Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kultur Aisia Unibertsitatean - Deusto

Lehenengo lauhilekoa

2020/2021 ikasturteko programa. 2020/21

India gaur egungo munduan. Buztinezko hankadun erraldoia?
Irakaslea: Dominic Wyatt

Gizarte Zientzien Fakultateko irakaslea, Historiako Graduan irakasten du, baita graduondokoan ere, India eta Europar Batasunaren arteko harremanei buruz. Garapenerako lankidetza gaietako aholkularia, 25 urte baino gehiagoko esperientzia duena Asia, Latinoamerika eta Afrikako hainbat herrialdetan.

Ikastaroak gaur egungo Indiaren ikuspegi bat eskaini nahi du, hango historia eta kulturaren bidez. Independentziaren aldeko borrokatik hasita –Gandhiren indarkeriarik eza, britaniar kolonia ohia India eta Pakistan herrialdeetan banatuta-, 1.000 milioi biztanle baino gehiagoko erraldoi hau ulertzeko oinarriak jarri nahi dira. Ikastaroak herrialdea markatu duten hainbat puntu jorratuko ditu: borroka politikoak; azken urteotan India gora bidean doan ekonomia bihurtu duen hazkunde arina; kasten banaketaren mendeetako gaitza, gizartea desitxuratzen jarraitzen duena; eta emakumeen egoera gaitza. Baina milaka urteetako kulturan ere murgilduko da, literaturan, musikan eta zineman, herrialde liluragarri horren ikuspegi osoa eskaintzeko eta aurrera begira gaur egun dituen erronken berri izateko.

  • Astelehenetan, 17:00etatik 18:30era.
  • Egutegia: urriaren 19a eta 26a; azaroaren 2a, 9a, 23a eta 30a; abenduaren 14a; urtarrilaren 11 eta 18a.
     
Bestelako argazkilaritza baten begiradak: XX. mendea fotokazetaritzaren, publizitatearen eta artearen maisuen ikuspegitik
Irakaslea: Marcos García-Ergüin

Arte Ederretan lizentziaduna, ikus-entzunezko espezialitatean, eta Gizarte Komunikazioko doktorea. Publizitatean eta Euskal Herriko hainbat hedabidetan egin du lan eta lan artistikoen proiektu ugaritan hartu du parte. SCMSren (Social Cinema & Media Studies) partaide da. Bideo-jokoen garapeneko eta Modaren diseinuko estatuko lehenengo graduetan hartu du parte, ikus-entzunezkoen arloa koordinatzen; eta gaur egun ikertzen dihardu nazioarte mailan.

Ikastaro honek XX. mendeko irudi ikonikoak aztertu nahi ditu, zein testuingurutan hartuak izan ziren kontuan hartuta, argazkilaritzan izan diren aurrerakuntza teknikoak konparatzeko, testuinguru soziala eta artistikoa aztertzeko, eta, batez ere, kazetaritza aldizkari espezializatuen bidez ulertzeko era berri baterako bidea urratu zuten tresnak ulertzeko. Izan ere, tresna horiek erretratatu zituzten mende osoko gertakariak. Horrekin batera, publizitate eta modaren diseinu arloko praktikarekin eta beste irudi mota batzuekin konparatuko da. Irudi pentsatuagoak eta artifizialagoak –erabat bestelakoak-, dira, publizitateak eta modaren diseinuko aldizkariek sustatuak.
Argazkilaritzako maisu handien karrera miatzeko aukera izango dugu, erabiltzen zuten prozedura ulertzeko, lan egiteko modua eta irudiak pentsatzekoa, eta praktika artistikoaren, fotokazetaritzaren eta modaren bidez hurbilduko gara haien lanetara, gehienek diziplina horietan guztietan lan egin baitzuten, era askotako irudiak sortzen.

  • Astelehenetan, 19:00etatik 20:30era.

Musikaren koloreak

Irakaslea: Mercedes Albaina. PL

Aisia eta Giza Garapeneko doktorea, Musikako goi tituluduna eta Psikologiako lizentziatua da. Entzumen Hezkuntzako irakasle titularra da Musikenen eta Aisiazko Ikaskuntzen Institutuan ere laguntzen du 1996tik hainbat programatan. Musikaren zabalkundean laguntzen du hitzaldien, idatzien eta proiektu didaktikoen bidez, orkestrek eta fundazioek eskatuta. La galería de Radio Euskadi saioan laguntzen du helburu berarekin, “Los colores de la música” atalean.

Musika melodia, harmonia, diseinu erritmiko, testura, tinbre, tonalitate eta askotariko formek osatzen dute. Horrek eragiten du era bizi, nostalgiko, kartsu, samur, indartsu edo poetikoan hautematea.
Ikastaro honen bidez, musika errepertorio erakargarri eta koloretsu bat ezagutzeko gonbidapena egiten da; tresnen tinbre guztiek dute beren tokia, konposizio bakoitza sortu zen garaiak eta bakoitzaren genero musikalak. Musikaren lengoaia hobeto ulertzeko, edozein musikazalek, nahiz eta musikaz ez jakin, eskura dituen baliabideak erabiliko ditugu.
Ezinbestekotzat jotzen diren piezak entzungo ditugu eta bakanak, gutxiagotan programatu edo editatu arren, balio estetiko gutxiago ez dutenak. Horien bidez hurbilduko gara sortzaileengana, gure soinuen paisaia musikaren kolorez bete zutenengana.

  • Astearteetan, 17:00etatik 18:30era.
  • Egutegia: urriaren 20a eta 27a; azaroaren 3a, 10a, 17a eta 24a; abenduaren 1a eta15a; urtarrilaren 12a eta 19a.
     
Ibilbidea Espainiako historian
Irakaslea: Carlos Aitor Yuste

Geografia eta Historian lizentziatua. Historia Garaikidean eta egungoan espezializatua. Irakaslea da Deustuko Unibertsitateko DeustoBideren programetan eta UNEDen ‘Senior’ izenekoetan. Radio Nacional de Españako zabalkundeko “Historias de la Medicina” saio laburraren ekoizlekidea eta aurkezlea da. ‘Eso no estaba en mi libro de historia de la medicina’ liburuaren autorekidea eta ‘La conjura de los libros’ eleberriaren autorea.

Ikastaroak gaur egun Espainia izeneko estatu moderno hau kokatuta dagoen lurralde zahar horren historiara hurbildu nahi du ikaslea. Hurbilketa azalekoa baina zorrotza izango da, gizakia lehenengoz agertu zenetik gaur egunera: emakumeei buruzko historia txikiak, garaikideek miretsi zituzten maisulanak eta gaur egun ere miresten ditugunak, gertakari aipagarriak edo itsas abentura epikoak. Denak aurkeztuko dira beren garaiko testuinguruan. Aurkezpen dinamikoak, klasean aztertuko ditugun garaiko dokumentuak eta era askotako irudi eta grabazioak lagun ditugula, historiarekiko interesa ernatu nahi dugu, tarte gozagarria pasatuta, bizitzea tokatu zaigun errealitatea apur bat hobeto ulertzen saiatzen garela.

  • Astearteetan, 19:00etatik 20:30era.
  • Egutegia: urriaren 20a eta 27a; azaroaren 3a, 10a, 17a eta 24a; abenduaren 1a eta15a; urtarrilaren 12 eta 19a.

Artea betiko aldatu zenekoa: bidaia bat abangoardietan zehar
Irakaslea: Nerea Ayerbe

Gizarte eta Giza Zientzietako doktorea eta Giza Zientziak eta Enpresako lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Arte Merkatuko eta horri lotutako enpresen kudeaketako Masterra egin zuen Madrilgo Antonio de Nebrija Unibertsitatean. Hainbat kultur erakundetan izan zuen esperientzia profesionalaren ondoren (Londreseko Sprovieri Gallery-n eta Consonni arte ekoizpeneko enpresan, besteak beste), gaur egun arte garaikidearen ikerketan eta irakaskuntzan bete-betean murgilduta dago.

Picassok lau mendeko perspektiba bukatutzat eman zuen pinturan, Kandinskyk abstrakzioa aurkitu zuen, Mondrianek debekatu egin zituen berdea eta diagonala, Marinettik panfletoak jaurti zituen Venezian San Markos Basilikako kanpandorretik, Dalik New York eskandalizatu zuen, Bauhausek diseinu modernoa asmatu zuen… Zer gertatu zen hiru hamarkadatan artea betiko aldatzeko? Zelan biztu zen etengabeko iraultza artistiko hori XX. mendearen lehen herenean? Garai hartako artisten lanak ikusiko ditugu, manifestuak irakurriko ditugu eta abangoardiako artisten motibazioak eta helburuak ulertzen saiatuko gara, gerrak, aurrerakuntza teknikoek eta ideologien gatazkak astindutako munduan. Harrezkero, artea ez zen berdina izan.

  • Asteazkenetan, 17:00etatik 18:30era.
  • Egutegia: urriaren 14a, 21a eta 28a; azaroaren 4a,11, 18a eta 25a; abenduaren 2a, 9a eta 15a urtarrilaren 11 eta 18a.

Pinturako meteoroak: izar iheskorrak, zahar goiztiarrak eta beren burua hildakoak
Irakaslea: Ricardo Aldama

Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako lizentziaduna, Pinturako espezialitatean, eta Irakaskuntzarako Gaitasun Ikastaroa egina. Pintorea, museo eta aretoetan egiten ditu erakusketak. Irakaskuntzan ere badihardu, solasaldiak eta hitzaldiak eskaintzen erakundeei eta taldeei. “ARALDI” Elkartearen Pintura tailerreko irakaslea da Plentzian, eta Arteko irakaslea Algortako Adi Espazioan. 2000tik Arteko klaseak eskaintzen ditu Deustuko Unibertsitateko Aisiako Ikaskuntzen Institutuan.

Pinturan, zahar ospetsuak daude, sortzaile handiak, pinturaren lengoaia berritzen dutenak. Bizirik irauten dutenak dira. Dena ikusi dute. Tiziano, Rembrandt, Monet edo Picasso dute izena. Eta gero besteak daude. Zeru artistikoa gurutzatzen dute arin, kartsu. Gezurra dirudi hain gaztetan halako eragina eta garrantzia izatea… Hor dugu Masaccio, 27 urterekin pintura asmatzen, eta Florentziako hormetan perspektiba eta bolumen borobilak utzirik. Rafael jainkotiartzat hartua, gaztetasun muturrekoaren graziaz, hilobian garaitzen Erromako panteoian. Edo Caravaggio, fugaren jeinua, beti ipurloka, miserable bat bezala ihesian, eta denei bete tonu erdien boterea eta pinturaren errealismoa erakusten. Van Gogh jeinu konprometituaren prototipoa da. Gizartetik kanpo, nomada bat bezala, inor ez zegoen prestatuta haren pinturaren kolore kartsuetarako. Artaudek gizartearen suizidioaz hitz egiten du. Askoren artean lehena… Toulouse- Lautrec, Pascin, Modigliani… gaixotasuna, alkohola eta bohemia bere unerik gorenean. “Paris jaia zen". Batzuetan nahasmendu pertsonalen, istripuen,gaixotasun edo jokabide paranoikoen bilduma da: Pollock, Gorky, Rothko edo Basquiat. Edo agian, haien garaia bukatuta zegoen. Lana eginda, burututa, gizakia erori egiten da. Baina pinturaren lengoaian izan zituzten lorpenak eta memoria betiko geratzen dira.

  • Asteazkenetan, 19:00etatik 20:30era.
  • Egutegia: urriaren 14a, 21a eta 28a; azaroaren 4a,11, 18a eta 25a; abenduaren 2a, 9a eta 15a, eta urtarrilaren 11 eta 18a.

Egipto: hilobiak mintzo

Irakaslea: José Félix Alonso

Deustuko Unibertsitateko Geografia eta Historiako lizentziatua eta Arkeologiako diplomatua. Antzinaroko historiako doktorea da (Faraoien garaiko Egiptoko espezialitatea) Unibertsitate Complutensean. Bi ikastaro eginak ditu Ekialdeko Hieroglifikoei buruz Chicagoko Institutuan (online). “Tebaseko nekropoliko Horimin (TT 221) hilobiaren dokumentazioko eta ikerketa misioko zuzendaria”.

Hilobi baten analisiaren bidez, ikertzaile bihurtzeko aukera izango dugu. Diziplina zientifikoek ematen dituzten teknika eta ezagutzetara joko dugu (arkeologia, artea, idazketa...), Antzinaroko Egiptoko Historiako aldaketak bertatik bertara ezagutzeko, Tebaseko nekropoli ahaztu bateko hilobi txiki batean gorde diren erreferentzien bidez.
Hilobiko hormetan gordetzen diren datuen bidez ikertu eta hilobiratua nor den ikusiko dugu. Horretarako Egiptoko Historia eta haren aldaketak aztertuko dugu, Horimin (hilobiaren jabea) testuinguru historikoan kokatu arte.
Historia oro bezala, espazio geografikoa aztertzen hasiko gara, misterioz beteko munduan sakontzeko eta jendearentzat pertsonaia erabat ezezagun bat nor zen ikusteko. Horiminen bidez, Faraoien garaiko Egiptoko mundu galdu baina ez ahaztua gehixeago ezagutuko dugu.

  • Ostegunetan, 17:00etatik 18:30era
  • Egutegia: urriaren 15a, 22a eta 29a; azaroaren 5a, 12n, 19n eta 26n; eta abenduaren 3a, 10a eta 17n.

Historiaurrea: sarrera
Irakaslea: José Antonio Fdez. Lombera

Historiaurreko doktorea, Historian lizentziaduna, Teologia eta Informatikako diplomaduna; Biblia Ikasketei buruzko Masterra. Historiaurre, Arkeologia eta Antropologiako irakaslea Deustuko Unibertsitatean. Indusketa arkeologikoan egin ditu hainbat aztarnategitan, erromatarren garaitik Historiaurrera, Megalitismoa, Leizeak, Palafitikoak, etab.

Ikastaro hau Historiaurrera hurbiltzeko ikastaro bat da, Paleoantropologian, Historiaurrean eta Arkeologian erabiltzen diren oinarrizko kontzeptuak eta nozio errazak ulertzen hasteko ikastaroa. Oinarrizko nomenklatura aurkeztuko da, ikerketako teknika nagusiak eta kronologiak, datuak zelan ateratzen diren eta zelan neurtzen den denbora. Horrekin batera, Lurraren historia eta gizakien aurreko bizitza ere aurkeztuko da. Ondoren Homo-aren jatorri fisikoa aztertuko da: non, noiz, zergatik sortu zen. Historiaurreko teknologia nagusiak eta garai horretako kulturen izenak aurkeztuko dira, bakoitzaren ezaugarriak eta aro nagusiak: paleolitoa eta neolitoa. Aparteko aipamena egingo zaio paleolitoko arteari.

  • Ostegunetan, 19:00etatik 20:30era.
  • Egutegia: urriaren 15a, 22a eta 29a; azaroaren 5a, 12a, 19a eta 26a; eta abenduaren 3a, 10a eta 17n. 