik garrantzitsuenak.
  • Lanbidean beste hizkuntza batzuetan moldatzen.
  • Erabakiak hartzeko tresna desberdinak erabiltzen.
  • Zuzendaritzako eta ekintzailetzako trebetasunak garatzen. 
     
Metodologia praktikoa eta parte hartzailea

Aurrez aurre ikasiko duzu. Paper aktiboa izango duzu gela barruan eta kanpoan eta tutore baten laguntza izango duzu uneoro. Hainbat jarduera bateratuko dituzu:

  • Irakasleen, turismo sektoreko profesionalen eta ikasleen gelako azalpenak.
  • Mintegietan parte hartzea.
  • Bisitaldi teknikoak enpresetara.
  • Eztabaidak.
  • Analisi kritikoak.
  • Hausnarketak eta denen arteko eztabaidak.
  • Azterketak egitea.
  • Banakako eta taldeko lanak eta txostenak prestatzea.
  • Kasu praktikoak aztertzea eta eztabaidatzea
     
Kontsultatu zein gaitasun landuko duzun 

Osatu gradua titulu propio batekin

Berrikuntza eta ekintzailetzako tituluarekin osatu ahal izango duzu gradua. Kontsultatu xehetasun guztiak hemen: www.innovandis.deusto.es 