Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Bidaiatuz ikasi

Bidaiak

Alexandro Handiaren ibilbidea Grezian

Irakaslea: Elena Sulioti 
Irteera: Martxoaren 27an. Itzulera, 2020eko apirilaren 1ean (6 egun, 5 gau)
Ikastaroa: Martxoan: asteazkena 18, ostirala 20, astelehena 23, asteartea 24 eta asteazkena 25.
Ordutegia: 11:30 - 13:30
 
Ezagutu zein kultura, gizarte eta politika ingurutan eratu zen Alexandro Handiaren nortasuna. Munduaaren historiak eman duen konkistatzailerik handienetarikoak bere inperio miragarriaren oinarriak jarri zituen eskualdea aztertuko dugu, baita inperio horrek zer legatu utzi zuen jatorrizko tokian ere.

Bidaia honetan ezagutu ahal izango da zein kultura, gizarte eta politika ingurutan eratu zen Alexandro Handiaren nortasuna. Munduaren historiak eman duen konkistatzailerik handienetarikoak bere inperio miragarriaren oinarriak jarri zituen eskualdea aztertuko dugu, baita inperio horrek zer legatu utzi zuen jatorrizko tokian ere. Alexandroren arbasoen historia greziar mitologiako mendirik entzutetsuenean hasiko da, Olinpo mendian. Hangoak dira jatorriz mazedoniarrak. Doriar herri hori pixkanaka hedatu zen Greziako iparralde osoan, Mezedonia eskualde historia osatuz. Gaur egun, hiru herrialdetan dago banatuta: Grezian, Bulgarian eta Jugoslavian. Olinpo mendiaren maldetan dago Dion, Olinpoko errege eta Mazedoniarren zaindari den Zeusen santutegia. 

Gune erlijioso eta Mazedoniarren tradizioen zaindari izaten jarraitu zuen Antzinaroaren amaierara arte. Toki horretan eskaintzen zituzten Alexandrok eta bere aita Filipok arrakasta militarrengatik eskerrak emateko zeremoniak. Vergina (Aiges) izan zen mazedoniar erreinuko lehenengo hiriburua eta errege familiak hobiratzeko tokia. Mazedoniarren erreinua zabaldu egin zen erregeen borrokei esker, eta bere betera iritsi zen Filiporekin. Horren ondorioz, hiriburua Verginatik Pellara aldatu zen, azken hori toki estrategikoagoan baitzegoen lurralde berriak kontrolatzeko. Han jaio eta hazi zen Alexandro eta inguru horretan bertan jaso zituen Aristoteles filosofo famatuaren eskolak. Asiako ibilbide ikaragarriaren eta heriotzaren ondoren, inperio handia zatitu egin zen eta Mazedonia erreinu horietako bat bihurtu zen. Beste hiriburu bat sortu zuen Kasandrok, Alexandroren arrebaordeaz ezkondu zenak, eta Tesalonika eman zion izena, emaztearen izenaren omenez. Gure abentura han hasiko da, hain zuzen... 

Ibilbidea

1. eguna: Tesalonika. Heldu eta ostatua hartu. Hiriaren bisita panoramikoa.

2. eguna: Dion eta Vergina. Dioneko inguru arkeologikoa bisitatu, Alexandroren espedizioa irten zen tokia. Toki horretara bidali zituen brontzezko 25 estatua, lehenengo gudaldiko hilen omenez, jainkoei eskaintza egiteko. Vergina (Aiges) bisitatu. Alexandroren aita Filiporen hilobi harrigarria bisitatuko dugu, freskoz dekoratua; baita barruko edukiak ikusi ere.

3. eguna: Stageira eta Anfipolis. Anfipoliseko antzinako hiria aztertuko dugu. Filiporen konkisten arteko garrantzizkoenetariko bat izan zen, mazedoniar erreinua ekialderantz hedatzeko. Duela gutxi, mazedoniar hilobi bat aurkitu dute, handia. Handik hurbil dago Stageira, Aristotelesen sorterria.

4. eguna: Pella, Mieza eta Leukadia. Alexandro jaio eta hazi zen hiriak egoera onean du agora, eta luxuzko etxeak ditu, freskoz eta mosaikoz apainduak. Eguneroko tresnak miretsi daitezke bertako museo ikusgarrian. Handik hurbil dago Aristotelesek Alexandrori eta bere lagunei (Mazedoniako noblezia militarreko kideen semeei) aire zabalean Filosofia eta Erretorika irakasten zizkien tokia.

5. eguna: Tesalonika. Mazedoniaren hirugarren eta azken hiriburua, Alexandroren heriotzaren ondoren sortua. Alexandroren legatua gordetzen du. Legatu horren aztarnak daude museo arkeologikoan, hiriko erromatar agoran eta Galerioren jauregian (hiriko azken gobernadoreetariko bat, kristau garaiaren aurrekoa).

6. eguna: Irteera.

Egitaraua ikusi