Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Lantaldea

Lantaldea - taldekideak

quien es quien
 Fernando Bayón

 

Fernando Bayón Martín
Institutua zuzendaria
Deustuko Unibertsitateko Filosofiako doktorea (2002).
fernandobayon@deusto.es Ext. 2519

Doktoregoko ikasketak Tübingen-eko (Alemania) Eberhard Karl Unibertsitatean egin zituen; bertan, Manfred Frank-en ikasle izan zen eta Hans-Georg Gadamer entzun ahal izan zuen. Artearen, dramaren eta literaturaren bidez, genealogia eta Modernitatearen krisia aztertzeko duen interesa dela eta, zenbait unibertsitatetan egin ditu ikerketako egonaldiak; besteak beste, ETH-Zurich-en, Princeton-en eta Yale-n (Harold Bloom-en eremuetan), eta, irakasle den aldetik, Sienako Unibertsitatera edo Mexiko DFko Unibertsitate Iberoamerikarrera joan da irakasle gonbidatu gisa. CSICeko Filosofia Institutuari (Madril) lotuta egon da. Lehenengo, doktorego ondoko bekadun gisa; gero, CSICeko Gizarte eta Giza Zientzietako Zentroko ikertzaile kontratatu gisa, ildo honetan: Justizia: memoria, narrazioa eta kultura”; bertako zuzendari nagusia Reyes Mate da. DUko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuan dagoenetik, hainbat ikerketa proiekturi lotuta jarraitzen du, CSICen I + G + b-ko planaren barruan (Juan Carlos Velasco eta José M. González Garcíarekin batera). Liburu hauek idatzi ditu: Filosofía y Leyenda. Variaciones sobre la última modernidad (de Tolstói a Musil) (Anthropos, 2009); eta La prohibición del amor. Sujeto, cultura y forma artística en Thomas Mann (Anthropos, 2004).


Ikusi ikertzailearen fitxa 

 Itziar Zubieta
Itziar Zubieta Aguirre

Idazkaria
izubieta@deusto.es Tel. 944 139 075 Ext. 2275

Deustuko Unibertsitateko Idazkari Eskolako graduatua. 2004. urtetik, Aisiazko Ikaskuntzen Institutuari atxikita dago, Unibertsitateko zenbait sailetan idazkari zereginetan jardun ondoren. Zuzendaritzako idazkaria, administrazio kudeaketa guztiko, logistikako, jendeari arreta emateko zerbitzuko eta Institutuko informazio ataleko arduraduna da. Etengabeko prestakuntzako taldearekin du lotura berezia.
 Ruth Ahedo Gonzalez


Ruth Ahedo González
Psikologiako lizentziatua, Irakasle ikasketetako diplomatua eta Aisia eta Giza Baliabideetako ikasketa aurreratuen diplomaduna.
ruth.ahedo@deusto.es Luz. 3171

1990etik, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Aisiazko Ikaskuntzetako taldeko kidea da eta irakaskuntza eta ikerketako zenbait zeregin betetzen ditu. Gaur egun, Aisiako proiektuen zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko praktiketako irakaslea eta koordinatzailea da. 2016tik DeustoBide-Herritartasun Eskolako Kultur Aisia Unibertsitatean programa ere koordinatzen du. OcioGune Nazioarteko Foroaren Antolaketa
Batzordeko kide ere izan da. Foro hori urtero antolatzen du Deustuko Unibertsitateko Aisia eta giza garapena ikertaldeak eta ikertalde horren hainbat ikerketa proiektutan hartu du parte.
 

Ikusi ikertzailearen fitxa
 

 Jaime Cuenca

Jaime Cuenca Amigo
Doctor en Estudios de Ocio y Licenciado en Filosofía por la Universidad de Deusto
jaime.cuenca@deusto.es Ext. 2747

Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko unibertsitate masterretan ematen ditu klaseak, baita Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Tituludunean ere. “Arteak gozatu” etengabeko prestakuntzako programaren koordinatzailea da. “Aisia eta Giza Garapena” diziplina arteko ikertaldeko kide gisa, aisiako esperientziaren esanahia kontsumo-gizartean aztertzen du. Lanildo hori aurkeztu du nazioarteko hainbat foro zientifikotan eta artikuluak ere argitaratu ditu aldizkari akademikoetan: Anthropos, Arbor, Estudios filosóficos edo Revista de Ciencias de la Educación. Horrekin batera, Cuadernos de Estudios de Ocio eta Documentos de Estudios de Ocio bildumetako talde-lanetan parte hartu du.
 

Ikusi ikertzailearen fitxa
 

  Aurora Madariaga

Aurora Madariaga Ortuzar
Deustuko Unibertsitateko Aisia eta Giza Baliabideetako doktorea.
aurora.madariaga@deusto.es Ext.2747

Estatu Espainiarrean desgaitasunak dituztenen elkarteek gaur egun eskaintzen dituzten aisiako zerbitzu ugariak aztertu zituen sakon eta zabal bere tesian, baita aisia arloko inklusioak zer ondorio dituen ere. Hezkuntza Bereziko masterra. Pedagogia Terapeutikoko aditua. Psikologia Klinikoko lizentziatua. Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko Aisia eta Desgaitasunen Katedran dihardu 1994tik, eta 2010etik zuzentzen du proiektu hori. Tarte horretan, ikerketari loturik aritu da. Katedraren barruan, Ikerketa eta Aholkularitza Arloa koordinatu du (1997-2004) eta koordinatzailea izan da (2004-2010). Esperientzia eta ezagutza zabala du desgaitasunen inguruan eta horretan dago bermatuta bere lanbideko ibilbide zabal eta koherentea, baita ikerketa eta irakaskuntza lana ere. Hainbat eta hainbat ikastaro eskaini ditu aisiaz eta desgaitasunaz erakunde eta entitate nazional eta autonomikoetan. Ponentzia eta komunikazio ugari aurkeztu ditu hainbat erakundek antolatutako nazioarteko, estatu eta autonomia erkidego mailako biltzar eta jardunaldietan, desgaitasunak dituzten pertsonen bizitzan aisiak duen paperaz. Artikuluez gain, liburuak ere idatzi ditu beste batzuekin batera: Protocolo de evaluación de las condiciones de Inclusión en equipamientos de ocio (2002); Ocio para todos: Reflexiones y Experiencias. Actas del VI Congreso Mundial de Ocio (2002) liburuaren argitaratzailekide da; eta Los valores del ocio: un horizonte de cambio, choque e innovación. Ociogune 2010 (2011). UNIQUALen egiaztagiria du eta Gizarte Psikologia irakasten du graduan; eta Irisgarritasuna eta inklusioa, Proiektuen diseinuaren kudeaketa, Ikerketa prozesuak, eta Aisiako inklusioa irakasgaiak ematen ditu graduondokoan. Aisia eta giza garapenari buruz (Aisiazko Ikaskuntzak, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea, Deustuko Unibertsitatea) Eusko Jaurlaritzak onetsitako ikertalde ofizialeko kidea da, eta aisia eta gizarte erantzukizuneko ikerrarloa koordinatzen du. IKTei eta gizarte inklusioari buruzko DU - Vodafone-ren Katedrako zuzendariordea da eta ikerketa proiektuen arduraduna. Espezializazio arlo hauek ditu: Aisia eta desgaitasuna, gizarte inklusioa, desgaitasunak dituzten pertsonak, desgaitasunen arloko elkarteak, aniztasunari erantzutea aisia arloan, aisiarako hezkuntza eta aniztasuna.


Ikusi ikertzailearen fitxa
 

 Joseba Doistua
 

Joseba Doistua Nebreda
Historiako lizentziatua, Aisiaren kudeaketako masterra eta Ikasketa Aurreratuen Diploma Aisia eta Giza Garapenean
joseba.doistua@deusto.es Ext. 2747

Giza Geografia jakintza arlora lotua. Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko irakasle eta ikertzailea da gaur egun. Aisiazko Ikaskuntzetan lan egiten du 2001etik, eta hainbat ikerketatan parte hartu du: Bizkaiko Kultur Eskaintzaren Mapa, Almeriako Kultur Eskaintzaren Mapa, Hurbileko Ekipamenduen Azterketa. Aisia eta kulturari buruzko hainbat argitalpenen autore-kide da, euren artean, “Atlas de Infraestructuras culturales de España” edo “Las asociaciones culturales en España”, Fundación Autor-ekin batera. Graduko eta graduondoko hainbat irakasgai ematen ditu Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean, aisia, kultura, turismo eta geografia arloei lotutakoak.

 
Ikusi ikertzailearen fitxa
 

 Yolanda Lázaro

Yolanda Lázaro Fernández
Aisia eta Giza Baliabideetako doktorea eta Psikologiako lizentziatua.
yolanda.lazaro@deusto.es Ext. 2277

Aisiaren Kudeaketako masterra, Kultur Kudeaketa espezialitatean. Aisiazko Ikaskuntzetako Etengabeko Prestakuntzako zuzendaria da; eta aisia, hezkuntza eta adinekoen inguruan egiten du lan. Irakasle da Turismoko Graduan, Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Tituluan, Aisiako Proiektuen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterrean, Biltzar, Ekitaldi eta Azoken Antolaketako Unibertsitate Masterrean eta Aisia eta giza garapeneko doktorego programan. 1994 eta 2004 bitartean, Aisia eta Desgaitasunen Katedrako hainbat arlotan lan egin du eta Aukera Berdintasuna Bilboko jaietan taldeko kidea da 1995etik. Aisiari eta desgaitasunari buruzko eta aisiari, hezkuntzari eta adinekoei buruzko hainbat artikuluren idazlea da. Beraren argitalpenen artean, honakoak nabarmendu daitezke: "Ocio y Discapacidad en la normativa autonómica española" (2007), "El derecho al ocio de las personas con discapacidad" (1997) Gorbeña eta Gonzálezekin batera idatzia; eta "Ocio, Inclusión y Discapacidad" (2004) eta "OcioGune Ocio y Valores: Un horizonte de cambio, choque e innovación. Comunicaciones" (2010), Makuarekin batera egina.

Ikusi ikertzailearen fitxa
 

 Idurre Lazcano Quintana

Idurre Lazcano Quintana
Deustuko Unibertsitateko Aisia eta Giza Baliabideetako doktorea.
ilazkano@deusto.es Ext. 2782

Kultur Aisiaren Kudeaketako masterra. Pedagogiako lizentziatua. Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko ikerketa arloko zuzendariordea izan da 2007tik 2010era. 2000tik, Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko oinarrizko ikasketako eta ikerketa aplikatuko zuzendaria da. Aisiari eta giza garapenari buruzko Eusko Jaurlaritzaren ikertalde ofizialeko kidea da. Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Turismoko graduko irakaslea da. Hainbat graduondoko ikastarotako irakaslea da: Aisiako Proiektuen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko; eta Biltzar, Ekitaldi eta Azoken Antolaketako Unibertsitate Masterreko irakaslea. Aisia eta Giza Baliabideen doktoregoko irakaslea eta tesien zuzendaria.Aisia eta kulturaren esparruko hainbat libururen argitalpenean parte hartu du, baita biltzar askotan ere. Bere ikerrildo nagusiak kultur aisia, asoziazionismoa, gobernantza eta gaztedia hartzen ditu ardatz.

Ikusi ikertzailearen fitxa
 

 Amaia Makua Biurrun

Amaia Makua Biurrun
Aisiari eta Giza Baliabideei buruzko doktorea
amaia.makua@deusto.es Ext.2766

Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko ikertzailea eta irakaslea 1994tik. 10 urteko esperientzia du turismoaren sektore pribatuan enpresaburu eta goi mailako lanpostuak betetzen. Zuzenbideko lizentziatua da (Ekonomia Espezialitatea), Aisiaren Kudeaketako masterra (Turismoaren kudeaketa espezialitatea), Executive MBA. Turismoari eta kulturari buruzko ikerketa eta aholkularitza proiektuetan parte hartu du. Aisiako sektoreetara aplikatutako kalitatean eta turismo tematikoko (turismo erlijiosoa, turismo industriala) eskaintzen garapenean dago espezializatuta. Biltzar, Ekitaldi eta Azoken Antolaketako Unibertsitate Masterreko eta Aisia Proiektuen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko irakasle eta koordinatzaile akademikoa da. Espainiako beste unibertsitate batzuekin lan egiten du irakaskuntzan (Vigoko Unibertsitatea, UOC). Turismo industrialarekin lotutako biltzar eta foroetan eta Enpresa bisitatzeari buruzko 3. eta 4. Europako Biltzarren Batzorde Zientifikoko kide izan da. AENOReko Normalizazioko Batzorde Teknikoko kide eta estatu mailako Turismo Industrialeko kalitate araua prestatzen lan egiten du.

Ikusi ikertzailearen fitxa
 

 
 MJesus monteagudo

María Jesús Monteagudo Sánchez
Aisiari eta Giza Baliabideei buruzko doktorea
mjmonte@deusto.es Ext. 2862

Deustuko Unibertsitateko Psikologiako lizentziatua. Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko kidea da 1992tik. Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko dokumentazio eta ikerketa arloan lan egin du. Aisiako Proiektuen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko edo Biltzar, Ekitaldi eta Azoken Antolaketako Unibertsitate Masterreko irakaslea da. Gaur egun, Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko Graduondoko Prestakuntzako zuzendaria da. Bere espezializazio arloak honakoak dira: aisia, oro har, eta kirola, bereziki, ikuspegi psikosoziologikotik. Kirol eta aisiako ibilbideen kontzeptuan, aisiarako onura eta oztopoetan sakondu du bereziki. Aztertu dituen taldeen artean daude haurrak, gazteak eta emakumeak. Hainbat argitalpenetan parte hartu du eta idatzi ere egin du. Azkeneko ekarpenak honakoak izan dira: El ocio en la investigación actual: una lectura desde ámbitos, disciplinas, grupos de población y contextos geográficos (2007) eta La experiencia de ocio: una mirada científica desde los Estudios de Ocio (2008). Biak dira Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzetako Dokumentuen bildumakoak. ADOZ, Aisiazko Ikaskuntzetako Aldizkariko zuzendariordea da. 1994an sortu zen lau hilabeterik behin argitaratzen den aldizkari hori, aisiaren eta bere esparruen inguruan (kultura, turismoa, kirola eta jolasa) dagoen jakintza elkarte zientifikoari zabaltzeko. Kirolari aplikatutako ikerketa sozialeko espainiar elkarteko (AEISAD) kidea da, OcioGuneko ikertaldeen sarekoa eta OTIUM, Aisiazko Ikaskuntzen Iberoamerikako Elkartekoa.

Ikusi ikertzailearen fitxa