Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Aisia eta Jakintzako Katedra

Sarrera

Aisia eta Jakintzako Katedra Banco Santanderrek bultzatutako proiektu bat da, aisiaren eta bere esparruen (kultura, turismoa, kirola eta jolasa) inguruko jakintza kudeatu, sortu eta transferitzeko sortua.

Aisiaren esparruko adituen eta profesionalen ikerketa eta prestakuntzarako tresna bat da. Antolatzen dituen ekimenen bidez, aisiaren ikerketa bultzatzen, “Aisia eta giza garapena” ikertaldea nazioarteko elkarte zientifikoan kokatzen eta Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko graduondoko prestakuntza aberasten laguntzen du.
Gainera, Katedra Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak herritarren zerbitzura jartzen dituen bitartekoetariko bat da. Helburua da aisiaren arloko jakintzan egon diren aurrerakuntzak gizartera transferitzea eta itzultzea, hartara gizartearen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzen lagungarri izan dadin.

Katedraren ekimenik garrantzizkoenen artean, hauek azpimarra ditzakegu:

  • Argitalpenak
  • OcioGune Ikerketako Nazioarteko Foroa
  • Ikerketako mintegiak
  • OTIUM sarea
  • Baliabideak (biltzarren mapak, aldizkari zientifikoak, bibliografia, Ociopodcast…) 

Jatorria

Aisia eta Jakintzako Katedra 2004an sortu zuen Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak, Grupo Santanderren laguntzaz. Hamarkada bat baino gehiagoko ibilbidean, proiektu eta ekimen ugari burutu ditu Katedrak. Horri esker, Aisiako Ikaskuntzek elkarte zientifikoaren aitormena jaso dute, nazioarte mailan eta, batez ere, Iberoamerika mailan.

Helburuak

Funtsezko helburua hau da: aisiaren inguruan, oro har, eta agertzen den esparruekiko harremanen inguruan (kultura, turismoa, kirola eta jolasa) dagoen jakintza bildu, kudeatu, sortu eta transferitzea. Asmo handiko helburua da, Aisiazko Ikaskuntzen Institutuan bertan sortutako ekoizpen zientifikoan izan diren aurrerakuntzen berri ematea ez ezik, fenomeno horren ikerketan erreferente diren erakundeek garatutako know-how-a eta baliabideak aisiaren arloko ikertzaileen zerbitzura jartzea.