Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Atzerriko ikasleak

Zure esku egon ez diren motiboengatik, zure herrialdera bueltatu aurretik dokumenturen bat bete ezin izan baduzu edo beste beharrizanik baduzu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan eta saiatuko gara zure eskaerari ahalik eta lasterren erantzuten.

Kalifikazioen egiaztapena 

Kalifikazioen egiaztapenaren (Transcript of Records) bi ale bidaliko dira (alegia, bi dokumentu original), posta arruntez, jatorrizko unibertsitatera.

Azterketa guztiak ohiko deialdian gaindituz gero, egiaztagiriak deialdia amaitzean bidaliko dira. Ordea, ohiko deialdian azterketaren bat gainditu ezean, egiaztagiriak ez dira bidaliko, harik eta aparteko deialdia igaro arte.

Kalifikazioen egiaztagiriaren kopia gehiago behar izanez gero, Idazkaritza Orokorrarekin jarri beharko duzu harremanetan, eta dagozkion tasak ordaindu beharko dituzu (bertan jakinaraziko dizkizute).


Ziurtagiri eskaera

 

Gogobetetasuna neurtzeko galde sorta

Guretzat, oso garrantzitsua da Deustuko Unibertsitatean izan duzun egonaldiaren alderdi batzuei buruzko iritzia ezagutzea. Horretarako, hobetzeko asmotan, gurekin ikasten amaitu ondoren, gogobetetasuna neurtzeko galde sorta bidaliko dizugu, bete dezazun eta egokitzat jotzen dituzun oharrak bidal ditzazun.


DeustoAlumni Mundus

Deustuko Unibertsitateko egonaldia amaitu ondoren, DeustoAlumni Mundus Klubeko kide izango zara, eta unibertsitatearekin eta ikaskide ohiekin harremanetan jarraitzeko aukera izango duzu.

 

Nahi al duzu gurekin jarraitu?

Espero dugu Deustun bizi izan duzun esperientzia ahaztezina izatea, bai esperientzia pertsonal modura, bai akademiko modura. Gurekin prestakuntza jasotzen jarraitu nahi baduzu, kontsultatu, mesedez, gure ikasketa eskaintza.

Atsegin handiz hartu zaitugu gurean eta, mesedez, kontsultarik egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Eskatu informazioa