Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Publicum

Proiektuko Kideak

Ikertzaile nagusiak

FERNANDO BAYÓN  Fernándo Bayón Martín. Filosofiako doktorea Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun, Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko ikertzailea da eta Eusko Jaurlaritzak A kategoria aitortu dion “Aisia eta giza garapena” ikertaldeko kidea. “Filosofiaren Historia Modernitatean: Idealismoa eta Dialektika” irakasten du Filosofia, Politika eta Ekonomiako graduan, Deustuko Unibertsitateak eta Comillasek eskaintzen dutenean. Doktoregoko Aisia, Kultura eta Komunikazioa Giza Garapenerako programan eta Aisiako proiektuen zuzendaritzako Master ofizialean irakasten du. CSICeko Filosofia Institutuko ikertzailea izan da eta egonaldiak egin ditu hizlari eta/edo irakasle gonbidatu gisa Cambridge-ko (EB), Yale-ko (AEB), Tübingen-eko (Alemania) unibertsitateetan, besteak beste. Hauek dira beraren espezializazio arloak: modernitatearen kulturaren teoria eta nortasun kolektiboen eraketa narratiboa filosofian, literaturan, musika draman eta zinean. Ia ehun artikulu argitaratu ditu eragin handiko aldizkarietan, baita liburu hauek ere: La prohibición del amor. Sujeto, cultura y forma artística en Thomas Mann (Anthropos, 2004); eta Filosofía y Leyenda. Variaciones sobre la última modernidad (de Tolstói a Musil) (Anthropos, 2009). Helduen etengabeko prestakuntzari ere ekiten dio, ikus-entzuleen garapenari begira, DEUSTOBIDE Deustuko Unibertsitateko Herritartasun 

Jaime Cuenca - InvestigadorJaime Cuenca Amigo. Gizarte eta Giza Zientzietako doktorea eta Filosofian lizentziatua da; Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko ikertzaile elkartua da eta “Aisia eta giza garapena” aitorpena duen ikertaldeko kidea. Artearen teoria, filosofia politikoa eta eguneroko jardunbideen historia ditu aztergai, eta bere lanildorik berriena begiradaren teknologiek esperientziaren politika eratzen duten paperari buruzkoa da. Hogei artikulu argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan: Arbor, Pensamiento edo Journal of Leisure Research. Bi monografiaren autorea ere bada: El valor de la experiencia de ocio en la modernidad tardía. Génesis y condiciones de posibilidad (Universidad de Deusto, 2012) eta Peter Pan disecado. Mutaciones políticas de la edad (Consonni, 2013). Ikertzaile bisitaria izan da Max Planck Institute for the History of Science (Berlin) erakundean, Mexikoko Universidad Nacional Autónoman (Mexiko DF) eta Hochschule für Gestaltung erakundean (Karlsruhe, Alemania). Artearen teoria eta kritikaren eta artearen egungo harreraren baldintzei buruzko hausnarketan aritzen da arte zentroetan. Artisten zenbait katalogo eta erakusketen inguruko ehun kritikatik gora argitaratu ditu prentsan.

 


Ikertzaile kideak

RUTH AHEDO InvestigadoraRuth Ahedo. Deustuko Unibertsitateko Psikologiako lizentziatua, Irakasle ikasketak egina da Alcalá de Henareseko Unibertsitatean; eta Ikasketa Aurreratuen Diploma du Aisia eta Giza Baliabideetako doktoregoko programan. 1990etik, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Aisiazko Ikaskuntzetako taldeko kidea da eta irakaskuntza eta ikerketako zenbait zeregin betetzen ditu. Aisiako proiektuen kudeaketa eta Gaitasunen garapena irakasgaietako irakaslea eta praktiketako koordinatzailea da Aisiako proiektuen zuzendaritzako Unibertsitate Masterrean. Azken urteetan, zenbait ikerketa proiektutan parte hartu du: RESORTES (2013-2015) eta ITINERE (2013-2015) Plan Nazionaletan, baita CONNECT. Connecting Audiences (2016-2019). European Alliance for Education and Training in Audience Development (575807-EPP-1-2016-1-ES-EPPKA2-KA) europar proiektuan ere.
 


MACARENA CUENCA InvestigadoraMacarena Cuenca Amigo. Aisia eta Giza Garapeneko doktorea. Deusto Business Schooleko irakaslea eta Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko taldekidea da. Kultur ikus-entzuleen garapena du ikerrarlo nagusi. Izan ere, gai horren inguruan egin zuen doktoregoko tesia. Graduondoko prestakuntza eskaintzen du hainbat unibertsitatetan irakasle bisitari gisa, eta Europako Batzordeak finantzatutako hainbat proiektutan parte hartzen du (Adeste, EngageAudiences, Connect). Hainbat aldizkaritan argitaratu du: Academia. Revista Latinoamericana de Administracion, Annals of Leisure Research, Arbor. Cuadernos de gestión, International Review of Social Research, Revista de Psicología del Deporte.
 


JOSEBA DOISTUA InvestigadorJoseba Doistua. Aisia eta Giza Baliabideetako doktorea da, Historiako lizentziatua eta Aisiaren Kudeaketako masterra, kultura kudeaketako espezialitatearekin. Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko ikertzaile elkartua da. Ikerketa ugaritan hartu du parte eta aisia eta kulturarekin zerikusia duten zenbait argitalpenen autorekidea da. Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko graduko, graduondoko eta helduentzako etengabeko prestakuntzako irakasgaietako irakaslea da: aisia, kultura, turismoa eta geografia bezalako jakintza arloekin lotutakoak eskaini ditu, "Ondareari eta kulturari lotutako turismo baliabide eta produktuak” edo “Kultura esparruaren analisia”, besteak beste. Gaur egun, DeustoBide-Herritartasun Eskolako eta Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitateko Tituluduneko zuzendaria da.


 

PUBLICUM AURORA MADARIAGAAurora Madariaga Ortuzar. Aisiazko Ikaskuntzetako Aisia eta Desgaitasunen Katedran (DU) ari da ikerketan 1994tik, eta 2010etik zuzendu egiten du Katedra. 2009an Eusko Jaurlaritzak aitortutako (B kategoria) " Aisia, giza garapenaren faktorea” ikertaldeko ikertzaile nagusia da, baita 2015ean (IT 984-16, A kategoria) ere. Graduko eta graduondoko irakaslea da. Aisia, Kultura eta Komunikazioko Doktoregoko klaustrokidea. 7 doktoregoko tesi zuzendu ditu eta beste 2 zuzentzen ari da. Autonomia erkidego mailako lehiako proiektuetan hartu du parte, desgaitasunak dituztenentzako serious game irisgarriei buruz; baita estatu mailakoetan ere (gazteen eta adinekoen aisiari buruzkoa). Eragin handiko aldizkarietan argitaratutako hainbat artikulu zientifikoren autorea da, eta liburu eta kapituluen autorekidea. 45 ponentzia eta 65 komunikazio eskaini ditu biltzarretan. Irakasle gonbidatua izan da Latinoamerikako unibertsitateetan (Honduras, Ekuador, Brasil eta Uruguai). Aztergai dituen arloak hauek dira: aisiarako hezkuntza, giza aniztasuna, inklusioa, desgaitasuna eta hirugarren sektorea. Aisia Inklusiborako Adierazpena prestatzen eta sozializatzen parte hartu du (2003 eta 2014). Otium sareko kidea eta Ociogune sareko presidenteordea da. Sare hauetako kidea da: SIPS, REDIS, REPS, ANPERP.
 


AMAIA MAKUAAmaia Makua Biurrun. Aisia eta giza garapeneko doktorea, Aisiaren Kudeaketako masterra, Executive MBA, Zuzenbide Ekonomikoko lizentziatua eta Professional Development Programme in Action Learning-erako bideratzaile akreditatua da. Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko irakasle eta ikertzailea da 2004tik. Gaur egun, kultura esparruan dituen ikerrildo nagusiak ikus-entzuleen garapenarekin eta kultur kudeatzaileen lanbideko profilarekin dute zerikusia. Europar proiektuetan hartu du parte gai horien inguruan: CREA. M - Creative Blended Mentoring for Cultural Managers; ADESTE - Audience DEveloper: Skills and Training in Europe; The Study on Audience Development – How to place audiences at the centre of Cultural Organisations; edo Connect - Connecting Audiences, eta horretan koordinatzaile lana betetzen du.




Carolina Meloni González  Carolina Meloni González. Madrilgo Universidad Europeako Gizarte Zientzia eta Komunikazioko Fakultateko Etika eta Pentsamendu Politikoko irakasle titularra da. Hauek ditu ikerrildo: gaur egungo filosofia politikoa, pentsamendu feminista eta generoaren doktrinak, etika eta komunikabideen teoria kritikoa. Hainbat artikulutan parte hartu du filosofian espezializatutako aldizkari batzuetan, bai eta hainbat mintegi, ikerketa proiektu, ikastaro, biltzar eta masterretan ere, Espainian, Latinoamerikan eta Frantzian (irakasle gonbidatua izan da Université Blaise Pascal-en, Clermont-Ferrand-en; eta Buenos Aireseko Unibertsitatean). Lan hauek argitaratu ditu, besteak beste: Las fronteras del feminismo. Teorías nómadas, mestizas y postmodernas (Madril, Fundamentos argitaletxea, 2012). Bayón, F eta González, J.M.-rekin: Repensando la ciudad desde el ocio (Bilbao, Deustuko Unibertsitatea, 2015). Julio Díaz Galánekin: Abecedario zombi. La noche del capitalismo viviente (Madril, El salmón contracorriente, 2016). Madrilgo Universidad Europea

 

FERNANDO BAYÓN María Jesús Monteagudo Sánchez. Deustuko Unibertsitateko Psikologiako lizentziatua eta Aisia eta Giza Baliabideetako doktorea. Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko Aisia eta Jakintzako Katedrako zuzendaria da 2011tik eta erakunde horretako argitalpenen zuzendaria.Aisiazko Ikaskuntzetako ikertzaile elkartua eta Aisia eta Giza Garapeneko ikertaldeko kidea, Eusko Jaurlaritzak 2009an aitortua (Erref. IT 587) B kategoriarekin; eta 2016tik 2021etik A kategoriarekin (IT984-16). Ibilbide luzea du aisiaren esperientziari buruzko ikerketa espezializatuan: hainbat talderen aisia esperientziak jorratu ditu ikuspegi psiko-soziologikotik, aisiaren onurak giza garapenerako (pertsonal eta sozialerako), aisian parte hartzeko oztopoak eta aisiaren ibilbideak aisiaren adierazpen gisa bizitzan zehar. Zenbait monografia, libururen kapitulu eta hogei artikulu argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan: Journal of Leisure Research, World Leisure Journal, Obets, Revista de Psicología del Deporte, Contextos educativos, Análisis Local edo Pedagogía Social. Revista interuniversitaria.
 

 

PUBLICUM Eloisa Pérez SantosEloisa Pérez Santos. Psikologiako doktorea Unibertsitate Conplutensean. Museoetako bisitarien ezaugarrien analisia, bisitarien jokabidearen azterketa eta museoen esperientzia oro har hartu ditu ardatz ikerketan. Lehenik Natur Zientzien Museo Nazionalean aritu zen, 1989tik 1995era, Ebaluazio eta Estatistikako Sailaren buru; eta, geroago, Unibertsitatetik aritu da, hainbat ikerketaren zuzendari gisa. Gaur egun, Estatuko Museoen Zuzendariordetza Nagusiko Museoetako Bisitarien Laborategi Iraunkorreko aholkulari zientifikoa da (Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Arte Eder eta Kultur Ondasunen Zuzendaritza Nagusia). Erakunde horretarako egiten ditu prestakuntza, aholkularitza eta ikerketa lanak, estatuaren jabetzakoak diren museoetan. Hogei argitalpen baino gehiago ditu gai horren inguruan: artikuluak aldizkari zientifikoetan, monografiak, liburuak eta liburuen kapituluak. Denen artean, azpimarratzekoa da Estudios de visitantes en museos: metodología y aplicaciones (Trea, 2000). Liburu hori erreferentzia bihurtu da museoetako bisitarien inguruko ikerketen arloan espainieraz.Madrilgo Unibertsitate Complutensea

 

Lantaldea

Iñigo Ayala AizpuruIñigo Ayala Aizpuru. Deustuko Unibertsitateko Giza garapenerako aisia, kultura eta komunikazioko doktorego programako doktoregaia. Aisiako proiektuen zuzendaritzako masterra da unibertsitate berean eta Giza Zientzietako eta Artearen Historiako graduduna Salamancako Unibertsitatean. PUBLICUM proiektuari lotuta dago doktoregoko tesia dela eta (El desarrollo de las audiencias en los museos de arte contemporáneo nacionales); Deustuko Unibertsitateko Ikertzaileak Prestatzeko beka bati esker egiten ari da lan hori. Bere ikerrarloa kultura arloko ikus-entzuleak dira, oro har, bereziki museoetakoak. Gainera, Gaztela eta Leongo kultura kudeatzaileen elkarteko kidea da eta harreman profesional sendoa izan du OLBE (Opera Lagunen Bilboko Elkartea) bezalako kultur erakundeekin.
 


 

Publicum Nerea AyerbeNerea Ayerbe Elola. Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzietako doktorea eta Giza Zientziak Enpresako lizentziatua da; eta Artearen merkatuko eta horrekin lotutako enpresen kudeaketako masterra egin zuen Madrilgo Antonio de Nebrija Unibertsitatean. Hainbat kultur erakundetan izan zuen esperientzia profesionalaren ondoren (Sprovieri Gallery-n, Londresen; eta Consonni arte ekoizpeneko enpresan, besteak beste), arte garaikidearen irakaskuntzan eta ikerketan dago bete-betean murgilduta. Bere ikerketako lanildo nagusiaren barruan, performance artea gauzatzeko era desberdinak eta museo erakundeak jasaten dituzten tentsioak aztertzen ditu. Prekariart. Estudio multidisciplinar de la condición precaria del arte y los artistas contemporáneos (HAR2016-77767-R) I + Gko proiektuaren lantaldekoa da. Artearen merkatu garaikidearen eta artearen historiarekin lotutako beste irakasgai batzuk ematen ditu.
 

Antoni Laporte RosellóAntoni Laporte Roselló. Kataluniako Kultur Ondarearen Bisitarien Behatokia 
Bartzelona (1954). Ekonomia Zientzietako lizentziatua UABn eta Kultur Kudeaketa eta Politiken masterra UBn. ARTImetria SLko zuzendaria 1998tik eta Kataluniako Kultur Ondarearen Bisitarien Behatokiko zuzendari teknikoa da 2014tik. Hirugarren graduko irakaslea da museoen plangintza estrategikoan, kultur ondarearen marketinean, bisitarien ikerketa eta ebaluazioko adierazleetan. Kulturaren ekonomia, turismo kulturala, ikusizko arteen sektorea, kultur kudeaketako profesionalei buruzko ikastaroak eskaini ditu. Bisitarien inguruko ikerketak egin ditu museo eta kultur zentroetarako: Museo del Prado, MNAC, ARTIUM, CosmoCaixa, Museo Picasso eta beste askotarako. Metodologia kuantitatiboak (aurrez aurreko inkestak eta lineakoak) eta kualitatiboak (focus groups) erabiltzen ditu. Horrekin batera, bisitarien behaketa sistematikoa egiten du erakusketa areto eta espazioetan. Museoetako Bisitarien Etengabeko Laborategiak eskatuta, zenbait ikerketa egin ditu: “Conociendo a todos los públicos. Un análisis de la visita al museo en familia” (2017) eta “Conociendo a todos los públicos. ¿Qué imágenes se asocian a los museos?” (2012), azkena, museoetakoak ez diren bisitariak aztertzeko asmoa izan duena. VEGAPen enkarguz, “La dimensión de las artes visuales en España” (2005) egin zuen. Visitor Studies Association-eko kidea da.