Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Bidaiatuz ikasi

Bidaiak

Egitaraua

Bidaiez bene-benetan gozatu nahi baduzu, bisitatzen dituzun tokietako historia ezagutzea gustuko baduzu, hirien egitura sakon ezagutu nahi baduzu, hiri horretako sekretuak ezagutu nahi badituzu edo herrialde bakoitzeko tokirik ikusgarrienak korritu nahi badituzu, programa hau zeuretzako egina da.

Programek prestakuntzako ibilbide bat izango dute, bidaiaren aurretik, adituek diseinatua, bidaiaz gozatzen lagunduko dizuna bestelako ikuspegi batetik eta era osoagoan. Proposatutako datan bidaiatu ezin baduzu, prestakuntzako ibilbidean soil-soilik ere parte hartu ahal izango duzu.

Programa bakoitzak bidaiatzeko arrazoi harrigarriak iradokitzen dizkigu: 

  • Alexandro Handiaren ibilbidea Grezian. Ezagutu zein kultura, gizarte eta politika ingurutan eratu zen Alexandro Handiaren nortasuna. Munduaren historiak eman duen konkistatzailerik handienetarikoak bere inperio miragarriaren oinarriak jarri zituen eskualdea aztertuko dugu, baita inperio horrek zer legatu utzi zuen jatorrizko tokian ere.
  • Drakula eta banpiroaren mito literarioa. Drakula eta banpirismoaren mito literarioa diziplina ugaritatik jorratuko dugu. Ikastaroari amaiera emateko, bidaia bat egingo da, Jonathan Harkerrek Transilvaniaren bihotzera egin zuen ibilbide nobeleskoaren antzekoa eginez. Ingeles abokatu gaztearen lorratzek inguru ahaztezin eta gozagarrietara eramango gaituzte.
  • Italiar Kanpaniaren iragan grekoerromatarra ezagutzen. Italiar Kanpaniarako bidaiaren barruan, Napoli bisitatuko da, Ponpeia, Herkulano eta Oplontis Torre Annunciatan, Vesubio sumendiaren oinetan. Horiez gain, Cilento parke nazionala eta Diano bailara ere ikusteko parada izango da, Paestum, Velia eta Padulako Kartuja bezalako leku paregabe eta ondare balio handikoak. 