Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Hiri Garapen Jasangarrirako Gobernantzako Unibertsitate Masterra – CITIEZ 2030

Orientazio praktikoa

Masterrak orientazio praktiko nabarmena du, enplegagarritasuna eta lanbidean aritzea errazten dituena. Horretarako KAIA ikaskuntza-Ikerketa-Ekintza metodoa proposatzen du. Deustuko ikaskuntza eredutik abiatuta, Hiri berrikuntzarako laborategiak, praktikak eta master amaierako lanak integratzen dituena prozesu lineal, integrak eta integratuan.

KAIA metodoa, Ikaskuntza.Ikerketa-Ekintza

Masterrak Deustuko Hezkuntza Eredua hartzen du erreferentzia gisa. Helburua ikaskuntza autonomo eta esanguratsua sustatzea da, irakasteko eta ikasteko prozesuaren faseen garapenaren bitartez: testuinguruan kokatzea (esperientziaren testuingurua ); hausnartzea (behaketa eta gogoeta); kontzeptualizatzea (kontzeptualizazioa); esperimentatzea (esperimentazio aktiboa) eta ebaluatzea (ebaluazioa/atzeraelikadura).

Baina Deustuko Hezkuntza Eredutik harantzago, Ikaskuntza-Ikerketa-Ekintzako KAIA metodoan egiten da aurrera. Metodo horrek hau lortu nahi du: aurrez aurreko saioen, hiri berrikuntzako laborategien, praktiken eta master amaierako lanen bidez, ikasleak inplikatzea erronka-arazo praktikoen konponbidean inguru hurbilean zein atzerrian, unibertsitateen, instituzioen, enpresen eta gizarte erakundeen eskutik.

Hiri berrikuntzako laborategiak 

Hiri berrikuntza eraldatzaileko laborategiek planteatu den hiri garapen jasangarria lortzeko gobernantza eredu bat eratu beharra jorratzen dute. 

Hiri Berrikuntzako Laborategiko 6 kredituak beste unibertsitate, instituzio, enpresa eta/edo gizarte erakunde batzuekin lankidetzan egingo dira. 

Praktikak

Lanbideko eta ikerketako etorkizunerako praktikek proposatutako gobernantza eredua aplikatzeko kasu batera sartzeko bidea emango du, oinarri teorikoetatik eta jasotako tresna teknikoetatik abiatuta. 

Lanbideko eta ikerketako etorkizuneko Praktiketako gaiari dagozkion 12 ECTSen bidez, ikasleek hiri garapen jasangarrirako gobernantzarekin lotutako ezaupide eta gaitasun praktikoetako prestakuntza jasoko dute, Masterreko arduradun akademikoen laguntza bitarteko dutela. Ikasleak prestakuntzari eman nahi dion lanbiderako eta/edo ikerketarako orientazioaren arabera, hirietako erronken inguruko prestakuntza praktikoak aukera batzuk edo beste batzuk eskainiko ditu, erakunde, enpresa eta/edo gizarte erakundeekin lotuta dauden proiektuetan, lanbidera edo ikerketara begira.

Jarduera horiek Deustuko Unibertsitateko campusean zein mugikortasunaren esparruan hitzarmenak sinatuta dauden beste unibertsitate batzuetan egingo dira, baita hitzarmen egokiak sinatuta dauden enpresa, instituzio edo gizarte erakundeetan ere. 

Master amaierako lana

Master amaierako lana hausnarketa prozesu baten eta praktikaldian edo masterrean planteatutako erronketariko baten proposamen alternatiboaren diseinuaren emaitza da. Aipatutako kredituak titulazioaren bigarren seihilekoan zehar emango dira.

Master amaierako lanaren 12 kredituak beste unibertsitate, instituzio, enpresa eta/edo gizarte erakunde batzuekin lankidetzan egingo dira. 

Hitzarmenak sinatuta dituzten erakundeak

Logos CITIES
 ONU HABITAT   Unión Europea

AYTO BILBAO

 Gobierno Vasco

Diputación Foral de Guipuzcoa

 AYTO VITORIA 
 Bilbao Port  Fundación BBK  BBVA

IBERDROLA

Ikusi Velatia 

Elecnor

  Ferrovial  Innobasque   EUDEL 
 Fundacion Vital    

Hitzarmenak sinatuta dituzten unibertsitateak

Masterrari nazioarteko izaera emateko, ikasleei mugikortasuneko esperientzia bat izateko beharrezko baldintzak eskaini nahi zaizkie, ahal dela nazioartean eta masterraren bigarren seihilekoan:

  • Egonaldia nazioarteko unibertsitate laguntzaileetan, Erasmus edo alde biko mugikortasun hitzarmenen barruan.
  • Egonaldia instituzio, enpresa edo gizarte erakundeetan, hezkuntzako lankidetza eta/edo Erasmuseko Praktika hitzarmenen barruan.

Bigarren seihilekoko gaiak beste herrialde batzuetako unibertsitate eta instituzioetan, enpresetan edo gizarte erakundeetan egingo dituzte. Nolanahi ere, Master amaierako lanaren defentsa Deustuko Unibertsitateko epaimahai akademiko baten aurrean egin beharko dute ikasleek.
Masterrak hainbat hitzarmen ditu sinatuta Urban Studies eta Cities Sciences ikaskuntzen esparruan erreferente diren unibertsitateekin.