Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Publicum

Aurkezpena

Ikus-entzuleak bilakabidean. Bisitariaren esperientziako forma berriak eta elkarreraginak museoen kudeaketarekin

Bisitariaren figura aldaketan murgildurik dago gaur egun eta esperientzia forma berriak sortzen ari dira, faktore teknologiko, psikologiko, ekonomiko eta politiko ugarik aldatzen baitute harrerako espazioa eta lanarekiko interakzio esparrua. Museoek sekulako erronkari egin behar diote aurre, bisitari garaikideen aldaketa horretara egokitzeko.

Aldaketa betean dagoen esparru hori berrantolatzeak eskatzen du bi bektore nagusiz jabetzea: lehenengo eta behin, bisitariaren esperientzia artearen esparrua gainditzen duten gailu ugariz osatzen dela; eta, bigarrenik, bisitari izatearen esanahi sozial eta instituzionala dagoela, museoekiko harremanean. Bi bektore horiek, esperientziari lotua eta erakunde mailakoa, ezin dira bere konplexutasun osoan jorratu, diziplina arteko ikuspegi zorrotzetik ez bada.

Horregatik, proiektu honek museoetako bisitarietan gertatu diren aldaketak zeintzuk izan diren planteatzen du, eta ondorengo ikasketa arloetako ikuspegiak eta tresnak bateratzen ditu: Artearen Filosofia, Gizarte Psikologia eta Kultur kudeaketa. Horrekin batera, inklusioarekiko konpromisoa eta bisitari mota desberdinekiko errespetua saihestu ezineko zeharkako ardatzak dira. Teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak bateratzen dituen metodologian oinarriturik, PUBLICUMek pentsatzeko proposamena egiten digu, bisitari eta museoen kudeaketako profesionalekin batera, bisitari garaikidearen esperientzia zelan ari den aldatzen ikusteko eta zeintzuk izan daitezkeen kultur erakundeek eman ditzaketen erantzunak.