Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kultur Aisia Unibertsitatean - Deusto

Bigarren lauhilekoa

2020/2021 ikasturteko programa. 2020/21  

Lehman-etik Covid-19ra, bi krisi globalen kontakizun ekonomikoa
Irakaslea: Manfred Nolte

Ekonomia Zientzietako doktorea. Deusto Business Schooleko irakaslea. Deustuko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluko kidea. Hainbat artikulu eta libururen autorea, batez ere, garapen ekonomikoarekin lotutako gaien inguruan. Hizlaria, zutabegilea eta blogaria.

2008an hasi zen mundu mailako finantza krisia eta planetako herrialde guztietan ondorio latzak utzi ditu. Orduko egoeraren hondamendi ekonomiko eta sozialetatik suspertzen hasi berritan, munduak birus batek eragindako pandemia bati egin behar izan dio aurre, milurtekoko bigarren krisialdi ekonomikoa ekarri duenari.
Ikastaroan aztertuko dira Wall Street-en krisia eragin zuten arrazoiak, susperraldia, atzeraldi ikaragarri berriaren eztanda, ekonomiaren egungo egoera orokorra eta tokikoa, eta epe labur eta ertainera begira zer etorkizun antzematen den. Gizarte ekonomiari buruzko ikastaroa, gure historiaren 12 urteko epean, etorkizuneko belaunaldien oroimenean geratuko dena.

  • Astelehenetan, 17:00etatik 18:30era.
  • Egutegia: otsailaren 15a eta 22a; martxoaren 1a, 8a, 15a eta 22a; apirilaren 12a, 19a eta 26a; eta maiatzaren 3a.

Norbanako postmodernoaren kezkak
Irakaslea: Jon Joseba Leonardo

Deustuko Unibertsitateko Soziologiako doktorea eta irakasle katedradun emeritua. Fulbright Scholarship izan da Santa Cruzen dagoen Kaliforniako Unibertsitatean eta irakasle gonbidatua Indianako Unibertsitatean. Lurraldeko adierazle sistemetan eta lurralde plangintzan aditua da. Argitalpen ugariren autorea da. 2017ra arte, Bilboko Auzoen Hiri Behatokiko zuzendaria izan da Bilboko Udalaren enkarguz.

Gaur egungo gizartearen aldaketarik garrantzizkoenak errepasatuko dira, egungo kulturarekin lotuta sortzen ari diren joerak azpimarratuz. Ikastaroak egungo bizimoduan aldaketen ezaugarriak jorratu dituzten autoreen ekarpenak jasoko ditu. Postmodernitatearen esanahia aztertuko dugu eta zeintzuk diren sortzen ari diren joerak, autorerik adierazgarrienen eskutik: Zygmunt Bauman, Giles Lipovetsky, Slavoj Zizek… Haiek erakutsiko dizkigute norbanako modernoaren larritasunak eta obsesioak, erreferentzia erlijiosoen galerak, indibidualismoa areagotzeak eta egungo kontsumo gizartearen erakarpenak markatu duen munduan.

  • Astelehenetan, 19:00etatik 20:30era.

Korrespondentziak. Historiarako leiho bat musikaren bitartez

Irakaslea: Iñaki Moreno

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako doktorea (Deustu). Deustuko Unibertsitateko Abesbatzako (1999-2018) eta Orkestrako (2012-2017) eta Areetako Ondarreta Abesbatzako zuzendaria da. Bilboko Koral Elkarteko zuzendari ohia (2006-2009). Filosofia, Etika eta Balioetako irakaslea Colegio Vizcaya ikastetxean.

Artelan batez gozatzeak era askotara aberastu dezake gure bizitza. Modu horietako bat da sinbolikoki jaio zen garaiaren bihotza erakustea. Sormen artistikoak garai jakin baten emaitza dira eta lan bakoitzean pentsamenduaren, kulturaren, politikaren, erlijioaren, sentimenduen eta garaiko bizimoduen hariak elkarlortzen dira. Ikastaro honetan, historiako une batzuk korrituko ditugu Antzinarotik Aro Garaikidera bitartean esanguratsuak izan diren musika lan jakin batzuen zentzuzko bilbeen analisiaren bitartez
Hona hemen emango ditugun urrats batzuk: ideal greko klasikoak gauzatzea himno apolineoetan; Bizantzioko distira eliz kantuetan; Erdi Aroaren bi aurpegiak, bi emakume bikainek maite izan zuten musikaren bitartez: Hildegard von Bingen eta Akitaniako Leonor; Errenazimentuko Europaren aldaketa polifoniako sorkuntza handien bidez; iraultzaren garra Beethovenen musikan, etab. Edertasunez beteko bidea, aldi berean garai historikoak eta maisulan batzuen zentzua hobeto ulertzen lagunduko diguna.

  • Astearteetan, 17:00etatik 18:30era.
  • Egutegia: otsailaren 16a eta 23a; martxoaren 2a, 9a, 16a eta 23a; apirilaren 13a, 20a eta 27a; eta maiatzaren 4a.

Gizaki guztiak dira hilkorrak: heriotzaren ikuspegiak

Irakaslea: Iñigo Ongay

Deustuko Unibertsitateko Filosofiako lizentziatua eta Oviedoko Unibertsitateko Filosofiako doktorea. Filosofiako irakaslea da Bilboko American Schoolen eta Gustavo Bueno Fundazioko Filosofiako ikertzailea. Irakasle gonbidatua izan da Espainia, Asia, Latinoamerika eta AEBko unibertsitate askotan. Gainera, Estatuko eta nazioarte mailako aldizkari akademikoetan argitaratutako lan ugariren autorea da. Interes akademiko ugari ditu, gai eta diziplinetan, baina aparteko arreta jarria du zientziaren eta erlijioaren filosofian eta filosofiaren historian.

Ikastaroak Filosofiaren Historia osoan eta pentsamendu zientifiko eta literarioan behin eta berriro ageri den gai bat jorratuko du: heriotzaren ideia. Diziplina aldetik ikuspegi zabala erabiliz eta zabalkunderik handienerakoa erabiliz (kontzeptuen zorroztasuna alde batera utzi gabe), gaiaren konplexutasunera hurbilduko gara askotariko ikuspegitik eta inguru historiko eta geografiko askotatik (antzinaroa, erdi aroa, aro modernoa eta garaikidea). Ibilbide horretan, etnografiatik artearen eta literaturaren historiara pasatuko gara, filosofia eta zientzia biologikoak, pentsamendu politikoa eta psikologia ahaztu gabe.

  • Astearteetan, 19:00etatik 20:30era.

Ideologia totalitarioak eta haien bilakaera gerra arteko garaian eta espainiar gerra zibilean
Irakaslea: Iñigo Bolinaga

Historialaria eta idazlea. Ikasketa Aurreratuen Diploma eta ikertzeko gaitasuna Historian. Kazetaritzako Masterra. Euskal Gaietako Unibertsitateko Aditua. Artikulu ugariren eta Historiako bederatzi libururen autorea.

Ikastaroak totalitarismo, faxismo eta komunismo terminoak definitu eta horietan sakondu nahi du, herri mailan erabiliak izan arren, oso ezezagunak direlako. Ideia bakoitzaren definizioa eman ondoren, batzuk eta besteak bereizten saiatuko gara, berriro ez nahasteko. Totalitariotzat edo totalitarismotik hurbilekotzat jo izan diren korronte ideologikoak –funtsean faxismoa eta komunismoa, azken hau marxismo-leninismo gisa ulerturik- zehatz-mehatz analizatu eta ideologia horien adarrak zeintzuk diren azalduko dira.
Lehenengo planteamendu “tipologiko” horren ondoren, jatorria aztertuko dugu, ez zehazki –lehenengo zatian jarraian ikusita egongo baita-, baizik eta garaile ateratako aldeen garapena eta bilakaera eta totalitarismotzat hartuak izan diren ibilbideak XX. mendeko 30eko hamarkadan: Alemania, Italia eta Sobietar Batasuneko kasuak.
Ikastaroari amaiera emateko, mugimendu horien bilakaera herrialde batean ikusiko da, Espainian, ideologien benetako laborategi izan zena Bigarren Errepublika eta Gerra Zibilaren garaian, eta falangismoa, jonsismoa, estalinismoa edo trotskismoa bezalako mugimenduen garapenean eta definizioetan sakonduko da, alderdi eta talde esanguratsuenen ikerketan sakonduta. Espainiar anarkismoa ere aipatuko da.

  • Asteazkenetan, 17:00etatik 18:30era.
  • Egutegia: otsailaren 17a eta 24a; martxoaren 3a, 10a, 17a eta 24a; apirilaren 14a, 21a eta 28a; eta maiatzaren 5a.

Cela eta haren Pascual Duarte
Irakaslea: Juan Luis De la Cruz

Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Hispaniar Filologia, Filologia Erromanikoa eta Literaturaren Teoriako Saileko irakaslea. Amerikako Estatu Batuetako Reno, Nevadako University Studies Abroad Consortium-eko (U.S.A.C.) irakaslea. Deustuko Unibertsitateko Aisiako Ikaskuntzen Institutuko irakaslea. Poeta.

Espainiar Gerra Zibila amaitu berritan, Camilo José Celak eleberri harrigarri bat argitaratu zuen: La Familia de Pascual Duarte (Paskual Duarteren sendia) (1942). Gerra ondorengo egoera larri baino larriagoan, eleberri bitxi, bikain eta anbiguoa argitaratu zuen. Autorearen hasiberri izaeraren inperfekzioak gorabehera, maisulan txikia da, zalantzarik gabe. Ikastaroan zehar, mugimendu filosofiko zirraragarri batez hitz egingo dugu: Existentzialismo modernoaz. Horren oinordeko da Pascual eta haren familia; ibilbide historiko bat egingo dugu Frankismoan zehar; ahalik eta objektibotasun handienetik hurbilduko gara Camilo José Celaren nortasun polemiko sakonera; eta oparotasunez eta bertigoz komentatuko dugu bitxi literario kezkagarri hori: La Familia de Pascual Duarte.

  • Asteazkenetan, 19:00etatik 20:30era.

Arkitektura modernoaren giltzak
Irakaslea: Soledad Pérez

Madrileko Unibertsitate Complusenseko Artearen Historiako lizentziatua; bertan eginak ditu Arte Garaikideari buruzko graduondoko ikasketak ere. 2001etik dihardu Aisiako Ikaskuntzen Institutuan laguntzen. Gehien jorratu dituen irakaskuntza eta ikerketa arloak hauek izan dira: zinemaren eta arkitekturaren historia eta XX. mendearen hasierako abangoardia artistikoak.

XIX. mendearen amaieran arkitekturaren mundua irauliko zuten eta modernitatera bideratuko zuten mugimenduak abiapuntu harturik, ibilbide historiko bat egitea proposatzen dugu gaur egunera iritsi arte. Arkitektura garai historiko izugarri aldakorra kontuan harturik aztertuko dugu eta gizarteak planteatu dizkion eskaerei zer-nolako erantzunak eman dizkion behatuko dugu.
Ibilbide arkitektoniko horretan, gidari ezin hobeak izango ditugu: Antoni Gaudí, Frank Lloyd Wright, Le Corbusier, Walter Gropius, Mies van der Rohe, Alvar Aalto, Frank Gehry, Zaha Hadid eta Norman Foster, beste askoren artean.
Ingururik hurbilenari aparteko arreta eskainiko diogu: Bilboren hiri eraldaketa aztertuko dugu, arkitekturak berrikuntza ekonomiko, sozial eta kulturalaren eragile den aldetik jokatzen duen paperaren begien bistako adibide gisa.

  • Ostegunetan, 17:00etatik 18:30era
  • Egutegia: otsailaren 18a eta 25a; martxoaren 4a, 11, 18a eta 25a; apirilaren 15a, 22a eta 29a; eta maiatzaren 6a.

Antropologia hasiberrientzat

Irakaslea: Andrea Ruiz

Deustuko Unibertsitateko Antropologiako doktorea, Mexikoko Universidad Iberoamericanako Gizarte Antropologiako maistra eta DUko Gizarte eta Kultur Antropologiako eta Zuzenbideko lizentziatua. Gaur egun, hainbat unibertsitatetako irakaskuntza (Bizkaiko UNED, Deustuko Unibertsitatea, eta Comillaseko Unibertsitatea) eta aholkularitza, ikerketa eta administrazio publikoetarako eta hirugarren sektorerako gaur egungo aniztasun eta migrazioei buruzko prestakuntza bateratzen ditu.

Ikastaroaren bidez, Antropologiara hurbilduko gara, planteatzen dituen garapen, galdera eta kezkak kontuan hartuta. Diziplinaren kontzeptu eta eztabaida nagusietatik abiatuko gara, eratu duten arlo handiak jorratzeko: ahaidetasuna eta generoa, sistema politikoak, boterea eta desberdintasuna, sinesmen sisteman eta erlijioak, sistema sinbolikoak, etab. Etnografiak lagunduko digu “bestearen” esperientzian zer dagoen komunean ikusten, hau da, zerk lotzen gaituen bestearekin isilean eta singulartasun menperaezinetik harantzago.

  • Ostegunetan, 19:00etatik 20:30era

Euskaraz: Kontatu eta kantatu. Ahozko euskal literaturara hurbiltzea
Irakaslea: Jabier Kaltzakorta

Deustuko Unibertsitateko Euskal Filologiako lizentziatua eta doktorea, Euskaltzaindiako kidea. Ahozko euskal literaturan espezializatua.

Ikastaroak kantu narratibo edo euskal baladetara hurbiltzea proposatzen du. Zeintzuk dira euskal balada garrantzitsuenak? Zer ezaugarri dituzte euskal baladek? Noiztik jaso dira euskal baladak? Nortzuk dira biltzaile nagusiak? Zer narrazio genero daude euskal munduan baladez gain? Zer dira itsuaurreko erromantzeak (littérature de colportage) edo balada arruntak? Zer alde dago balada arrunten eta balada historikoen artean? Ikastaroan euskal balada garrantzitsuenen testuak eta balada horien inguruko ikerketak eskainiko ditugu.

Euskaraz: Zinemarako musika. Isileko eragina
Irakaslea: Nerea Alberdi

Biolinista, konpositorea, musika konpontzailea eta orkestratzailea. Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaduna eta Berklee College of Music-eko Zinema eta Telebistarako Musika Konposizioko masterra. Gaur egun, musika konposatzen dihardu lanbidez, baita ikus-entzunezko hedabideetako orkestrazioan ere.

Musika kultua eta herri musika, luxuzko orkestra sinfonikoak, ganberako ensemble intimoak, jazz bandak, rockeko izarrak, musika elektronikoa, hip hop-a. Zinemarako musikak genero-espektro eta musika joera ugari jaso ditu barruan eta denek elikatu dute gaur egungo musikaren historia; eta kontzerturako musikaren oso bestelako ikuspegitik egin dute.
Zer da musika irudiarekin fusionatzen denean? Zer eragin sortzen ditu ikus-entzulearengan? Zein neurritan eragiten edo aldatzen du musikak filmaren esanahia? Ikastaro hau zinemarako musikara hurbilduko da, diziplina magiko eta berezi batera; bere burua asmatu beharra izan duen diziplina bat da, filmen eta beren kontaketa beharren menera makurtuta.
Historian zehar izan diren joerak ikusiko dira, zinema mutuko cue sheet posterromantikoetatik gaur egungo zinemako musika elektroniko atmosferikora, Hollywoodeko sinfonismo klasiko edo noir filmen jazzerako musikatik pasatuta. Diziplina berezi hori definitzen duten alderdiak sakonduko dira eta soinu banda bat analizatzen ikasiko dugu, egitura, motibo musikalak, jatorria, aplikazioa, jarrera eta irudiarekin duen lotura kontuan hartuta.