Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Bidaiatuz ikasi

Bidaiak

Drakula eta banpiroaren mito literarioa

Valakia eta Transilvaniarako bidaia

Irakaslea: Iñigo de Ongay 
Irteera: Maiatzaren 28an. Itzulera, 2020ko ekainaren 2an (6 egun, 5 gau)
Ikastaroa: Apirilaren 29an, Maiatzaren 6an,13an,20an eta 27an
Ordutegia: asteazkenetan, 17:00 - 19:00
 
Drakula eta banpirismoaren mito literarioa diziplina ugaritatik jorratuko dugu. Ikastaroari amaiera emateko, bidaia bat egingo da, Jonathan Harkerrek Transilvaniaren bihotzera egin zuen ibilbide nobeleskoaren antzekoa eginez. Ingeles abokatu gaztearen lorratzek inguru ahaztezin eta gozagarrietara eramango gaituzte.

Ikastaro honek Drakularen eta banpirismoaren mito literarioaren iturriak berreraikitzea proposatzen du diziplina ugariko ikuspegitik. Horretarako, bi oinarri hartuko ditugu: batetik, Bram Stokerren klasikoaren inspirazio iturriak izango ditugu kontuan; bestetik, Drakula kontearen mitoa literario iraunkorra zelan gauzatu zen 1897ko Ingalaterran. 

Bereziki bi alderdi izango ditugu aztergai: “banpirismoa” fenomeno antropologiko gisa, horretatik edan baitzuen Stokerrek; Valakia printzerriaren historia eta Vlad III.aren agintaldia, Mehmet II.aren inperialismo otomandarrarekin kontrajarrita. Stokerren nobelaren esanahi literarioari ere erreparatuko diogu, XIX. mendearen amaierako Erresuma Batuan Errumaniako tradizio nazionalen berreraikuntza narratiboa den aldetik. Azkenik, XX. mendean zehar, banpirismoaren eta Drakularen metamorfosi zinematografiko ugarietako batzuk ere kontuan izango ditugu, gai horretara hurbildu diren zinegilerik aipagarrienen trataeraren bitartez: Murnau, Dreyer, Terence Fisher eta Francis Ford Coppola. Ikastaroari amaiera emateko, bidaia bat egingo da, Jonathan Harkerrek Transilvaniaren bihotzera egin zuen ibilbide nobeleskoaren antzekoa eginez. Horrela bada, ingeles abokatu gaztearen lorratzek paraje paregabe eta gozoetara eramango gaituzte, maitagarrien ipuinetatik ateratako paisaien antzekoetara (nahiz eta XIX. mendeko Stokerren banpiroaren itzalari eman ohi zaizkion ukitu zorigaiztokoak ere agertu): Bukarest, Bran, Brasov, Bistrita, Sighisoara edo Cluj-Napoca bisitatuko ditugu. 

Ibilbidea

1. eguna: Bukarest. Satului Museoa, museo etnologikoa da, aire zabalean dagoena. Oso egokia da bertako errealitate etnologikoaz harremanetan jartzeko eta Valakia eta Transilvaniako herrien kultura materialaren berri izateko. Carul cu Berre garagardotegian bazkalduko dugu, Curtea Veche auzoan. Ondoren, auzo hori bisitatuko dugu eta toki batzuetan geratuko gara: Deikundearen eliza (Curtea Veche eliza) eta Stavropoleos eliza ortodoxoa, Voivoda jauregia (Vlad Tepes bizi izan zen tokia) eta Hanul Manuc.

2. eguna: Bukarest eta Bran. Parlamentua dagoen eraikin dotorea eta Arte garaikideko museo nazionala bisitatuko ditugu. Branerantz irten. Gaztelua bisitatu. Branen pasatuko dugu gaua; beraz, hango kale kalezulo zoragarrietan zehar ibilaldi bat egingo dugu, Karpatoetan.

3. eguna: Bran eta Arefu. Poenariko gaztelua ikusteko parada, oinez ibilaldia egin nahi dutenentzat. Karpatoen ikuspegi izugarria gozatzeko modua. Arefu bisitatuko da, errumaniar herrixka bat. Majikoa izango da bertan galtzea. Brasoverantz irten.

4. eguna: Brasov. Ezin dira Sfatului plaza eta inguruak aztertu gabe utzi. Historiako Museoa dago udaletxe zaharraren dorreetariko batean; tronpetariaren dorrea eta katedral ortodoxoa bisitatuko dira. Errenazimendu garaiko Merkatariaren Etxean bazkalduko dugu. Arratsaldean, Eliza Beltza bisitatuko dugu.

5. eguna: Brasov. San Nikolas eliza eta Eskola Errumaniarraren museoa. Gotorlekuetatik paseoa egin eta Santa Katalinaren atea ikusiko dugu. Maramuresera joango gara, zurezko elizak ikustera. Sighisoarara bidaia.

6. eguna: Sighisoara. Ibilaldia egingo dugu Sighisoarako Erdi Aroko gotorlekuan, Vlad Tepes-en jaioterrian. Ezinbestekoa da 11 dorreak ikustea eta torturaren museo txikian gelditzea. Sighisoarako monastegia eta udaletxeko jauregia bisitatuko ditugu. Vlad Tepesen jaiotetxea. Bistritarako bidaia. Urrezko Koroa hotelean hartuko dugu ostatu, non bestela! Afaldu ondoren (jakina, J.H.ri Drakularen gaztelura joatekoa zen gauaren bezperan zerbitzatua), ibilaldi bat emango dugu Erdi aroko hirigunean eta Sajonia Eliza Luteranoa ikusiko dugu (kanpotik). Bukarestera itzuli aurretik, Cluj-Napocatik pasatuko gara eta bertako ikusgarririk garrantzitsuenetariko batzuk ikusiko ditugu: Frantziskotarren eliza, San Migel eliza, katedral ortodoxoa eta transilvaniar hiriburuan koroatutako lehenengo errege hungariarren monumentua. Matías Corvino.
 
Egitaraua ikusi