Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Hiri Garapen Jasangarrirako Gobernantzako Unibertsitate Masterra – CITIEZ 2030

Masterra

Norentzat da?

Mundu mailan hiritartze prozesua gero eta arinagoa dela ikusirik, gero eta handiagoa eta agerikoagoa da Urban Studies eta/edo City Sciences arloetako berariazko prestakuntza duten profesionalen eskaera. Horrek interes handia sortzen du espezializatu nahi duten ikasleen artean, baita ikuspegi berritzaile eta diziplina ugarikotik ezaupideak eguneratu nahi dituen profesionalen ere.

Zeharkako programak dira, sortzen ari direnak eta behar-beharrezkoak, erakundeetatik eta hiri-gizarteetako hainbat sektoretatik hirien kudeaketara bideratuak.

Egungo askotariko ikasketa adarretako edukiak eta gaitasunak jorratzen dira. Adibideak: Etxebizitza, mugikortasuna, hiritarren segurtasuna, hirietako diplomazia, gobernantza eta partaidetza, gizarte berrikuntza, hiri sortzaileak, IKTak hirian aplikatzea, etab.

Nori bideratua?

Unibertsitateko titulazioa dutenei, hirien etorkizunaren eta gobernantzaren inguruko ezagutzak eta gaitasunak eskuratzeko motibazioa dutenei, hiri garapen jasangarriko eredu batetik abiatuta. Erakunde, enpresa eta gizarte esparruetako profesionalei, lanean diharduten hirien eta udalerrien ikuspegi integrala eta integratua jaso nahi dutenei.

Zeharkako profila, integratzailea, hiriaren eta lurraldearen ikuspegi globala duten profesionalen eskaerari erantzun nahi dio Masterrak. Erakundearen beraren barruan eta gainerako sektore eta eragileekin (erakundeak, enpresak, elkarteak eta herritarrak) elkarlaneko gobernantza errazten duten profesionalak. Hiri eta lurraldeetan sortzen ari diren proiektuetan esku hartzeko trebatutako profesionalak.

Master titulua izanik, doktoregoko programetara sartu eta esparru horretako doktoregoko tesia egin ahal izango da.
 
Ikasleen profila

Masterreko ikasleak hainbat jakintza arlotakoak izan daitezke: Soziologia, Arkitektura, Ingeniaritzak, Ekologia, Ingurumen Zientziak, Politika Zientziak, Zuzenbidea, Komunikazioa, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Filologiak, Hezkuntza, Ekonomia, Geografia, Ekintzailetza eta Berrikuntza, Nazioarteko Harremanak, Historia, Filosofia edo Osasun Zientzia .