Masterraren diseinua enplegatzaile izan daitezkeenekin (instituzioak, enpresak eta gizarte erakundeak) kontrastatzeko, kontsulta prozesu bati eman zitzaion hasiera. Egindako prozesutik, eskatzen zen lanbideko profilaren ezaugarri batzuk atera ziren:
- Instituzioen ikuspegitik, zeharkako profila duen profesional baten beharra ikusten da, integratzailea, hiriaren eta lurraldearen ikuspegi globala duena. Elkarlaneko gobernantza erraztuko du instituzioaren barruan eta gainerako sektore eta eragileekiko harremanean.
- Enpresa esparrutik, hirien eta lurraldeen gobernantza publiko-pribatuan beste sektore eta eragile batzuekin hitz egiteko eta elkar ulertzeko trebatuta dagoen profesional baten beharra planteatzen da.
- Gizarte erakundeen ikuspegitik, hiri eta lurraldeen gobernantza instituzional-enpresariala ulertzeko gai den profesional bat izan behar duela planteatzen da, hirietan eta lurraldeetan sortzen ari diren proiektuetan esku hartzeko trebatutako profesionala.
- Azkenik, elkarrizketatutako gehienek azpimarratu zuten, esperientzia akademikoari eta inguruko instituzio, enpresa eta gizarte harreman sareari begiratuta, Deustuko Unibertsitatea posizio egokian dagoela hiri garapen jasangarrirako gobernantzaren esparruko espezialistak prestatzeko; izan ere, profesional kualifikatuen beharra antzematen da.
Master titulua jasotzen dutenak trebatuta egongo dira arlo hauetan lan egiteko:
- Tokiko instituzio eta administrazio publikoetan: udalerrietako alkatetzako kabineteetako egituraren barruan, zinegotzitza eta udal arloen zuzendaritzetan, sozietate publikoetan eta programaren gai diren arloetako udal erakunde autonomoetan.
- Probintzia, lurralde eta foru instituzio eta administrazio publikoetan: Ahaldun nagusiaren kabineteen egituran; gobernantzarekin, lurralde antolaketarekin eta hiri plangintzarekin lotutako sailetan, eta probintzia, lurralde eta foru sozietate publikoetan eta erakunde autonomoetan.
- Instituzio eta administrazio publiko autonomikoetan: presidentziako egituran; gobernantzarekin, lurraldearen antolamenduarekin eta hiri plangintzarekin lotuta dauden sailetan, eta aztergai dugun gaiari lotuta dauden sozietate publikoetan eta autonomia erkidegoko mailako organismo autonomoetan.
- Estatuko instituzio eta administrazio publikoetan: presidentziako egituran; gobernantzarekin, lurraldearen antolamenduarekin eta hiri plangintzarekin lotuta dauden ministerioetan, eta aztergai dugun gaiari lotuta dauden sozietate publikoetan eta organismo autonomoetan.
- Europar Batasuna edo Nazio Batuen Sistemako (NBE, UNHABITAT, PNUD, UNESCO, OMT, etab.) nazioarteko erakundeen administrazioetan.
- Lurralde, autonomia erkidego, estatu edo nazioarte mailako hiri eta udalerrien mankomunitate, elkarte, federazio eta sareetan.
- Aholkularitza munduan: jarduera publikoari lotutako arlo eta sailetan eta, bereziki, hiri gaiei lotutakoetan.
- Enpresa ehunean: erakunde harremanen arloan eta enpresaren gizarte erantzukizunean; hiri ingururako garatutako produktuak, zerbitzuak edo esperientziak sortzearekin lotutako enpresa arlo eta unitateetan.
- Gizarte erakundeetan (auzotarren elkarte eta federazioetan, kasurako), fundazioetan eta hiri inguruetan ingurumen, gizarte, ekonomia eta kultura jarduera esparruetako GKEetan.
- Unibertsitateetan, ikerketa zentroetan eta zentro teknologikoetan: zuzendaritza, harreman instituzional eta gizarte erantzukizuneko arloetan, baita hiria ardatz hartzen duten prestakuntza, ikerketa eta transferentzia unitateetan ere.
- Ekintzailetza propioko proiektuen sorreran, aurretiko esperientzian eta berrikuntzako hiri laborategietan, praktiketako eta master amaierako lanetan jasotako esperientzian oinarrituta, Deustuko Unibertsitateko inkubagailuen esparruan.