Ordaindutako praktikak bermatuta. Enplegu-tasa: % 83
2015eko promozioaren enplegagarritasunari buruz 2017an egindako azken ikerketak erakusten du, masterra egin ondoren, enplegua duten ikasleen kopurua % 83koa dela.
Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.
2015eko promozioaren enplegagarritasunari buruz 2017an egindako azken ikerketak erakusten du, masterra egin ondoren, enplegua duten ikasleen kopurua % 83koa dela.
Tutoretzak funtsezko baliabide bihurtzen dira ikaskuntzarako. Irakasle guztien metodologia prozesuen parte dira eta ikaslearentzako lagungarri.
Horregatik, ikasleen gaitasunak garatu eta tituluaren helburuetara egokitu daitezen, programaren antolaketak baditu bi oinarri:
Gainera, masterraren amaierako lana egiteko, ikasleak laguntza eta orientazioa jasoko ditu irakasgaiko tutore akademikoengandik eta masterraren amaierako laneko tutorearengandik.
Era berean, praktiketako tutore akademikoa ere badu ikasleak, lanbideko kezkak identifikatzen laguntzeko eta bere itxaropen eta interesetara hoberen egokitzen den praktiketako zentrorantz orientatzeko.
Programako ikasleek aukera dute nahitaezko praktikak atzerrian egiteko, eta badute atzerriko praktikak koordinatzen dituen irakasle bat ere, ikasleen irteera animatzeko, bideratzeko eta kudeatzeko.
Hortaz, tituluak masterraren amaierako lana egiteko eta kanpoko praktikak kudeatzeko prozesua zehatz definituta dauka: bana-banako tutoretza programa bat du, baita taldeko tutoretzen egutegia ere, tutore akademikoek koordinatuta.
Laguntza eta orientaziorako mekanismoak
Unibertsitateak badu Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua, ikasleei ikasketetan laguntza emateko. Honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
Beste herri batzuetako ikasleek Nazioarteko Harremanetako bulegoaren laguntza dute integratzeko aldian. Etengabe ematen die informazioa eta laguntza bulegoak ikasleoi, zenbait izapide egiteko: bisak eta erresidentzia baimenak, ostatua, osasun zerbitzu eta aseguruak, eta tokiko zerbitzuak.
Ikaskuntzarako baliabideak
Deustuko Unibertsitateak bertako titulazioetan ematen den prestakuntzaren ezaugarri den ikaskuntza esanguratsu eta autonomoari fidel eusten dio; eta, horri jarraituz, Masterreko ikasleen esku jartzen ditu hainbat baliabide, irakaskuntzako gaitasunak egoki garatzen laguntzeko.
Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroa (IIBZ).
Deustuko Unibertsitateko liburutegia espazio zentralizatua da, eta bertako titulazio guztietako ikasleei, ikertzaileei eta irakasleei zerbitzua eskaintzen die. Instalazio hauek ditu:
Bilboko campusak ikasleentzako 4 ordenagailu gela ditu, eta, guztira, 256 ordenagailu daude, 509,12 m2-tan instalatuta. Gainera, beste gela batzuk ditu, Ingeniaritza Fakultatekoak, behar izanez gero erabilgarri daudenak. Wifirako sarbidea du ia espazio guztietan.
Unibertsitateak web orri korporatiboa dauka, ikasleentzako estraneta, eta ikasle berrientzako gune berezi bat, unibertsitatean sartzeko behar den informazio guztiarekin. Bertatik egin daiteke sarrera eskaera, baita informazio eta elkarrizketa eskaera ere.
Estranet zerbitzuaren bitartez, ikasleek hauek ikusi eta egin ditzakete:
Behin-behineko kalifikazioak SMS bidez ere jasotzen dira, telefono mugikorraren zenbakia ikasleen estranetean eta posta elektronikoko kontuan emanda.
Masterrean zehar, Deustuko Unibertsitateko Alud lineako plataforma erabiliko da laguntza moduan, baliabideak eta dokumentazioa eskura jartzeko eta erabili ahal izateko eta ikasketa prozesuaren jarraipena egiteko tutoretzen bidez.
Horrela, ikasleak honakoak egin ahal izango ditu: