Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Atzerriko ikasleak

Fakultateko Nazioarteko Harremanetako arduradunak zure esanetara dituzu Deustura etorri aurretik, Deustun zauden bitartean eta ostean, baina batez ere berton zauden bitartean; izan ere, gure bulegora etorri ahal izango zara, zalantzarik izanez gero. Jarri gurekin harremanetan, daukazun edozein zalantza argitzeko edo arazo jakinarazteko. Ordutegi horretan joatea ezinezko bazaizu, eskatu hitzordua hemen:

Zorte ona eta arrakasta izan ditzazula opa dizugu, bai eta Deustuko Unibertsitateko esperientzia interesgarria eta aberasgarria gerta dakizula ere. Ondo pasatu!


Deustuko irakasgaietan izena ematea

Truke programako ikasleek aurrez aurre egin beharko dute matrikula Deustuko Unibertsitatean, eta ez da aukerarik egongo matrikula online egiteko.

Irakasgaien hautaketa

  • Ikasketak egingo dituzun titulazioaren edozein mailatako irakasgaiak aukeratu ahal izango dituzu. Halaber, kontuan izan behar duzu izena eman beharreko 5 ikastaro horietatik, hiruk, behintzat, jatorrizko unibertsitatetik izendatu zintuzten titulaziokoak izan behar dutela.
  • Irakasgaiak aukeratzeko, fakultateetako ikastaroak eta ordutegiak kontsulta ditzakezu, Unibertsitatearen web orrian. Halaber, bulegoan ere kontsulta ditzakezu; bertan, karpeta batzuk dituzu eskura. Garrantzitsua da kontuan izatea irakasgaien ordutegiek ez dutela bat etorri behar, eskoletara bertaratzea derrigorrezkoa baita

 

Kontsultatu gure fakultateko graduen ordutegiak


Donostiako campusa


Bilboko campusa

Kontsultatu ordutegiak beste fakultateetako webetan

Garrantzitsua: Mesedez, kontuan izan esteka hauetan dauden ordutegiak behin-behinekoak direla eta aldaketak egon daitezkeela, harik eta ikasturtea hasi arte.
Gogoratu zeure egitekoa dela zure jatorrizko unibertsitateak egin behar dituzun kredituen edo irakasgaien gainean ezartzen dituen eskakizunen berri izatea, bai eta jatorrizko koordinatzaile akademikoaren oniritzia izatea ere, seihileko honetan egingo dituzun gaiak egiaztatzeko.
Nolanahi ere, gogoratu Deustun denbora osoko ikaslea zarela, eta horrek esan nahi du 30 ECTStan eman behar duzula izena, seihileko bakoitzeko.
Zure hautaketa zure jatorrizko unibertsitateko koordinatzaile akademikoak eta tokian tokiko unibertsitatekoak onartu behar dute. Horretarako, dagokionean Deustun ikasketen koordinatzailearekin harremanetan jartzeko eskatuko dizugu, hitzordua eskatzeko. Mesedez, ez hitzordurik eskatu, harik eta seihilekoaren hasieran egingo dugun bilerara joan arte.

 

Tabla
Irakasgaietan izena ematea
1. seihilekoa Iraileko 3. astea
2. seihilekoa Otsaileko 3. astea

 

horario secretaría
Idazkaritza Orokorreko ordutegia
Bilboko campusa
Idazkaritza Orokorra
Unibertsitate etorbidea, 24
48007 Bilbao
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 13:00etara
Astearte eta ostegunetan: 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:30era
Tel.: 944 139 134
secretaria.general@deusto.es

Donostiako campusa
Idazkaritza Orokorra
Mundaiz bidea, 50
20012 Donostia
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 13:00etara
Astearte eta ostegunetan: 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:30era
Tel.: 943 326 310
secretaria-general.ss@deusto.es