Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Hiri Garapen Jasangarrirako Gobernantzako Unibertsitate Masterra – CITIEZ 2030

Ikasketa plana

Irakasgaiak eta edukiak

Ikasketa planaren helburua da ikasleek hirien gobernantzako zeharkako ikuspegia eta sektoreen artean oinarritutako prestakuntza jasotzea, giza garapen jasangarri integrala (ingurumenekoa, soziala, ekonomikoa eta kulturala) ahalbidetuko duena.   

programa diplomacy
Modulua Jakintzagaia Seihilekoa ECTSak Mota Hizkuntza
Gobernantza - Gobernantzarako kontzeptuak, oinarriak eta tresnak 1.S 11 Nahitaezkoa es
Gobernantza - Esperientziak eta kasuen azterketa 1.S 4 Nahitaezkoa es
Hiri garapen jasangarria - Hiri garapen jasangarriaren oinarriak eta esparruak (ingurumen, ekonomia, gizarte eta kultura garapena) 1.S 15 Nahitaezkoa es
Hiri berrikuntza eraldatzailea - Berrikuntza eraldatzailerako laborategia 2.S 6 Nahitaezkoa es
Hiri berrikuntza eraldatzailea - Lanbideko eta ikerketako praktikak 2.S 12 Nahitaezkoa es
Hiri berrikuntza eraldatzailea - Master amaierako lana 2.S 12 Nahitaezkoa es

Gobernantzako modulua

Gobernantzako moduluak gobernantza eratzen duten kontzeptu eta tresnei lotutako edukiak hartzen ditu, baita hirian ezartzea ahalbidetzen duten kontzeptuei lotutakoak ere.
Modulu honetako 15 kredituak bi jakintzagaitan daude banatuta: Gobernantzarako kontzeptuak, oinarriak eta tresnak eta Esperientziak eta kasuen azterketa. Titulazioaren lehenengo seihilekoan ematen dira.

Lehenengo jakintzagaiak, oro har, gobernantzaren inguruan sortu diren oinarriak, kontzeptuak, teoriak eta printzipioak jasotzen ditu, baita hirien gobernantzakoak ere. Hirien eta hirigintzaren historiari buruzko sarrera egin ondoren, hiriaren teoriarik nagusienak birpasatzen ditu eta hirien gobernuan, gobernuaren etikan eta hirien gobernantzan sakontzen da. Ondoren, estrategia, plangintza, proiektuen zuzendaritza, informazio sistema eta datuen kudeaketa, datuen analisi, datuen bistaratze eta komunikazio, erakunde komunikazio eta komunikazio korporatibo, komunikazio plan, herritarren partaidetza eta eraginak ebaluatzeko eta neurtzeko tresnetan sakontzen da.

Bigarren jakintzagaia aurreko kontzeptuak ezartzen diren kasu zehatzen esperientzia eta azterketaren bidez hurbiltzen da hirien gobernantzara.

Hiri garapen jasangarriko modulua

Hiri garapen jasangarriko moduluak garapen jasangarriarekin lotutako prestakuntza edukiak jasotzen ditu, oro har, eta ingurumen, gizarte, ekonomia eta kultura garapenarekin, bereziki, hiriari berariaz aplikatuta.

Modulu horrek guztira 15 ECTS kreditu ditu eta titulazioaren lehenengo seihilekoan ematen da.

Jasangarritasunaren eta garapen jasangarriaren diziplinartekotasunaren oinarriekin lotutako edukiak jasotzen ditu, oro har, eta hiri garapen jasangarriarekin lotuak.
Bestalde, hiri garapen jasangarria zer berariazko esparrutan hezurmamitzen den jorratzen da: ingurumena, gizartea, ekonomia eta kultura garapena.

Ingurumen garapenaren esparruan hiriarekin lotutako eduki hauek sartzen dira: lurraldearen antolaketa eta hirigintza, espazio publikoa, etxebizitza, hiri zerbitzuak, hondakinen kudeaketa, energia sorkuntza, hornidura eta kontsumoa, sareak eta ingurumen adimena, klima aldaketa eta hiri erresilienteak.

Garapen ekonomikoaren esparruan hiriarekin lotutako eduki hauek sartzen dira: Lehiakortasuna, berrikuntza, estrategia adimentsuak, Smart cities, nazioarteratzea, hiri branding-a, ekitaldiak, hiri magnetismoa eta erakargarritasuna, hiri turismoa, kudeaketa publikoa eta pribatua, finantzazioa, ekonomia berriak, koopetitibitatea, ekonomia zirkularra, denen ongiaren ekonomia, zainketaren ekonomiak, jakintzaren hiria, ekintzailetza eta berrikuntzako hiri ekosistemak.

Gizarte garapenaren esparruan hiriarekin lotutako eduki hauek sartzen dira: pobrezia, desberdintasuna, hiriguneak eta periferiak, auzotarren mugimendua, gizarte mugimenduak, zahartzea, gaztetzea, hiri atsegina, gizonen eta emakumeen berdintasuna, migrazioak, hiri inklusiboa eta irisgarritasun unibertsala, etxegabekotasuna, hiria eta LGTBI+, ongizatea eta bizi kalitatea, hiri osasungarria, kirola eta hiri aktiboa, hiri hezitzailea, hiri unibertsitarioa , ekintzailetza eta ikaskuntza.

Kultura garapenaren esparruan hiriarekin lotutako eduki hauek sartzen dira: ondarea; memoria; paisaia linguistikoa; identitateak; kultur sormena; arteak; kultur, sormen eta aisia industriak; diseinua; hiri sortzailea; kulturen arteko elkarrizketa; erlijioen arteko elkarrizketa.

Hiri berrikuntza eraldatzaileko modulua

Hiri berrikuntza eraldatzaileko moduluak jarduera eskaintza hau jasotzen du esperientzien eta kasuen azterketekin harremanetan jartzeko: praktikak lanbide edo ikerketara begira, proiektu berritzaileak garatzeko aukera eta Master amaierako lanaren garapena.

Modulu horren 30 kredituak hiru jakintzagaitan daude banatuta: Berrikuntza eraldatzailerako laborategiak gobernantza eredu bat itxuratu beharra jorratzen du planteatutako hiri garapen jasangarria lortzeko. Lanbidera eta ikerketara begirako praktikek proposatutako gobernantza eredua aplikatzeko kasu batean aritzeko bidea ematen dute, oinarri teoriko eta jasotako tresna teknikoetatik abiatuta. Master amaierako lana praktikaldian edo masterrean zehar planteatutako erronketakoren baten hausnarketa eta proposamen alternatibo bat diseinatzeko prozesu baten emaitza da. Aipatutako kredituak titulazioaren bigarren seihilekoan zehar emango dira. 