Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kultur Aisia Unibertsitatean - Deusto (2019-2020)

Lehen seihilekoko ikastaroak

2019/20 ikasturteko programa. 2020/21 ikasturteari buruzko informazioa laster

Emakumea espainiar Urrezko Mendeko antzerkian

Irakaslea: David Barbero

Kazetaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea. Kazetaritzan genero guztiak jorratu baditu ere, arreta handiagoa eskaini dio kulturari. Idazle lanean, antzerkia eta eleberria jorratu ditu, batez ere. Irakasle lanetako gai nagusiak komunikazioa eta arte eszenikoak izan dira. 

Ikastaro honetan, emakumeen presentzia eta jarduna aztertuko da, antzerki munduko arloetan XVII. mendean zehar; emakumeen lanaren garrantzia azpimarratuko da, ahaztuta geratu bada ere. Emakume aktoreen artean, Jeronima de Burgos, La Calderona, La Baltasara eta Jusepa Vacaren bizitzak jorratuko dira. 

Produkzio eszenikoan, María de Navasi eta Manuela Escamillari erreparatuko zaie bereziki. Garai hartako emakume idazleen artean, Ana Caroren, María de Zallasen, Ángela de Acevedoren eta Sor Juana Inés de la Cruzen testuak aztertuko dira. Horrekin batera, emakumeen egoeraren eta arazoen trataera aztertuko da gizonezko antzerki idazleen artean: Lope de Vega, Calderón de la Barca edo Tirso de Molinaren kasuan. Azalpen teorikoen lagungarri, antzerki lanen antzezpenetako irudiak erabiliko dira.

Egutegia: urriak 14, 21, 28; azaroak 4, 11, 18, 25; abenduak 2, 9, 16. Ordutegia: astelehenetan, 17:00etatik 18:30era. Hizkuntza: gaztelania.

Zelan konpondu gure eguneroko gatazkak: teknikak eta jarraibideak

Irakaslea: Lucía Gorbeña

Geuz-Gatazkak Eraldatzeko Unibertsitateko Ikastegiko zuzendaria, legelaria eta bitartekaria. Gatazken konponbidean eta bakearen kulturan aditua. Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Argitalpen asko eta asko egin ditu gaiaren inguruan.

Denok bizi ditugu gatazkak gure bizitzan: senideekin, lagunekin, auzokideekin, etab.Gatazkak saihestezinak dira eta giza izaerari berezko zaizkio. Batzuetan, adituezinek oso ondorio kaltegarriak izan ditzakete: pertsonen arteko harremanak hautsi daitezke, denbora alferrik galdu, estresa edo kostu ekonomikoak ere gerta daitezke. Hala ere, gatazkek alde positiboagoa ere izan dezakete: lagundu egin diezagukete gure bizitzan aldaketa garrantzitsuak egiten, beste batzuekin harremanak sendotzen eta pertsona moduan hazten.

Ikastaro honek lagunduko digu beste batzuekin ditugun eguneroko gatazkak hobeto ulertzen, arrazoiak eta dinamikak zeintzuk diren ikusten. Gainera, ikastaroan, pertsonen arteko gatazkak modu eraikitzaileagoan eta baketsuan, elkarrizketaren eta negoziazioaren bitartez konpontzen laguntzeko ezinbesteko trebetasunak eta teknikak identifikatu eta praktikan jarriko dira.

Egutegia: urriak 14, 21, 28; azaroak 4, 11, 18, 25; abenduak 2, 9, 16. Ordutegia: astelehenetan, 19:00etatik 20:30era. Hizkuntza: gaztelania.

Stephen King eta iparramerikar kultura

Irakaslea: Aitor Ibarrola

Hizkuntza Modernoen eta Euskal Ikaskuntzen Saileko irakasle titularra. Gradu horretan, kulturaniztasunari eta aniztasunaren kudeaketari, itzulpengintzari, idazketa akademikoari eta literatura zinera egokitzeari buruzko irakasgaiak eskaintzen ditu. Iparramerikako Ikasketetan eta Kultura azterbideetan aditua da.

Ikastaroan, Stephen King-en eleberri batzuek eta lan horien zinemarako egokitzapenak aztertuko ditugu. Gure arretagunea Maineko autoreak gizarte iparramerikarrari egiten dizkion kritikak izango dira. Fikziozko izuzko autoreen artean sartu dute ia beti. Hori dela eta, adituek ez diote maiz erreparatu King-en lanaren zati handi batek duen kritikotasunari, inolako zalantzarik gabe. Azterketa egiteko, literatur kritikak, psikologiak eta soziologiak ematen dizkiguten tresnak erabiliko ditugu. Aparteko arreta eskainiko zaizkie eleberrietan ordezkatuta ageri diren gizarte taldeei, eta King-ek zer-nolako arazoak eta disfuntzioak planteatzen dituen eleberrietan argitzen saiatuko gara.

Ikastaroaren funtsezko helburua hau da: parte hartzaileek gozatzea eta ulertzea iparramerikar autore ospetsu horrek azken hamarkadetan idatzi dituen lanik txalotuenekin.

Egutegia: urriak 15, 22, 29; azaroak 5, 12, 19, 26; abenduak 3, 10, 17. Ordutegia: astearteetan, 17:00etatik 18:30era. Hizkuntza: gaztelania.

Karlismoa, fenomeno bakarra historia unibertsalean

Irakaslea: Carlos Yuste

Geografia eta Historiako lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Radio Nacional de Españako zabalkundeko “Historias de la Medicina” saio laburraren ekoizlekide eta aurkezlea, eta “Eso no estaba en mi libro de historia de la medicina” liburuaren autorekidea. DeustoBideko programetako irakasle lanetan laguntzen du, historiarekin lotutako gaietan. 

XIX. mendearen hasieran sortu zen Karlismoa, Fernando VII.a erregearen anaiaren jarraitzaileek. On Carlos erregegaiak oraindik ere bere aldekoak ditu, ia berrehun urte igaro eta dekadentzia ukaezina bada ere. Gutxik irudikatuko zuten orduan zein luze iraungo zuen mugimenduak. 

Ikastaroan, jatorrizko xehetasunetara hurbilduko gara, lehenengo gerra karlista ekarriko zuen errege-oinordetzaren gatazkaren aurretik. Gerrari aparteko arreta eskainiko diogu: zer bilakaera izan zuen gure inguru geografiko hurbilean, eta gerra luze horrek zer ondorio izan zituen Espainiako historian eta karlisten aldekoen artean.

Ondoren, beste geldialdi bat egingo dugu bere estatu eredua inposatzeko bigarren saioan, Saboyako Amadeoren monarkia konstituzionaleko proiektuari kontrajarririk, lehenengo errepublika saioa eta Alfontso erregeak berrezarri zuen erregimena. XX. mendean izan duen bilakaera ere aztertuko dugu: zein jarrera izan zuen Bigarren Errepublikan eta 1936ko uztailean porrot egin zuen estatu-kolpean eta ondorengo gerran zein paper jokatu zuen. Erregimen frankistarekin izan zituen harremanak aztertuko ditugu, Mugimenduan sartzea, diktadurako politiken eta dinamiken barruan izan zuen pisua eta Mugimenduko beste indar batzuekin izan zituen iskanbilak.

Ondorengo bilakaera ere aztertuko dugu, barne eztabaidak eta zatiketak, zalantzarik gabe, historia unibertsaleko fenomeno hori hobeto ezagutzeko eta ulertzeko.

Egutegia: urriak 15, 22, 29; azaroak 5, 12, 19, 26; abenduak 3, 10, 17. Ordutegia: astearteetan, 19:00etatik 20:30era. Hizkuntza: gaztelania. 

Modernotasun eta klasikotasun ordenara itzultzea Giacometti, Balthus eta Morandiren lanetan

Irakaslea: Ricardo Aldama

Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako lizentziatua da, Pintura espezialitatean. Artearen Historian bi ohorezko matrikula eta hainbat sari jasoa da. Irakaskuntzarako Gaitasun Ikastaroa (IGI) egina. Pintorea da; museo eta erakusketa-aretoetan erakusten du. Irakaskuntzan ere badihardu, solasaldiak eta hitzaldiak eskaintzen erakundeei eta taldeei. “ARALDI” Elkartearen Pintura lantegiko irakaslea da Plentzian, eta Arteko irakaslea Algortako Adi Espazioan. 2000tik hona Deustuko Unibertsitateko Aisiako Ikaskuntzen Institutuan dihardu Arte irakasle lanetan.

Alberto Giacometti suitzarrak Kubismoaren eta Surrealismoaren eraginak biltzen ditu, eskultura arkaikotik Tintorettoren burura. XX. mendeko 40ko hamarkadatik, Bretoni kontra eginez, galdera honetaz arduratu zen: zer da burua? Bere irudi filiforme bereizgarriak hau esanarazi zioten Sartreri: “Irudia, izatearen eta ezerezaren artean”.

“Balthus pintoreari buruz ia ez dakigu ezer. Orain, ikus ditzagun bere lanak”. Hala aurkezten zen Klossowski di Rola pintore poloniar-frantses eta kosmopolitaren lana. Rilke eta Bonnard izan zituen aita pontekoak. Figura berreskuratu zuen, margo teknika fin eta dotoreaz baliatu eta, aldi berean, lilura eta aztoramena sorrarazi zuten katuen eta nesken erlatu bat. Beti konposizioko joko piktorikoa zuela, margolanen tradiziorik onenean sustraitua.

Bolognako Morandi margolariaren biografia laburra da, behintzat, gertakari deigarriei dagokienez. Aparteko mundu bat da, murriztuagoa, esanahi Metafisikokoa. Pintura gelditua, beste garai batekoa. Objektu xumeekiko itxurazko borroka horrek egiten du margolanaren benetako gaia aurkitzea. Espazioa eta denbora…Eta gai piktorikoa. Morandiren grisen gama kolosala da. Bariazioetan, formak eta koloreak kokatzen, etxeko gauzetan aurkitzen du orokorra izan daitekeena. “Ez dago ikusten duguna baino gauza abstraktuagorik”.

Egutegia: urriak 16, 23, 30; azaroak 6, 13, 20, 27; abenduak 4, 11, 18.Ordutegia: asteazkenetan, 17:00etatik 18:30era. Hizkuntza: gaztelania.

Antzerki musikala Frantziako Iraultzatik XX. mendera

Irakaslea: Margarita Lorenzo de Reizabal

Orkestra zuzendaria, konpositorea, piano-jotzailea, ikertzailea eta irakaslea. Medikuntza eta Kirurjiako lizentziatua da, Psikodidaktikako masterra eta Hezkuntzako ikerkuntza eta diagnosi metodoetako doktorea (EHU). MusiQhE europar agentziako kalitatearen ikuskatzailea, Europan musikako programak eta goi mailako erakundeak ziurtatzekoa. “Análisis Musical”-en (Boileau, Bartzelona, 2004) eta “En el podio: manual de dirección de orquesta”-ren autorea (Boileau, Bartzelona, 2010). MUSIKENEko irakaslea 2007tik. Hizlaria eta ohiko laguntzailea Musika hezkuntzako nazioarteko biltzarretan.
 
Ikastaro honetan antzerki musikalaren bilakaera aurkeztuko da era kronologikoan, Frantziako Iraultzaren garai asaldatutik, gizarte maila heterogeneoko entzulegoak antzerki musikalean bestelako gizarte errealitate bat taularatzea eskatzen duenetik, musikaletara, Broadwayko antzokietatik hasi eta joan-etorriko ibilbidea eginez Estatu Batuetatik Europara. Horrekin lotzen da abangoardiekin sartutako opera kontzeptu berria, eta XXI. mendearen hasierara arte musika eszena irauli duena. 

Ikastaro hori generoetan zeharreko bidaia zirraragarria da: tragédie-lyrique delakoa, opera komikoa, opera handia, opereta, zartzuela edo genero txikia, saineteak eta errebistak (Espainian eta Latinoamerikan), vaudeville-a, music-hall-a, ganberako opera, antzerki musikal espresionista, Broadwayko musikala eta, bestelako berezitasunez bada ere, zinemarako musika.

Jorratuko diren generoetako bakoitzeko lanik paradigmatikoenetariko batzuetara hurbilduko gara: ariak, duoak, abesbatzak, kantu enblematikoak, erritmoak, dantza, libretoak, eszenografia.Horiek dira jorratuko diren elementuetariko batzuk, eta ondoren ageri diren lanak gogoan harturik: La gazza ladra (Rossini), Carmen (Bizet), Lohengrin (Wagner), Wozzeck (Berg), Peter Grimes (Britten), Cabaret (Kander), West Side Story (Bernstein) edo Operako mamua (Andrew Lloyd Webber), beste lan batzuek artean.

Egutegia: urriak 16, 23, 30; azaroak 6, 13, 20, 27; abenduak 4, 11, 18. Ordutegia: asteazkenetan, 19:00etatik 20:30era. Hizkuntza: gaztelania. 

Erraldoien bizkarrean: arazo filosofikoak gaur egungo zientzietan

Irakaslea: Iñigo Ongay

Deustuko Unibertsitateko Filosofiako lizentziatua, karrera amaierako Sari Nazionaletako aipamen berezia (2001), eta Oviedoko Unibertsitateko Filosofiako doktorea eta Doktoregoko aparteko sariduna. Estatuko eta atzerriko hainbat erakundetako irakasle izan da. Zientziaren eta erlijioaren filosofiako zenbait ekarpenen autorea. 

Ikastaroaren xedea da hautatutako hamar arazo filosofiko korapilatsuenen eta, aldi berean, liluragarrienen eta nahasienen analisiaren ildo nagusiak eskaintzea, zientzia garaikidearen garapenean. Ildo horretatik, eta zorroztasun akademikoari kalterik egin gabe, ahalik eta azalpenik argienak eta zabalkunde mailakoenak eskainiko dira: espazioaren eta denboraren izaera ontologikoa, ezagutzaren aukera epistemologikoa eta horren aurreko ignorabimus-a kaosaren teoria deterministan, Neuropsikologia arloan zertan den adimenaren eta garunaren arteko bereizketa, altruismoaren papera garapen biologikoaren teoriaren barruan, egungo biomedikuntza arloko ikerketek sortu dituzten arazo etikoak, edo giza izaeraren birdefinizioa, primatologiaren garapenaren eta paleoantropologiaren argitan. 

Egutegia: urriak 17, 24, 31; azaroak 7, 14, 21, 28; abenduak 5, 12, 19. Ordutegia: ostegunetan, 17:00etatik 18:30era. Hizkuntza: gaztelania. 

Musika Beltza eta kontinenteen arteko bidaia

Irakaslea: Jesús Ahedo

Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako lizentziatua. Kalao Panafrican Creations (Bilbao 2005-2017) proiektuaren sortzailea. Afrikako egungo sorkuntzaren inguruko 50 erakusketa baino gehiagotan komisario izan da eta gaiaren inguruan hainbat dokumental egina ere bada. Dakarreko azken bost bienaletako parte hartzailea dugu. Hizlari gonbidatua izan da Arteak gozatu programako “Making Africa erakusketarako sarrera” moduluan, Guggenheim Bilbao (2016).
 
Ikastaro honetan afrikako musikaren iturrietara bidaiatzea planeatzen da, baita musika horren bilakaera historikoa egitea ere kulturgune nagusietan. Ikus-entzunezko euskarrien bidez, musika-tresna desberdinak eta aldagaiak aztertuko ditugu. Musika tradizionalaren funtzionaltasun magiko eta erlijiosoaz mintzatuko gara eta zein bilakaera izan duen XX. mendean herri musikara.
XVI. mendearen hasieran, esklabuak Ameriketara helduta, Afrikako musikek mestizajeko ibilbide bati eman zioten hasiera. Bide horrek oraindik ere jarraitzen du. 

Musika sorkuntzako zentro nagusiak bisitatuko ditugu, bai kontinentean (Brasil, Argentina, Kolonbia, Peru, etab.), baita Caribeko irletan (Kuba, Jamaika, etab.) ere. Gure ibilbidean, Mississippi ibaiaren deltara helduko gara, bertan sortu baitziren Gospela, Blues-a eta Jazz-a. Bigarren Mundu Gerrarekin, Jazzak Europara egin zuen jauzi eta historian izan den eraginik handieneko musiketako bat izatera iritsi da.

Egutegia: urriak 17, 24, 31; azaroak 7, 14, 21, 28; abenduak 5, 12, 19. Ordutegia: ostegunetan, 19:00etatik 20:30era. Hizkuntza: gaztelania.