Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Turismoa

Ikasketa plana

Zure prestakuntza - Hizkuntzak

Oinarrietatik enpresetako praktiketara

1. eta 2. mailak: Turismoko oinarrizko gaitasunekin hasiko zara eta turismoko zerbitzuetako enpresen zuzendaritza eta kudeaketako maila estrategikoraino sakonduko duzu.

3. maila: sakontze ibilbidea diseinatuko duzu hautazko irakasgaiekin. Gainera, atzerriko edo estatuko unibertsitate batean ikasi ahal izango duzu, seihileko batean.

4. maila: enpresa eta erakundeetako praktiketan jasotako ezagutza guztiak praktikan jarri ahal izango dituzu. Ikasturte horretan, Gradu Amaierako Lana ere egingo duzu. 

Sektorean sakontzea

Hautazkoen bidez, sakontzeko esparru bat aukeratuko duzu:

  • eTurismoko berrikuntzaren kudeaketa: berrikuntzaren kudeaketa aurreratua, marketin digitala, plangintza eta antolaketako tresna berritzaileak, lineako komunikazioa edo aplikazio mugikorren diseinua jorratuko dituzu.
  • Hotelen kudeaketa: ostatu eta jatetxeen produkzio prozesuetan, hotelen zuzendaritzan, janari-edarien zuzendaritzan eta hotelen eskaintzaren osagarri diren zerbitzuen kudeaketan sakonduko duzu. 

Profesional eleanitzak

Graduko 240 ECTSen barruan, oinarrizko, nahitaezko, hautazko irakasgaiak, kanpoko praktikak eta gradu amaierako lana ditugu. Gaztelaniaz, ingelesez, euskaraz (hautazkoa) eta laugarren atzerriko hizkuntza batean emandako irakasgaiak izango dituzu.

  • Ingelesa (hautazkoa eta nahitaezkoa): nahitaezko irakasgai batzuk izango dituzu ingelesez eta, aukeran beste irakasgai batzuk ere egin ahal izango dituzu hizkuntza horretan.
  • Laugarren hizkuntza (hautazkoa eta nahitaezkoa): laugarren hizkuntza bat aukeratuko duzu hauen artean: frantsesa, alemana, txinera edo arabiera. 3 seihilekotan, nahitaezko moduan.
  • Euskara (hautazkoa): irakasgaiak euskaraz egiteko aukera urtekoa da eta, urtero, ikasturtean euskaraz eskaintzen diren irakasgaietan matrikulatzeko aukera izango duzu. 