Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Hiri Garapen Jasangarrirako Gobernantzako Unibertsitate Masterra – CITIEZ 2030

Masterra

Aurkezpena

Programaren gakoak

  • Modalitatea: Presentziala
  • Kreditu kopurua: 60 ECTS
  • Iraupena: ikasturte bat. 2020ko iraila – 2021eko uztaila
  • Dedikazioa
    • 2020ko iraila - 2021eko urtarrila: Klase presentzialak astelehenetik ostiralera arratsaldez.  
    • 2021eko otsaila – 2021eko uztaila: praktikak eta master amaierako lana.
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Lekua: Bilboko campusa, Deustuko Unibertsitatea
  • Nahitaezko praktikak / Bekak eta laguntzak
  • Prezioa: 8.000 €
     
Zergatik Master hau?

Masterra Deustuko Unibertsitatearen iraganaren, orainaren eta etorkizunaren joanean era naturalean txertatzen da. Unibertsitatean Urban Studies (Hiri ikaskuntzak) eta City Sciences (Hiri zientziak) arloen presentzia luzearekin lotzen da.

2008an sortu zen berariazko zentro bat eratzeko ideia, giza garapen jasangarria gauzatzeko zailtasunak zeudela ikusi ondoren, eta hiri eta eskualdeetan garapen agendak ezartzeko. Antzerako ekimenak munduko hainbat lekutan aztertzen denbora luzea eman ondoren, Deusto Cities Lab 2016ko otsailaren 22an eratu zen, Errektorearen Agindua onartuta, unibertsitateko katedra izaera ematen zion kartaren bidez. Katedra horren helmuga 2030ean dago jarrita, 2030 Agendari, Garapen jasangarrirako helburuei eta Hiri Agenda Berriari loturik. Master hau tradizio eta ikuspegi horren parte da.
 
Zertarako master hau?

Masterraren irakaskuntza planeko funtsezko oinarriek gaur egungo gizarteak dituen gizarte erronka nagusiak jorratzen ditu. Hiritartze gero eta arinagoa planeta mailan, eta horri lotuta dauden mehatxuak eta aukerak.

Testuinguru horretan, Masterra uztarturik dago gaiaren inguruko eztabaida zientifiko eta akademikoekin, baita funtsezko foro politiko-instituzional eta mundu mailan hartzen ari diren ekimen nagusiekin ere: Garapen Jasangarrirako Helburuekin eta Nazio Batuen Agenda 2030ekin (2015) Bereziki, 11. helburuarekin dago lotuta titulazioa, Hiria eta elkarte jasangarriekin, eta NBEren Habitat-ek sustatzen duen Hiri Agenda Berriaren (2016) funtsezko alderdiekin dago lerrokatuta. Helburua da agenda horiek hirien gobernantzako egunerokoan ezartzea.

Bestalde, Master honen ikasketa plana Europar Batasuneko Kohesio Politiken funtsezko alderdiekin batera garatzen da, eskualde zein hiri dimentsioetan, bereziki EBren Hiri Agendarekin (2016).

Titulu berriak zeharkako eta sektoreen arteko ikuspegi berria hartzen du eta hirien gobernantza demokratiko eta eraldatzailea, hirien garapen jasangarria (ingurumen, gizarte, ekonomia eta kultura arloetan) lortzeko eta berrikuntza eraldatzaileko hiri ekosistemak sortzeko.