Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Hiri Garapen Jasangarrirako Gobernantzako Unibertsitate Masterra – CITIEZ 2030

Ikasketa plana

Gaitasunak: oinarrizkoak, berariazkoak, orokorrak eta zeharkakoak

Masterrean garatu beharreko gaitasunak profesional eta eragileengandik jasotako kontsultetan bildutako informaziotik abiatuta zehaztu dira, uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren arabera bermatu behar direnak eta Deustuko Unibertsitateko orokorrak kontuan hartuta.

Oinarrizko gaitasunak

  • Ideiak garatzean eta/edo aplikatzean originalak izateko oinarria edo aukera ematen duten ezagutzak izatea eta ulertzea, sarri askotan ikerketaren testuinguruan.
  • Jasotako ezagutzak eta arazoak konpontzeko gaitasuna inguru berrietan edo ez oso ezagunetan aplikatzea, ikaslearen ikasarloarekin zerikusia duten testuinguru zabaletan edo diziplina ugarikoetan.
  • Ezagutzak bereganatzeko eta iritziak emateko konplexutasunari erantzuteko gai izatea, dituen ezagutza eta iritzien aplikazioari lotutako gizarte- eta etika-erantzukizunei buruzko hausnarketak barne hartzen dituen informazioa oinarri hartuta –nahiz eta informazio hori osoa ez izan edo mugatua izan-.
  • Ateratako ondorioak eta ondorio horien euskarri diren ezaguerak eta arrazoibideak argi eta anbiguotasun barik adierazten jakitea publiko espezializatuari eta ez espezializatuari.
  • Neurri handi batean, autonomiaz eta modu autogidatuan ikasten jarraitzeko behar diren ikaskuntza trebeziak edukitzea.

Gaitasun orokorrak

  • Hiri baten garapen jasangarrirako gobernantza ahalbidetzen duten elementu teoriko eta praktikoen arteko elkarreraginak ulertzea.
  • Hiri garapen jasangarrirako eredu bat ezartzean helburuak, metodologia, taldea, baliabideak, denboraren kudeaketa eta ebaluazio eta eragineko beharrezko adierazleak eraginkortasunez zehaztea.
  • Hiri espazio jakinetan ezarri daitezkeen proiektuak diseinatzea, pertsonak eta baliabideak konprometituz, aukera berriak sortzeko eta horrek dakartzan erantzukizuna eta arriskuak nork bere gain hartuz.
  • Jardunbide egokiak identifikatu eta aztertzearen bidez, hirien garapenean aurrerakuntza ekarriko duten ikuspegi, prozesu eta tresnak bilatzea.
  • Hiri inguruen edo hirien garapen jasangarrirako gobernantza lortzera bideratutako proiektu baten esparruan, helburuen eta zereginen analisia, ebaluazioa, diseinua, ezarpena eta jarraipena egitea.

Zeharkako gaitasunak

  • Norberaren edo besteen on moralerako joera positiboa izatea (hau da, ongia den edo esan nahi duen guztia egitea, zentzuzko bizipena, pertsonaren errealizazioa dakarren guztia, justizia den edo esan nahi duen guztia) eta on moral horretan irautea.

Berariazko gaitasunak

  • Hiri garapen jasangarriaren esparruekin lotuta dauden datuak eta adierazleak identifikatzea, ulertzea, interpretatzea, ebaluatzea eta erabiltzea.
  • Hiri inguruetan hobekuntzak eta berrikuntzak proposatzeko arlo ahulak, mehatxuak, arlo sendoak eta aukerak identifikatzea eta interpretatzea.
  • Hirien garapen jasangarriaren gobernantzaren hobekuntzarekin eta berrikuntzarekin lotutako proiektu bat era egituratuan eta logikoan antolatzea.
  • Hiri bateko ingurumen, ekonomia, gizarte eta kultura proiektu baten garapen maila neurtzea.
  • Hiri espazio batean dauden sektore eta eragileen arteko (instituzio, enpresa, gizarte erakunde eta hiritarren arteko) sorkuntza, diseinu, garapen eta ebaluazio prozesuak garatzea era kooperatiboan.
  • Hirien garapen jasangarrirako gobernantza prozesuetan jendearen presentzia ahalbidetuko duten teknikak aplikatzea.
  • Prestakuntza, ahalduntze, informazio, gardentasun, komunikazio, konfiantza, elkarsorkuntza, erantzukidetasun, adostasun eta konplizitate mekanismoak sortzea hirian esku hartzen duten erakundeko eragileen artean. Hirian esku hartzen duten instituzio, enpresa eta gizarte erakunde desberdinetako eragileen arteko prestakuntza, informazio, komunikazio, elkarrizketa eta akordiorako mekanismoak ezartzea.