Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Aisia eta Jakintzako Katedra

Zer da OcioGune?

OcioGune nazioarteko foro bat da, aditu, irakasle, ikertzaile eta profesionalei zuzendua, batez ere honako arloei begira: gizartearen behaketari, aribidean dauden aldaketei eta aisiako etorkizuneko joerei begira. Topagune bat da eta aisiari eta honen esparruei buruzko ikerketa eta ezagutza sustatzen du. Elkarren segidako hamar urteko argitalpenen ondoren, OcioGune Foroa erreferente bihurtu da Aisiazko Ikaskuntzen elkarte zientifikoarentzat.
 

OcioGune 2018

Ikusi informazioa

Aurreko edizioak

2006tik, OcioGune Foroak lortu du , aztertu diren gaien bidez, aisiak giza garapenaren faktore gisa dituen ahalmenez jabetzea eta begirada kritikoa zabaltzea aisiaren fenomenoaren inguruan.

OcioGune Foroaren gaiak (2006-2016) ondoren ageri direnak izan dira:

  • OcioGune 2017. Aisia eta ekosistema teknologiko berriak
  • OcioGune 2016. Aisiaren arriskuak: gaur egungo erantzunak eta erronkak
  • OcioGune 2015. Kultura eta sormen industrien gizarte eraginak: ustekabekoa neurtzen.
  • OcioGune 2014. Hiria aisialditik birpentsatu.
  • OcioGune 2013. Aisiaren ekarpenak bizitzan zehar (Aisiazko ikaskuntzen 25. urteurrena eta Giza garapenerako aisia baliotsuaren aldeko adierazpena prestatzea)
  • OcioGune 2012. Aisia eraldatzailea. Aisiaren esanahi eta joera berriak krisi-garaian.
  • OcioGune 2011. Aisia eta gizarte berrikuntza.
  • OcioGune 2010. Aisia eta balioak: aldaketak, kontraesanak eta berrikuntzak.
  • OcioGune 2009. Aisia-lekuak XXI. mendean, burutu gabeko errealitate baten argi-ilunak.
  • OcioGune 2008. Denboraren eragina aisiako bizipenean: presaz bizi den gizarte baten eraldatzeak, aukerak eta arriskuak.
  • OcioGune 2007. Aisiazko esperientzia eztabaidagai.
  • OcioGune 2006. Aisia diziplina eta jakintza arloetan.