Gaur egun ekialde urruneko kulturak ez dira duela mende batzuk ziren bezain exotiko eta urrutikoak. Turismoaren demokratizazioak eta kulturaren globalizazioak hurbildu badizkigu ere, harrigarriak eta oraindik gainditu gabeko irakasgaia dira europar herritarrentzat. Ikastaro honetan aditu ugarik hurbilduko zaituzte Ekialdeko bi kulturarik garrantzitsuenetara: Txinara eta Japoniara.
Oso gai zabala denez, lau ardatz handitan egituratu nahi izan dugu:
- Bi herrialdeetako historia soziala eta politikoa.
- Pentsamendu filosofikoa, espirituala eta erlijiosoa beren ohitura eta praktikarik nabarmenenetan.
- Zientzien eta teknologiaren unibertsoa, eragin handia izan baitute bi kulturek gaur egunera arte.
- Eta artearen mundua, adierazpen eta diziplinarik nagusienetan.
Ikasketa plana
Eguna | Ordutegia | Asteazkena | Osteguna |
---|---|---|---|
1. seihilekoa | 17:00 - 18:30 | Pentsamendua eta erlijioa: Budismoa, Taoismoa, Konfuzianismoa, Sintoismoa | Milaka urteko arte txinatarreko maisulanak |
1. seihilekoa | 18:45 - 19:15 | Txinako historia politiko, sozial eta ekonomikoaren gakoak | Iparrorratza, bolbora eta papera: Zientziak, Medikuntza eta Teknologia |
2. seihilekoa | 17:00 - 18:30 | Japoniako historia politiko, sozial eta ekonomikoaren gakoak | Ekialdea eta Orientalismoa: Txina eta Japoniaren errepresentazioak mendebaldeko artean eta literaturan |
2. seihilekoa | 18:45 - 19:15 | Ekialde urruneko jesuiten misioak: misioa, zientzia eta kulturartekotasuna | Arte japoniarraren ikuspegiak eta garaiak: arte plastikoak, eszenikoak, literarioak eta zinematografikoak |