Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kultur Aisia Unibertsitatean - Galdakao

Anbotoko herejeak. Heresia eta sorginkeria Euskal Herrian (1440-1517)

  • Egutegia: Urria: 15, 22, 29; Azaroa: 5, 12, 19, 26; Abendua: 3, 10, 17.
  • Ordutegia: astearteetan, 17:00etatik 18:30era.
  • Hizkuntza: euskara

 1441. urtean, Durangoko herejeak izenarekin ezagutzen den, baina Bizkaiko hainbat herrietara zabaltzen zen, mugimendu erlijiosoaren errepresioa hasi zen, gutxienez 14 urte iraungo zuena. Garai berdinean, Europako hainbat herrialdeetan sorginkeriaren jazarpenak indarra hartu zuen, eta ez ziren urte asko pasa Euskal Herrira hedatu baino lehen, 1450-1466 urteen artean. 1499. urtean, Errege Katolikoen Inkisizioaren tribunal bat Durangon instalatu zen, 1500 eta 1508ko epaiketetan, Durangoko eta Bizkaia osoko hainbat pertsona, heresia eta sorginkeria leporatuta, kondenatu eta sutzarretan erre zituelarik.

Ikastaro honetan, Durangoko herejeei, sorginkeriari, eta prozesu inkisitorialei buruzko iturriak aztertuz eta haien arteko loturak miatuz, Gaztelako erresumaren kontrolpean zeuden hego Euskal lurraldeen erlijiosotasunari buruzko irudia osatzen saiatuko gara.

Irakaslea: Ander Berrojalbiz
Durangoko Bartolome Ertzilla Kontserbatorioan Musikaren Historiako irakaslea. Deusto Unibertsitatean Historia ikasketetako lehen zikloa eta Alemaniako Trossingen Hochschule fur Musik eskolan Antzinako Musikako goi mailako ikasketak burutu ditu. Azken urteak Durangoko heresiaren eta Euskal Herriko sorginkeriaren historia ikertzen pasa ondoren, “Los herejes de Amboto. ‘Luteranos’ en el año 1500” (Pamiela, 2016) eta “Herejeen alaba” (Pamiela, 2017) liburuak argitaratu ditu, orain arte ezezagunak ziren hainbat iturri plazaratuz.