Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kultur Aisia Unibertsitatean - Deusto (2019-2020)

Bigarren seihilekoko ikastaroak

2019/20 ikasturteko programa. 2020/21 ikasturteari buruzko informazioa laster

Ardoaren mundua eta kultura: hastapenak. Ardoaren historia, ardoa egitea, estiloak eta munduko eskualdeak

Irakaslea: Teresa Guilarte

Psikologiako lizentziatua eta prestakuntzan aditua. Sumiller ziurtatu espezialista eta WSET 3 (Londreseko Wine 8. Spirit Education Trust). Irakaslea ardoari buruzko ikastaroetan eta aholkularia ardoaren sektoreko enpresetan. Cavako prestatzailea, Institut del Cava-n. Tailerrak, dastaketak eta ikastaro espezializatuak zuzentzen ditu. Bizkaiko Sumillerren Elkarteko kidea, baita Espainiako Sumillerren Elkartekoa ere. ARTEAN WINES Ardo Eskolako zuzendaria.

Irakaslea: José Antonio Martín

Enpresen Administrazioko lizentziatua, Giza Baliabideetako graduondokoa, ibilbide luzekoa prestakuntzan eta komunikazioan. Enoturismoko espezialista ziurtatua eta WSET prestatzailea. WSET ikastaroetako irakaslea eta ardoaren sektoreko enpresetako eta Enoturismoko aholkularia. ARTEAN WINES Ardo Eskolako zuzendarikidea.

Ikastaro honetan ardoaren bilakaeraz hitz egingo dugu, gizarte, kultura eta ekonomiako elementu gisa historian zehar, eta ikusiko da zein bilakaera izan duen, azken mendeetako aurkikuntza geografiko eta zientifikoen argitan. Ardoa zelan egiten den ikasiko dugu: mahastiko lana, upategiko elaborazioa, estiloak (lasaiak, gozoak, apardunak, indartuak…) eta mahatsak eta munduko eskualderik garrantzitsuenak.

Testuinguruan jarriko dugu kontsumoa eta merkaturatzea, gaur egungo joerez hitz egingo dugu eta beste elementu batzuei buruz (historikoak eta egungoak) eta ardoaren munduaz zuzenean lotuei buruz: klima aldaketa, sortzen ari diren merkatuak, teknologia, legeria eta Amerikaren eta Europaren arteko oreka, besteak beste.

Ikastaroa amaitzean, parte hartzaileak gai izango dira ardoaren historiaren mugarri nagusien zirriborroa egiteko, ardoaren munduaren bilakaeran eraginik handieneko lurraldeak eta protagonistak ezagutzeko, munduko ardo ekoizpeneko guneak aipatzeko eta kokatzeko (Kontinente Zaharrean eta Berrian), - ardoa egiteko oinarrizko prozesua eta estilo desberdinak ezagutzeko.

Egutegia: otsailak 17, 24; martxoak 2, 9, 16, 23, 30; apirilak 20, 27; eta maiatzak 4. Ordutegia: astelehenetan, 17:00etatik 18:30era. Hizkuntza: gaztelania.

Israel eta Palestina: izan daiteke bidezko irtenbiderik?

Irakaslea: Begoña Echabe

Deustuko Unibertsitateko Historiako lizentziatua eta doktorea, eta bertako irakaslea. Palestinako antzinako historian espezializatua, baita arkeologian, judaismoan eta kristautasunaren hastapenetan ere. “Historiako zibilizazioak” edo “Egungo mundua” bezalako irakasgaiak eskaini ditu. Aisiako Ikaskuntzen Institutuan laguntzen du palestinarren eta israeldarren arteko gatazkarekin lotutako ikastaroetan, Bibliarekin eta arkeologiarekin, edo erromanizazioarekin lotutakoetan. 

1948an Israelgo estatua sortzeak eragin zuen israeldarren eta palestinarren arteko egungo gatazka, bi aldeen arteko borroka aurreko hamarkadetan ernetzen hasi bazen ere. Hirurogeita hamaika urteotan, bi komunitateek zenbait gerra bizi izan dituzte, baita bakea lortzeko hainbat saio ere. Lurralde hartatik heltzen zaizkigun azken berriek iradokitzen digute gatazka, konpontzeko bidean barik, gero eta gehiago korapilatzen ari dela. Zail ikusten da bi herrialdeak asetuko dituen irtenbide batera iristea. 

Ikastaroak gatazka sustraietatik aztertu nahi du, ez jatorritik soilik, urteotan jokoan sartzen joan diren elementuak eta eragileak ere kontuan hartuta. Gatazka barrutik ulertzen saiatuko gara, arrazoia nork duen edo biktimak eta borreroak nortzuk diren ikustetik haratago.

Egutegia: otsailak 17, 24; martxoak 2, 9, 16, 23, 30; apirilak 20, 27; eta maiatzak 4. Ordutegia: astelehenetan, 19:00etatik 20:30era. Hizkuntza: gaztelania. 

Antzerki ikuskizuna Shakespeareren garaiko Ingalaterran: aktoreak eta dramaturgoak

Irakaslea: Isabel Parrondo

Deustuko Unibertsitateko Hispaniar Filologiako eta Ingeles Filologiako lizentziatua. Ingeleseko eta Europako literaturetako klaseak ematen ditu Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Hizkuntza Modernoen eta Euskal Ikaskuntzen Sailean Espainiar Kultura ere irakasten die Fakultateko CIDEko programetara datozen ikasle estatubatuarrei. Aisiako Ikaskuntzen Institutuan Ingeles literaturako klaseak ematen ditu. 

XVI. mendeko Londres antzerki ikuskizunaren garapen ikaragarriaren lekuko izan zen. Hainbat urtetan zehar, antzerki munduko enpresaburu, dramaturgo eta aktoreek mikrokosmos zoragarri bihurtu zuten londrestar eszena, eta ikus-entzuleek ere gogo biziz erantzuten zuten. “Mundu osoa da eszenatokia”. “All the World is a Stage”. Antzoki publikoak (The Theatre, The Globe, The Swan, The Rose) eta pribatuak (Blackfriars) izan ziren aktore eta idazleek milaka londrestar entretenitzeko gune, arratsaldeko ordu bietatik aurrera. 

Kyd, Marlowe, Jonson, Shakespeare eta beste askoren testuek gogorarazten digute mendeetan zehar zein urte bikainak izan ziren haiek: aktoreak arlotetzat zeuzkaten eta autoreak haien lanak argitaratzen ausartzen ez ziren garaia izan zen, pirateatu zitzaten beldur: loriaz beteko hirurogei urte antzerkian.

Egutegia: otsailak 18, 25; martxoak 3, 10, 17, 24, 31; apirilak 21, 28; eta maiatzak 5. Ordutegia: astearteetan, 17:00etatik 18:30era. Hizkuntza: gaztelania. 

Humanismoa Beethovenen bidez. (Err)eboluzio eder baten soinuaren historia

Irakaslea: Mercedes Albaina

Aisia eta Giza Garapeneko doktorea, Musikako goi tituluduna eta Psikologiako lizentziatua da. Musikeneko irakasle titularra. Hizlaria da musikako ikerketa eta hezkuntza arloko biltzar eta jardunaldietan. Musikaren zabalkundean egiten du lan, hitzaldi eta musikako aldizkari espezializatuetan argitaratzen dituen artikulu, eskuko programa, proiektu didaktiko eta bestelakoen bidez. Aisiako Ikaskuntzen Institutuarekin ari da lanean 1996tik.

Beethovenen musika pentsamenduan, aurrerakuntza eta humanismo ideien bidez berritu nahi izan zen Europaren oihartzunak nabari dira. Ilustrazioaren diztirak arte adierazpenak piztu eta argitu zituen eta, espiritu ausart eta erromantikoz beterik, konexio zuzena egin zuten herritarren ahalduntze prozesuarekin.
Beethovenek, bere garaiko seme izanik, askatasun sortzaile berri hori uste osoz eta gogo biziz besarkatu zuen. .Denen onerako izango zen gizarte argitua lortu nahian, Beethovenek soinu harmoniatsuetatik harantzagoko balioak transmititzeko erabili zuen musika.
Musika tradizio sendoaren oinordeko izanik, hamarka konpositorek beren burua islatuta ikusi zuten eta oraindik ere ikusten duten ispilu diztiratsu bihurtu zen. Bere talentuak, ausardiak, irmotasunak eta zintzotasunak lortu zuten miraria gertatzea: jaio zenetik 250 urte igarota, mundu osoak itsututa jarraitzen du europar horren argitan. Bere asmoa “milioika pertsona besarkatzea” baino ez zen izan, pentagramez baliaturik. 

Ikastaro horretan, Beethoven musika unibertso baten grabitate-zentro izango da, eta egoera horretan eta debozioak dakarren errespetu sakona lagun dugularik, unibertso horretan satelite bikain esango diegunez inguraturik izango gara.

Egutegia: martxoak: 3, 10, 17, 24, 31; apirilak: 21, 28; maiatzak: 5, 12, 19. Ordutegia: astearteetan, 19:00etatik 20:30era. Hizkuntza: gaztelania.

Euskal Herriko eraikin sinbolikoak

Irakaslea: Iñigo Bolinaga

Gerra arteko garaiko eta Espainiar Gerra Zibileko historialari aditua. Idatzi dituen laburpenak ondo ezagunak dira errepertorio historiografikoan. Azpimarratzekoak ditugu “Breve Historia del Fascismo”, “Breve historia de la Revolución Rusa”, “Breve historia de la Guerra Civil Española”, edo “Cuál fue el papel de los vascos en la Segunda Guerra Mundial”.

Ikastaroaren helburua hauxe da: gure ondareari bere balioa ematea, Euskal Herriko eraikin sinboliko eta/edo ezagunak aztergai harturik. Horretarako, eraikin bakoitza testuinguruan kokatuko da, bakoitza zer dela eta eraiki zen ikusiko da eta eraikinaren historia aztertuko da oro har. Ez ditugu ahaztuko ezaugarri artistikoak, baina bereziki historia arreta puntu nagusi dela.

Saio bakoitzean eraikin bat aztertuko dugu: Bizkaia Zubia, Leireko Monastegia, Loiolako Santutegia, etab. Eraikin asko hautaketa horretatik kanpo geratuko bagara ere, ebaluazio ona egiteko aukera izango dugu. Gure historia ezagutzeko bestelako bide ederra.

Egutegia: otsailak 19, 26; martxoak 4, 11, 18, 25, apirilak 1, 22, 29; eta maiatzak 6. Ordutegia: asteazkenetan, 17:00etatik 18:30era. Hizkuntza: gaztelania. 

Zergatik ez zioten Nobel saririk eman? Humanismoa Galdósen eleberrigintzan. Nazarín

Irakaslea: Juan Luís de la Cruz

Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Hispaniar Filologia, Filologia Erromanikoko eta Literaturaren Teoriako Saileko irakaslea. Amerikako Estatu Batuetako Nevadako Renoko University Studies Abroad Consortium-eko (U.S.A.C.) irakaslea. Deustuko Unibertsitateko Aisiako Ikaskuntzen Institutuko irakaslea eta poeta.

Europako hemeretzigarren mendeko eleberri Errealista/Naturalistaren ezaugarri orokorrak ikasiko ditugu. Benito Pérez Galdósen izaera biografikoa eta genio literarioa aztertuko ditugu. Bere konpromiso intelektualak, etikoak eta estetikoak, humanistak arerio boteretsuak ekarri zizkion. Nazarín eleberri harrigarria zabal eta oparo komentatuko dugu.

Egutegia: otsailak 19, 26; martxoak 4, 11, 18, 25, apirilak 1, 22, 29; eta maiatzak 6. Ordutegia: asteazkenetan, 19:00etatik 20:30era. Hizkuntza: gaztelania.

Bizitza Beatles-en aurretik. Jazzaren eta Bluesaren eragina gaur egun arteko herri musikan

Irakaslea: Nerea Alberdi

Nerea Alberdi biolin-jotzailea, konpositorea, orkestratzailea eta moldatzailea da. Ikus-entzuneko Komunikazioko lizentziatua da, “zinema eta bideo” adarrean, Musikako goi graduduna, biolinean espezializatua eta Musikako Konposizioko bi master ditu: zinema, telebista eta bideojokoetarakoa, Katarina Gurska Musikako Goi Eskolan; eta Berklee College of Music zentro ospetsuko “bikaintasun saria”. 

Nork ez du entzun Beatles-ei, Elvis Presley-ri edo Rolling Stones-ei buruz hitz egiten? Mundu osoan ospea duten artistak dira. Musika mundua gainditu eta XX. mendeko herri kulturaren benetako ikono izatera iritsi dira. Kritikak eta ikus-entzuleek goraipatu egiten dute haien lana, eragin ikaragarria izan baitute ondorengo artistengan. Baina, non aurkitu zuten inspirazioa artista bikain horiek? Zein beste sortzailerengan aurkitu zituzten beren lanaren gako izango zirenak? Egon liteke Louis Armstrong bezalako bat eragin horien artean? Zeintzuk dira beren lanaren eta errepresentatzen duten eszenaren benetako sustraiak? 

Ikastaroan zehar, Blues-aren, Jazz-aren eta espiritualen historia sozialean sakonduko dugu, XX. mendeko musikaren eta herri kulturaren inspirazio iturri gisa. Ikusiko dugu zein jatorri duten: esklabutza, pertsona haien soinuak, erreferenterik ezagunenak, bilakaeraren gakorik garrantzizkoenak, herentzia horren alderdi nagusiak, etab. Artista horien unibertsoan murgilduko gara, beren ezaugarri bereziez gozatzeko eta ikasteko zergatik diren joan den mendeko legaturik handienetariko bat.

Egutegia: otsailak 20, 27; martxoak 5, 12, 19, 26, apirilak 2, 23, 30; eta maiatzak 7. Ordutegia: ostegunetan, 17:00etatik 18:30era. Hizkuntza: gaztelania. 

Balioak eta kultura juridikoa

Irakaslea: Lorenzo Goikoetxea

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakaslea, Zuzenbideko doktorea. Abokatua da, eta Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuko kidea. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak antolatutako epaile eta magistratuentzako Euskal Zuzenbide Zibileko Espezializazio Diplomako tutorea eta irakaslea. Zuzenbidearen Euskal Akademiako Zuzendaritza Batzordeko kidea. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Bizkaiko Batzordeko burua.

Gizarte talde bat osatzen dutenen kultura juridikoa beren garapen mailaren eta beren demokraziaren kalitatearen erakusle dira. Behar-beharrezko osagarria da herritarren goitik beherako prestakuntzan. Gure eskubide, betebehar eta erantzukizunez jabetzeaz gain, gizarte erronkei maila indibidual eta talde mailan arrakastarako berme handiagoarekin aurre egiteko modua ematen digu. 

Programa horrek Zuzenbidearekin lotuta dauden gizarte egoera batzuei aurre egiteko ezagutzen zabalkundea, informazioa eta trebakuntza eskaintzen dizkie parte hartzaileei. Printzipioak eta balioak jorratuko ditugu, oro har, baina zuzenean eragiten diguten beste gai berezi batzuk ere jorratuko ditugu:. gatazkak konpontzeko erak, epaitegietatik pasatu beharrik izan gabe, oinordetza eskubideak, ezkontzako erregimen ekonomikoa edo online kontratazioa, besteak beste.

Egutegia: otsailak 20, 27; martxoak 5, 12, 19, 26, apirilak 2, 23, 30; eta maiatzak 7. Ordutegia: ostegunetan, 19:00etatik 20:30era. Hizkuntza: gaztelania.