OTIUM sarea. Aisiazko Ikaskuntzen Iberoamerikako Elkartea (www.asociacionotium.org ) Ekintza arloa: Latinoamerika
Taldeak lideratzen dituenak eta ikertzen dituenak
OTIUM sarea Iberoamerikako 13 unibertsitatek eta 9 herrialdek osatzen dute. Partaideak: Universidade do Fortaleza. UNIFOR (Brasil), Universidade do Vale do Río dos Sinos. UNISINOS (Brasil), Pontificia Universidad Católica de Chile (Txile), Universidad YMCA (Mexiko), Universidad Católica Dámaso Antonio Larrañaga (Uruguai), Universidad Católica de Santiago de Quayaquil (Ekuador), Universidad de Aveiro (Portugal), Universidad Pedagógica Nacional de Colombia (Kolonbia), Universidade Estadual da Paraíba (Brasil), Universidad Anáhuac México Norte (Mexiko), Universidade Federal de Minas Gerais (Brasil), Universidad de Puerto Rico (Puerto Rico) eta Deustuko Unibertsitatea (Espainia). Aisia, astialdi eta jolas arloko truke akademikoa eta lankidetzako ikerketa sustatu nahi ditu Iberoamerikako herrialdeen artean. Sare bion eta aisiazko ikaskuntzetako ikertzaileen nazioarteko elkarte nagusiaren arteko hitzarmenaren asmoa da herri partaideetan nabariagoa izatea arlo horretako ekoizpen zientifikoa, baita nazioarteko beste lankidetza-ildo batzuk bilatzea ere. Sare horretako lidergoak aukera ematen dio “Aisia eta giza garapena” jorratzen duen taldeari bildutako beste unibertsitate batzuekin lankidetzako ikerketa proiektuak sustatzeko, eta prestakuntza esparrua zabaltzeko, prestakuntza hori Iberoamerikan ere emateko. Zehatzago esanda, azken urteotan, hainbat ekimen izan dira, prestakuntzan eta ikerketan. Prestakuntzari dagokionez, Berrikuntza eta garapena Aisia Humanistaren ikuspegitik jorratzen duen ikastaro bat jarri da abian. Iberoamerikako hainbat unibertsitatetan eskaini da. Horrenbestez, oinarri teoriko komunak garatzen dira, baterako ikerketetan aurrerapausoak emateko. Ikerketa arloan, nazioz haraindiko ikerketa konparatibo bat egin da Espainiako eta sarea osatzen duten Iberomerikako herrialdeetako aisiarako eskubideari buruz. Ekimen horiek guztiek lagunduko dute baterako argitalpen kopurua ugaritzen, sarea osatzen duten ikertaldeen artean.