Ikasleek nazioarteko mugikortasuneko esperientziaz gozatzeko aukera dute, beste herrialde batzuetan eta hainbat hizkuntzatan ikasketak eginez: ingelesa, frantsesa, alemana, portugesa, italiera edo espainiera. Esperientzia bakarra, ikasleek sekula ere ahaztuko ez dutena.
Titulazioaren nazioarteko ikuspegiak kultura eta hizkuntza aldetiko prestakuntza zabaltzeko modua ematen die mugikortasuneko esperientzian murgiltzen direnei, baita kudeaketako trebetasunak hobetzekoa ere, kultura eta ekonomia arlo desberdin baten ikuspegitik. Bestelako kultura eta ekonomia bertatik bertara ezagutzeak kultura arteko gaitasunak garatzeko aukera emango dizu, eta pertsona moduan hazteko esperientzia ere bai, inguru berrietara egokitu beharra duzulako.
Atzerriko herrialde batean bizitzeko eta heziketa jasotzeko esperientziak, herrialde horretako ohiturak ikasteko ez ezik, beste hauetarako aukera ere ematen du:
- Beste kultura batzuetara burua zabaltzeko
- Gizarte trebetasunak sendotzeko
- Hizkuntza gaitasunak garatzeko
- Malgua izateko eta egoera berrietara egokitzeko
Mugikortasuneko prozeduren gida