Bilboko kultur eskaintza ahalik eta gehien aprobetxatu nahi duzu? Sarritan, zaletasuna zerbait ezagututa eta haren berri izanda sortzen eta etortzen da. Programa honetan izena ematea erabakitzen baduzu, askoz gehiago gozatuko duzu antzerkiaz, operaz, zinemaz eta arteaz, literaturaz edo musika sinfonikoaz. Irakasle adituekin solasaldiak eta klaseak izan ondoren, beste begi batzuekin “ikusiko dituzu” arte adierazpenak. Gainera, artearen atzean zer dagoen ere ikasiko duzu, Euskaldunaren oihalen atzeko aldea, Arte Ederren Museoko biltegia, artista baten tailerra edo BOSeko musikariekin solasaldia izanda. Eta sartzeko baldintza bereziak eta deskontuak izango dituzu, DeustoBiderekin batera duela 10 urte baino gehiagotik lan egiten duten erakunde hauetan:
Zenbat denbora eskaini behar diot?
- Astean arratsalde bat ikastaroko
- Urtean behin izena ematea
- Ikastaro 1, 2, 3 edo programa osoan izena eman ahal izango duzu