Praktikak egiteko lekuak eta praktiken xehetasunak
Lanbide praktikak titulazioetan garrantzirik gehien duen jardueretako bat da; izan ere, praktika horien bidez, ikasleak (bai gradukoak, bai graduondokoak) ikasketetan eskuratu dituen ezagutzak eta trebetasunak aplikatzeko aukera dauka. Gainera, curriculuma asko aberasten dute, kontuan hartuta gizarte honetan gero eta garrantzitsuagoa dela gainerakoengandik bereizten gaituzten ezaugarriak izatea.
Egun, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak hitzarmen ugari ditu hainbat erakunde eta enpresarekin, praktikak egin ditzaten gure ikasleek. Horiek ikasturtean zein udan egin ahal izango dira.