Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kultur Aisia Unibertsitatean - Getxo

Euskaraz bizitzeko eskuliburua

  • Ordutegia: Osteguneetan, 19.00etatik 20:30etara.
  • Egutegia: urriaren 8, 15, 22 eta 29; azaroaren 5, 12, 19 eta 26; abenduaren 3 eta 10
  • Hizkuntza: euskara  

Ikastaro honetan eta bere esperientzian oinarrituta euskaraz bizi nahi dutenentzako dekalogo bat aurkeztuko digu Josebak. Saio bakoitzean ikuspegi desberdin batetik helduko dio gaiari: alderdi filologikoa (euskara batua, euskalkiak, tokian tokiko aldaerak, hizkuntza erregistroak…), soziologikoa (hizkuntzen ofizialtasuna, hizkuntza eskubideak, diglosia, prestigioa, etiketak…), psikologikoa (hizkuntza jarrerak, gogoa eta ezina, norberaren aldartea, erronka pertsonalak…), kulturala (euskararen jatorria, etnografia, bertsolaritza…), linguistikoa (euskara munduan eta euskararen mundua, paisaia linguistikoa, itzulpengintza, euskararen kalitatea…), laborala (euskarazko lanpostuak, elebitasuna, lan-harremanak…), aisialdia (aukerak eta mugak, komunikabideak, kirola, euskal musika, euskal literatura, modak…), irakaskuntza eta euskararen transmisioa (irakasleak, familiak, ikasleak, hizkuntza ereduak, baliabideak…), politika (hizkuntza politika, erakundeak, ereduak, interesak, zubilana…), herrigintza (ekintza kolektiboak, auzolana, elkarteak, arnasguneak, militantismoa…).
Helburua gaur egun euskaraz -duintasunez eta eraginkortasunez- bizi nahi duen orori tresna baliagarriak eskaintzea da. 

Irakaslea: Joseba Santxo
Industria marrazketan graduatua. Euskal Filologian lizentziatua. Euskal Herriko historian diplomatua. Euskaltzaindiaren B tituluaren jabea. Bertsolaritza irakasle,arduradun eta 1993tik epaile Bizkaiko eta Euskal Herriko bertsolari txapelketetan. Euskara irakasle helduen euskalduntze eta alfabetatzean Bestelako literatur sariak irabazitakoa Ditxosozko ditxolaria liburuaren egilea eta hainbat literatur lanen itzultzailea. Euskal prentsan hainbat kolaborazio egindakoa. Euskararen aldeko hainbat ekimenetan aritua. Euskal musika taldetan ibilia. Hamahiru urtez euskal testuliburugintzan jarduna eta 2005etik Zubia-Santillanaren argitaletxeko zuzendaria.