Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Aisia eta Jakintzako Katedra

Aurkezpena

Aisiazko Ikaskuntzetako Dokumentuak aisiaren inguruko argitalpen espezializatuen sail bat da, Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak lideratua, Aisia eta Jakintzako Katedraren bidez. Aisiara diziplina arteko planteamenduetatik hurbiltzea da sail horren ezaugarrietako bat.

Helburu nagusia da Aisiaren inguruan, arlo zientifiko gisa, dagoen jakintza zabaltzea, Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak, 25 urtetan unibertsitateko lan zorroztasunez eta etorkizunera begira, sortu duen jakintzaren zabalkundea, bereziki.

Gizarteak eta elkarte zientifikoak aisiaren eta bere adierazpide kultural, turistiko, kiroletako edo jolasen arlokoei planteatutako hainbat galdera, kezka eta ardurari erantzun nahi diete bilduma hori osatzen duten argitalpenek. 

Jatorria

XX. mendearen 90ko hamarkadan sortu zenetik, Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak gizartearekin eta unibertsitateko esparruarekin hartua zuen konpromisoari erantzuteko helburua hartu zuen bere gain, prestakuntza eta ikerketako eragile den aldetik, eta aisiaren diziplina arteko ikerketatik lortutako jakintza eta aurrerakuntzak zabaltzekoa.

Argitaratzeko ahalegin horren eta Banco Santanderren babesaren emaitza da Aisiazko Ikaskuntzetako Dokumentuen bilduma, Institutuko Aisia eta Jakintzako Katedrari esker gauzatzen dena.

Bi hamarkada baino gehiagoko lanaren ondoren, Bilduma sendotu egin da aisiaren inguruko jakintzaren zabalkuntza eta transferentziaren erreferente gisa. Aisiazko ikaskuntzetan azken urteetan izan diren aurrerakuntzarik garrantzizkoenen isla da, 55 liburu baino gehiagok osatzen duten bilduma. Lan horien bitartez jo daiteke DUko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak berak eta arlo horretako erreferentziako beste erakunde batzuek sortu duten jakintzara. 

Katalogoa

Ikusi informazioa  

Ikusi argitalpenak