Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Katedrak

Aisia eta Jakintzako Katedra

Aurkeztu diren ikerrarloetara bideratutako jakintzaren ekoizpena bi katedratan dago dinamizatuta: Aisia eta Desgaitasunen Katedran eta Aisia eta Jakintzako Katedran. Ikerketaren katalizatzaile dira “Aisia eta giza garapena” taldearen barruan, bai proiektuak diseinatu eta betetzeari dagokionez, bai kanpoko finantzazioa lortzeari dagokionez.

Sartu katedraren webean

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Aisia eta Jakintzako Katedra

Aisia eta Jakintzako Katedraren asmoa da, espainiera hitz egiten den esparruan, aisiaren inguruan dagoen informazioa eta jakintza ikertzaileen, irakasleen eta profesionalen esku jartzeko eta bateratzeko eragile baten falta konpontzea. Funtsezko helburua hau izan da: aisiaren inguruan, oro har, eta agertzen den esparruekiko harremanen inguruan (kultura, turismoa, kirola eta jolasa) dagoen jakintza bildu, kudeatu, sortu eta zabaltzea. ADOZ Dokumentazio Zentroa abiapuntu izanik (1994tik funtzionatzen du Aisiazko Ikaskuntzen Institutuaren barruan), Aisia eta Jakintzako Katedrak lau jarduera arloren inguruan garatzen du bere lana:

1. Aisiaren inguruko jakintza biltzea
2. Aisiaren inguruko jakintza kudeatzea
3. Aisiaren inguruko jakintza sortzea
4. Aisiaren inguruko jakintza zabaltzea

Katedrak finantzazio akordio egonkorra du Grupo Santanderrekin, hasi zenetik gaur arte.

Diziplina arteko ikerketako mintegi egonkorrak

Ikertaldeak Diziplina arteko ikerketako mintegi egonkorrak dinamizatzen ditu Aisia eta Jakintzako Katedraren bidez, ikertzaileen etengabeko prestakuntzako jardueren bidez, metodologia eta tresna zientifikoak trukatu eta eguneratzeko, jardunbide egokiak partekatzeko, kasuen azterketa diseinatzeko, eta kokapenerako estrategien azterketa aurreratua egiteko europar deialdiekin lotutako arlo berrietan. Azken ikasturteetan, hainbat gai jorratu dira: “Science Festivals as promoters of valuable leisure experiences”, Elspeth Frew doktoreak (La Trobe University. Melbourne, Australia) eta Amaia Makua doktoreak (Deustuko Unibertsitatea) eskainita; “Paseos por la ciudad de las fábricas vacías”, Ibai Etxezarraga eta Beñat Guarrotxena arkitektoek eskainita; “Bilbao glocal case study”, Roberto San Salvador del Valle doktoreak (Deustuko Unibertsitatea) eskainita; “Philosophy of imagineering”, Marco Van Leeuwen doktoreak (Breda University) eskainita; eta “Metodologias cualitativas en la investigación sobre ocio y ciudadanía: algunos ejemplos en Portugal”, María Manuel Rocha doktoreak (Universidade d’Aveiro) eskainita. 60 pertsona baino gehiago etorri dira ikastaroetara.


Informazio gehiago

Aisia eta Ezgaitasunen Katedra

Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak garatu duen proiektu bat da Katedra. Desgaitasunak dituzten pertsonen aisiarako eskubidea bermatzeko eta defenditzeko ikerketa, prestakuntza eta kudeaketako lanak hartzen ditu ardatz. Katedraren helburua da desgaitasunak dituzten pertsonen bizi kalitatea eta ongizatea hobetzea, aisiako giza esperientzia oso baten bidez, inklusiboa izango den esku hartzeko politika, kudeaketa eta hezkuntzaren bidez. Proiektua topaketarako foro bat da, gizarteratzean oinarritutako proposamen berriak sustatzen dituena eta desgaitasunak dituzten pertsonek aisia askatasunez gozatzearekin lotuta dagoena, kultura, turismo, kirol eta jolas testuinguruetan. Horretarako, zeregin horretan diharduten eragileekin batera lan egiten du, testuinguru akademiko eta sozialetan ikerketa, irakaskuntza eta transferentziako jarduerak bultzatzeko eta garatzeko, egiten duten lana babestuz eta ekimen berriak sortuz.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Zuzendaritza: 2010etik:
Aurora Madariaga Ortuzar dk.
1994an sortua

  • Finantzaziorako akordio egonkorra, ONCE eta ONCE Fundazioarekin, 1994tik 2004ra. 2004tik gaur egunera, finantzazio iturriak ugaritu egin dira ikerketa proiektuen arabera (laguntza publikoak –TURESPAÑA, IMSERSO, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala– eta pribatuak –Fundación Vodafone, Fundación Micrópolix, Edeka, Fundación Yuste).
  • Bukatutako ikerketa proiektuak: 45
  • Defendatutako eta aribidean dauden doktorego tesiak: 12 (euretatik 4, nazioartekoak)
  • Doktoregoko 12 lanen tutoretza eta master amaierako 55 proiekturen tutoretza.
  • Argitalpenak: 22 liburu eta 60 kapitulu, Institutuak eta beste erakunde batzuek argitaratutako liburuetan; 75 artikulu; 2 aldizkari monografiko; 4 CD Rom Aisia eta Desgaitasunei buruzko datu base bibliografikoekin.
  • 220 biltzarretan egon: 150 ponentzia, 70 komunikazio eta 25 batzorde zientifiko
  • Aisiarekin eta desgaitasunak dituzten pertsonekin lotuta dauden tokiko, autonomia erkidegoko eta estatuko foroetan presentzia aktiboa
  • 100 ikastaro emanak aisia eta desgaitasunen inguruan, era askotako erakundeetan; eta 45 irakaskuntzako jarduera Deustuko Unibertsitatean bertan
  • 2003ko aisia inklusiboari buruzko aldarrikapena prestatzea eta 2014an eguneratua, zerikusia duten eragile guztien parte hartzearekin Aisia inklusiboaren aldeko manifestua: http: //www. ocioblog. deusto. es/manifiesto-por-un-ocio-inclusivo/
  • Jardunaldiak eta biltzarrak: Katedraren I. jardunaldia, Bilbao, 1994. Katedraren II. jardunaldia, Bilbao, 1995. Katedraren III. jardunaldia, Bilbao, 1997. Katedraren IV. jardunaldia, Madril, 1999. Aisiako VI. Munduko Biltzarra, Bilbao, 2000. Katedraren V. jardunaldiak, Sevilla, 2001. "Aisia, Inklusioa eta Ezgaitasuna" Biltzarra, Bilbao, 2003. Ociogune Ikerketa Foroan parte hartze tematikoa, Bilbao, 2006tik gaur egunera arte, urtero. XX. urteurreneko Jardunaldia, Bilbao, 2014.
  • Jasotako sariak eta aipamenak: 6
  • ONCE SOLIDARIO 2015 saria, instituzio-erakunde kategoriako saria Aisia eta Desgaitasunen Katedrari, ibilbide osoagatik, ONCEren Euskal Herriko lurralde ordezkaritzak emana, Donostia, 2015-06-10.
  • TELEFONICA ABILITY AWARDS 2012 (Finalista 2012an. 430 proiektu aurkeztutatik, 50), Fundación Telefónica, Madril, 2012-10-20. Harrezkero, Club Ability-ko kidea da.
  • FEKOOR 2014 saria, proiektuaren XX. urteurrenean emana, ibilbide osoagatik; FEKOORek emana, Bilbao 2014-12-03.
  • 2008ko IRISGARRITASUN SARIA, FEKOORek emana, desgaitasunak dituzten pertsonen aisiarako irisgarritasuna sustatzeagatik, Bilbao, 2008-12-03.
  • CERMI.ES saria, 2006koa, ikerketa sozialaren kategoriakoa, desgaitasunak dituzten pertsonen aisia irisgarria sustatzen egindako lanagatik, Estatu mailako Cermik emana, Madril, 2006-11-30.
  • CASCABEL DE ORO saria, 2005ekoa, Euskal Herriko ONCEren lurralde ordezkaritzak emana, desgaitasunak dituzten pertsonen aisiarako eskubideen defentsan egindako lanagatik, Bilbao, 2005-12-13.

Harremanetarako: catedraociodiscapacidad@deusto.es