2018an beteko dira hogeita hamar urte Aisiazko Ikaskuntzen Institutua sortu zenetik. Hori dela eta, Aisia eta Jakintzako Grupo Santander Katedraren esparruan, aurtengo OcioGune Foroaren edizioak tokia egin nahi dio aisia giza esperientzia eta giza eskubide izatearen alde hiru hamarkadatan egindako lanari. Gainera, Foroak hausnarketarako eta solaserako gune bat zabaldu nahi du, hurrengo hamarkadetan pistak eta orientazioak eskaintzen jarraitzeko. Horrela bada, OcioGune 2018 hainbat jardueratan antolatu da (hitzaldiak, panelak, komunikazio-mahaiak), aisia giza garapenerako faktore gisa sustatzeko eginkizunean zeresana duten eragileekin, ekarpenek gaiaren inguruko eztabaida eta hausnarketa aberasteko balio dezaten.
Aurtengo edizioak (2018) 2006an zabaldutako ildoari jarraipena eman nahi dio, Foroa Aisiaren fenomenoaren inguruko ikerketa, pentsamendu eta hausnarketarako espazio giza finkatzeari, alegia. Aurtengoan, gure ikertaldearen muina jarri nahi dugu begien aurrean, “Aisia, giza garapenaren faktore” izenak asmo eta inplikazio ezin ugariagoak baititu jakintzaren irakaskuntza, ikerketa eta transferentzian. Foroa Aisiazko Ikaskuntzen Institutuaren sorreraren hogeita hamargarren urteurrenean gertatzea aukera ezin hobea da gure arloko kontzeptuen oinarri eta funtsetara itzultzeko, eta muga teorikoak eta praktikan dituen eraginak berriz pentsatzeko, beste diziplina batzuekin harremanetan.
Alde horretatik, OcioGune aditu, irakasle, ikertzaile eta jakintzaren, pentsamenduaren eta hausnarketaren inguruan interesa duten profesionalei zuzenduta dago, batez ere honako arloak jorratzen dituztenei: gizartearen behaketa, aribidean dauden aldaketak eta aisiako etorkizuneko joerak. Hortaz, aurten nazioarte mailan ospe handia duten hizlariak izango ditugu, baita hainbat herrialdetako ikertzaile multzo ugaria ere, Foroan panelak eta komunikazioak aurkezten, batera hausnartzen, ikerketan izan diren azken aurrerakuntzak aurkezten. Helburu hau izango dute: aisia eta giza garapenari buruzko Aisiazko Ikaskuntzen elkarte zientifikoaren know-how-a aberasten jarraitzeko ekimenak eta proiektuak trukatzea.
