Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Aurkezpena

 

Fernando Bayón Martín - Director Instituto de OcioAisiazko Ikaskuntzen Institutua erakunde akademikoa da. Ideia 1988an sortu zen, Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen barruan, eta Deustuko Unibertsitatearen lehenengo mendeurrena izan eta bi urte geroago garatu zen, gure inguruan sortzen ari ziren kezkei erantzuna emateko asmoz. 

Gaur egun, 12 pertsonak osatzen dugu Institutuari atxikita gaudenon taldea eta Deustuko Unibertsitateko hogeita hamar ikertzaile baino gehiagorekin lan egiten dugu. Aisiazko Ikaskuntzen Institutuan hainbat jarduera egiten ditugu, unibertsitate mailako erakunde bati dagozkion hiru esparruetan: ikerketan, prestakuntzan eta transferentzian.

Herritartasun aktiboa eta konprometitua garatzea xede harturik, giza garapena sustatuko duen ikerketa bikaina garatzearekin konprometituta gaude eta prestakuntza eskaintza zabala dugu. Hurrengo orrietan ikusiko dituzu Institutuaren barruko jardunaren xehetasunak:

Fernando Bayón Martin
Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko zuzendaria